Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ezkontide batek ezkondu aurretik erosi zuen etxebizitza

Senargai batek etxebizitza bat erosi zuen epeka, bere izenean bakarrik, ezkondu baino hiru hilabete lehenago. Lehenengo bi epeak berak ordaindu zituen, baina ondorengoak irabazpidezko sozietatearen kontura kitatu ziren. Urte batzuen buruan, senar-emazteak banandu egin ziren, eta emazteak etxebizitza irabazpidezko ondasuna zela zioen bitartean, senarrak bestela zela adierazten zuen. Arazoa auzitegira eraman eta Probintzi Auzitegiak emazteari eman zion arrazoia. Senarrak Auzitegi Gorenean errekurritu zuen. 2002ko abenduaren 4ko epaian, Gorenak zehazten du etorkizunean senar-emazte izango direnetako batek ezkondu aurretik erositako ondasunak, irabazpidezko sozietatearen bidez ordaintzen badira, irabazpidezko izaera duela, baina kasu honetan ez zela horrelakorik gertatzen. Auzi honetan, egia izanda ere etxebizitza erosteko data eta ezkontzarena oso gertu zeudela, ezkondu aurretik senarrak bi epe kitatu zituen, eta banandu eta gero ere, senarrak jarraitu zuen etxea guztiz ordaindu bitarteko epeak kitatzen. Beraz, irabazpidezko sozietateak elkarrekin bizi izandako denboran ordaindutako epeak bakarrik itzultzeko eskubidea dauka.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto