Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Elikadurako enpresa batek salaketa aurkeztu zuen beste baten kontra lehia desleiala tarteko. Auzi jartzailearen iritziz, patata frijitu batzuen aurkezpena engainagarria zen kontsumitzailearentzat, zorroan ulertarazten zenez, oliba olioa aipatu pataten funtsezko osagaia baitzen. Haatik, epaiketan frogatu zen oliba olioaren portzentaia %2 zela, eta guztira zegoen olioaren portzentaia, aldiz, %33 zela, alegia, patatak ez zeudela oliba oliotan frijituta, bestelako olio begetaletan baizik, eta oliba olioa gozagarria besterik ez zela. Bartzelonako 22 epaitegiaren arabera, 2003ko urtarrilaren 18an emandako epaian adierazi zuenez, oliba olioaren portzentaia zehatza jakinarazten zen arren (%2), gainerako olioekin ez zen gauza bera egiten. Gainera, perituen frogak erakutsi zuen inkestaturiko kontsumitzaileen %90ek uste zutela patatak oliba oliotan frijituta zeudela, eta %95ek oliba oliotan frijitutako patatak erostearen aldekoak zirela. Horregatik guztiagatik, Epaitegiak akusatua produktua aurkezpen horrekin gehiago ez merkaturatzera kondenatu du, eta enpresa auzi jartzaileari kalte ordaina ordaintzera, azken honen patata frijituak, besteak ez bezala, benetan baitaude oliba oliotan frijituta.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa