Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Segurtasun uhala: Bizia salbatu eta lesioak galarazi

Bidaiarien segurtasun pasiboari dagokionez neurririk eragingarriena da

  Uhala automobilen fabrikazioan serieko mekanismoen artean sartu zen lehendabiziko elementuetakoa da -1940an sartu ere-, eta bera da istripua gertatuz gero erabiltzaileari segurtasun pasiborik handiena eskaintzen dion mekanismoa. Egundaino ez da horren eginkizuna ordezkatuko duen beste inolako babesgailurik garatu, diseinuan aldaketak egin bazaizkio ere, horien artean tenkagailu mekanikoak edo piroteknikoak. 1997az geroztik, automobil fabrikatzaileak derrigor uhal konbentzionalak baztertu eta tenkagailu bati lotutako aktibazio sistemak jartzera behartuta daude: tenkagailua uhala gorputzari doitzeko tenkatzen duen mekanismoa da. Automobilen industriak gidaritzan segurtasuna areagotzeko beste aurrerapen batzuk gehitu ditu, hala nola ABS balaztak, buru euskarriak edota airbag instalazioa, baina horien benetako eragingarritasuna uhalaren erabilera zuzenari lotuta dago. Hau da, airbaga arriskutsua gerta daiteke uhala jantzi gabe baldin badago, aurpegiak aire poltsarekin behar baino lehenago egin dezakeelako talka, alegia, tolestu baino segundo milaren batzuk lehenago, eta horrek oso lesio larriak sor ditzake.

Bizi salbagailua

Talka gertatzen denean, giza gorputza inertzi indar batzuen menpe geratzen da, eta horiek aurrera botatzeko joera dute. Segurtasun uhalaren eginkizuna bidaiaria ibilgailutik at ez kanporatzea eta, ahal den neurrian, bolantearen, aginte mahaiaren, haizetakoaren edo aurreko jesarlekuaren kontra jotzen galaraztea. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datuek diotenaren arabera, erabiltzaile gehienek errepidera irteten direnean segurtasun uhala erabiltzen dute, baina ez dute hain arduratsu jokatzen hiri barruan ibili edo ibilbide motzak egin behar dituztenean. Atzeko jesarlekuetan ere gutxiagoa erabiltzen da, neurri hori derrigorrezkoa eta nahitaezkoa den arren, eta ez soilik segurtasunari dagokionez: gidariarentzat edo ondokoarentzat ere hil edo bizikoa dela frogatu da, atzeko bidaiariaren pisuak berak daukan babesa ezereztu baitezake.

Zenbait datu

2002ko datuen arabera, istripua jasan zuten eta uhalik gabe zihoazen pertsonetatik %17 hil egin ziren, eta uhala zeramatenen artetik, ordea, %2,3 izan ziren hildakoak. Zifra horrek erakusten digu istripua gertatuz gero eta uhalik gabe joanez gero hiltzeko aukerak 7 aldiz gehiago direla. Hiri barruan, uhala erabiltzearen eta ez erabiltzearen arteko aldea da istripu batetik onik ateratzea edo lesionaturik. Datuek erakusten dutenez, egoki erabiltzen ari zirenen artean %1,8 larri zaurituta geratu ziren, eta hura jantzi gabe zihoazenak eta larri geratu zirenak, berriz, %6,2. Oro har, istripua zein egoeratan gertatu den alde batera utzita, ezbeharrean hildako gidarien arteko hilkortasun tasa %2koa da uhala erabiltzen zutenen artean, eta %8koa orduan erabiltzen ari ez zirenen artean.

Uhala haurdunaldian

Segurtasun uhala soinean lasai samar lotuz gero, bere eginkizuna baliogabetu egiten da. Ulertu egin behar da lehen-lehenengo instantetik talka gertatzen denerako pentsatua dagoela eta, bere funtzioa beteko badu, gorputzarekin kontaktu zuzenean egotea behar dela, lasaierarik gabe eta biltzeko daukan mekanismoak sortzen duen presioarekin. Haurdun dagoen emakumea uhala erabiltzetik salbuetsita dago (metro bat eta erdi baino altuera txikiagoa duten helduak bezalaxe), baina hori egiaztatzen duen medikuaren aginduarekin bidaiatu behar du. Hala eta guztiz ere, bolumenak uzten dion bitartean uhala erabiltzeko gomendatzen da, zinta bular artean eta sabelaren azpian jarrita, txokea gertatuz gero, ondorioz, fetuak inolako kalterik har ez dezan.

Atzeko uhalak

Atzeko jesarlekuetan doazen bidaiariak uhala erabiltzean ez dira soilik bere burua babesten ari. Gidariak eta gidari ondokoak hiltzeko daukaten arriskua, uhala jantzita eramanda ere, bost aldiz handiagoa da atzeko bidariek ez baldin badute jantzita eramaten. 50 kiloko pisua daukan eta atzeko jesarlekuan doan bidaiari batek, 50 kilometro orduko abiaduran, 3.000 kiloko indarra sor dezake aurreko eserlekurantz egiten duen desplazamenduan.

Uhala eta umeak, gailu berezia

Europar Parlamentuak arau berri bat argitaratu du haurrentzako segurtasun uhalen edo erretentzio gailuen erabilera dela eta. Herrialde bakoitzean legeaz egingo den egokitzapena kontuan hartuta, hiru urte baino gutxiagoko umeek ezin izango dute segurtasun gailu hau jarri gabe automobilean bidaiatu. Erretentzio gailua metro bat eta erdi baino garaiera txikiagoa duten haurrentzat diseinatu da, eta aulkiaz, kuxinaz eta uhal arruntari lotuta doan beste egokitzaile batez osatuta dago, uhalak bere funtzioa bete dezan haurra behar den altuera egokian jartzeko helburuarekin. Era berean, jesarlekuak airbaga baldin badauka, debekatuta dago haurrak atzera begira dagoen aulki batean joatea, ez bada airbaga desaktibatuta dagoela, behintzat. Neurri berri hau dagoeneko indarrean dauden beste batzuei gehitzen zaie, horien artean 12 urte baino gutxiago daukaten neska-mutilak ezin direla aurreko jesarlekuan joan.

Airbaga eta uhala

Airbagek 58 segundo milaren behar ditu puzteko, kapsulak lehergailua detonatzen duen kinada elektrikoa hartzen duenetik kontatzen hasita. 85 milaren igaro eta gero, bidaiaria lehenago zegoen posiziora itzultzen da eta, 70 milaren geroago, poltsa hustu egiten da. Denbora tarte motz horretan mekanismoak gorputzak aurrera erortzeko daukan joera indargetu egiten du. Baina arriskutsu bilaka daiteke uhala jarri gabe eramanez gero, inpaktua tenkagailuek uhala bular aldean tenkatu eta gero hartzeko prestatuta dagoelako, eta mugimenduaren indargabetze hori gertatzen ez bada, gerta daiteke poltsa betetzeko denborarik ez egotea eta buruak aurrera egitea. Hori jazoz gero, kasurik onenean, airbagaren zeregina hutsa izango da, baina kasu askotan zauriak egin ditzake.

Ohar zenbait

Ez erabili uhala inoiz besapean. Gibelean eta barean lesio larria egin dezake, buruan eta lepoan ere min handia hartzeko aukera ugari dago eta, txokea gertatzen den unean, saihetsen gain gehiegizko indarra egiten du.

  Ez utzi uhala lasai. Ez baldin badago ondo doitua, talka egiten duen unean bidaiaria bolantearen eta aginte panelaren kontra joango eta airbagari eragingarritasuna kenduko dio.

Uhala guztiz zabaldu. Tenkagailuek behar bezala funtziona dezaten, beharrezkoa da ehuna ongi zabalduta egotea.

Nola erabili zuzen segurtasun uhala

  •   Behin eserita gaudela, bizkarra zuzen eta hankekin 180 graduko baino angelu txikiagoa eginda, uhala ondo doitu. Erosoago egotearren-edo ez lasaitu, txokea gertatuz gero nozituko dugun lehendabiziko ondorioa uhalak berak bular eta sabelaldean egingo digun inpaktua izango baita.
  • Uhalaren goiko aldea klabikula gainean jarri behar da, lepoaren eta sorbaldaren artean, sekula ez lepoan, istripua gertatuz gero posizio horretan oso lesio larriak eragin baititzake.
  • Beheko aldeari dagokionez, uhalak pelbisaren ingurua osorik hartu behar du eta ez da sekula sabelaren gainean jarri behar, izan ere, ezbeharrik gertatuz gero kalte handia har dezakegu, baita uhalaren azpitik irten ere.
  • Gorputzari doi lotuta egon behar du, eta inongo zatitan bilduta ez dagoela zaindu behar dugu.
  • Negu partean hobe da berogailuari indar handiagoa ematea arropa lodiegiak janztea edo arropa gehiegi eramatea baino, istripurik edo bat-batean eta kolpean gelditu behar izanez gero, uhalaren eta gorputzaren artean gelditzen den lasaieraren ondorioz, lesioak jasan baititzakegu.
  • Esertzeko ez da inoiz kuxinik eta horrelakorik erabili behar, uhalari eragingarritasuna kentzen diotelako.
  • Jesarlekuaren bizkarraldea ez da gehiegi etzan behar: urpeko ontziaren efektuari laguntzen dio, hau da, bidaiariaren gorputza uhalaren azpitik labaintzen da eta, horrez gainera, lepoan lesio larriak gerta daitezke.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto