Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Oporretarako etxebizitza urte bat beranduago entregatu zioten

Eraikitzailearen gutun bat hartu dut, etxebizitza bat entregatzeko urte bat baino gehiago berandutu direlako, alegazioak egiteko daukadan epearen berri emateko. Oporretarako apartamentu bat da. Ba al dago honi buruz kalte-ordainik eskatzerik? Kontratuan ez da kasu hau aipatzen, baina ez da eraikitzailea salbuesten entregatzeko epea betetzen ez badu, eta ez da urratze hori dela-eta nik egin behar ditudan diligentzien berri ematen. Ba al da suposamendu honetan babestuko nauen legerik? Zer-nolako konpentsazioa eska dezaket? Inolaz ere ez dut kontratua apurtu nahi eta, jakina, dagoeneko ezin dut hori bete dezaten eskatu.

  Etxebizitza baten salerosketa kontratuan badago eraikitzen ari diren etxebizitza entregatzeko obligazioa arautzeko modua, hau da, horretarako epe bat zehazten da eta, entrega berandutzen bada, denbora tarte jakin batzuen arabera, eroslearen aldeko zigor ekonomikoa ezartzen da. Hitzartutako entregaren atzerapenak eroslearen interesa zapuzten badu, kontratua etetera ere jo daiteke, edo hitzartutako zigor ekonomikoa hartzera edo frogaturiko kalte-galerengatik ordaina kobratzera.

Kontsulta honetan, eraikitzailearen eta eroslearen artean oporretarako apartamentu baten kontratua hitzartu zen, baina saltzaileak entrega kontratuaren epean betetzeko betebeharra arautu gabe. Jurisprudentziaren arabera, ez dago esaterik entrega epe jakin baten barruan egitea funtsezko elementua denik. Hala ere, epea idatziz zehazten ez den arren, kontratutik eta hartutako gutunetik ondoriozta daiteke ahoz egindako hitzarmen bat badagoela, eraikitzaileak onartu egin baitu berandutu egin dela. Atzerapenagatik sortutako kalte-galerengatik kalte-ordaina eska daiteke.

Are gehiago, kuantifikatzen eta aurrera eramaten zaila den kalte moralaz gainera, kaltea urte bateko oporretan etxea gozatu ezinetik ere badator: uda, Aste Santua, asteburuak, zubiak... Horren inguruko kalteak kuantifikatu beharko dira, agiriak egiaztatu eta, oporrak beste establezimendu batean igaro direlako, sortu diren gastuak erreklamatu. Gehi atzerapenagatik sortu diren beste gastu batzuk. Apartamentua beste bati alokatzeko itxaropena zapuztu dela alega daiteke, horrek dakarren galera ekonomikoarekin. Adostasunik ez bada, auzitara jotzea plantea daiteke, betiere kalte hartu dela eta horren zenbatekoa hainbestekoa dela frogatzen bada.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto