Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Internet bidez egiaztatu zen erosketa batean prezioa igo zioten

Internet bidez eskari bat egin dut, aleko 29,50 euroko prezioarekin, eta guztira produktu horretatik 6 ale eskatu nituen. Dirua adierazitako kontuan sartu nuen, eta eskaria onartu egin zuten. Hamabost egunen buruan erreklamatu egin nuen, entregatzeko epea 5 egun ingurukoa baitzen. Erantzun zidatenez, errore tipografiko baten ondorioz, aleko prezioa 38,06 eurokoa zen eta, eskariak aurrera egitea nahi banuen, falta zen zenbatekoa ordaindu behar nuen; bestela, ordaindutako dirua itzuliko zidaten. Kontsumitzaile naizen heinean, horrelako egoeretan lege eskubideren batek babesten al nau?

  Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko Lege Orokorraren arabera, produktuen eskaintza, promozioa eta publizitatea horien izaera, ezaugarri eta baldintzei egokitu behar zaizkie. Kontsumitzaileek eskaintzaren edukia exijitu ahal izango dute, bai produktuaren berezko prestazioei bai eskaini diren gainerako baldintza eta bermeei dagokienez. Legeak, gainera, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura jartzen diren produktuek informazio egiazkoa, eraginkorra eta behar bestekoa izatera behartzen du, eta produktuaren edo zerbitzuaren prezioa eta gehikuntzen edo deskontuen zenbatekoa garbi eta nabarmen adierazi behar dutela agintzen du. Txikizkako Merkataritza Arautzeko Legearen arabera, gainera, salmentarako eskaintza publikoa egiten bada, derrigorrezkoa da transakzioa auzi jartzaileen alde egitea, erosketa eskaintzako baldintzetan egin baitu.

Kasu honetan, saltzaileak bere eskaintza urratu du. Baita jada itxita zegoen salerosketa kontratu bat ere. Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak Kode Zibilean sartutako aldaketari jarraituz, kontsumitzaileak saltzaileari bitarteko automatikoen bidez eskaintza onartu duela jakinarazten dionetik aurrera kontsideratzen da kontratua burututa dagoela, hau da, kasu honetan, kontratu hau eskaria eginez eta webean eskainitako baldintzak onartuz posta mezua igorri zenetik da burutua. Gainera, eskaria berariaz onartu zen, eta ordainketa eginez ezarritako baldintza guztiak bete ziren. Legeari dagokionez, egoera honek bi aukera ematen ditu: agindutakoa betetzeko exijitzea, hau da, saltzaileari erositakoa eman dezala eskatzea, edo kontratua bertan behera utzi eta ordaindutako dirua itzultzea. Dena dela, bi aukeretan kalte-ordainak eta interesak ordaintzea eska daiteke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto