Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Arretaz tratatu ezean, hezurretan, hanketan eta bizkarrezurrean arazoak sor daitezke.
Biztanleen %80k baino gehiagok oinetan arazoren bat dauka. Izan ere, egun osoan gorputzaren zama bereganatzen duten arren eta, eskuekin batera, mekanikari dagokionez giza gorputzeko elementurik konplexuenak diren arren, aldi berean atalik ahaztuenetakoa dira. Guztira 26 hezur, 19 muskulu, 33 artikulazio eta 100 tendoi baino gehiago dira gure euste puntu nagusia, baina oso pertsona gutxik eskaintzen diete merezi duten arreta eta zaintza.
Azter itzazu zure oinak erregularki. Errepara egiezu kolorearen aldaketei eta tenperaturari. Azazkalak loditu edo mehetu eta kolorez aldatu duten aztertu (onddoak dauden seinale izan daiteke). Oinen azpiko aldean edo behatz artean azala joatea edota erortzea onddoak daudelako seinale izan daiteke (atleta oina esaten zaio). Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa