Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia

Λ

Konpromisoaren beldur: Autonomia eta erantzukizuna haurtzarotik hartzen dira

Beldurrak maiz sortzen dira geure arazoak konpontzen ohituak ez gaudelako

  Gaur egungo gazteek asko pentsatzen dute etxetik alde egin aurretik (30 urte dauzkatenetatik heren bat gurasoenean bizi dira oraindik). Eta guztiok, oro har, buruhauste dezente izaten dugu lotura dakarren edozein konpromiso hitzartu baino lehen: etxebizitza erosteko hipoteka, harreman sentimental bat finkatu, seme-alabak izan, lanpostu berri batean hasteko bizitokiz aldatu...

Bizi garen mundu eroso eta seguru honek kontserbatzaile bilakatu gaitu, etorkizunaren aurrean tukutsu eta zalantzati, barnerakoi eta, are okerrago, pertsona dudatsu eta mesfidati. Egoera honen arrazoia, hein handi batean, azken belaunaldietako gurasoek umeekiko erakutsi duten jarrera babesle eta permisiboa da. Musu truk ongizatearen jabe izatea, mugarik gabe eta betebeharrik gabe, galga bihurtzen da aldaketaren aurrean, eta aldaketa sakonek berekin dakarten ziurgabetasuna ezerezteko prebentzioa eta exijentzia nagusitzen dira. Dudarik ez da: hainbat traba objektiboren aurrean apenas dagoen ezer egiterik, hala nola etxebizitza garestiaren edo lan eskasiaren eta soldata urrien aurrean, eta horiek oztopatu egiten dute burujabetza eta garapen pertsonalaren inguruko erabakiak hartzea.

Dena dela, orain dela hiru hamarkada jendea ez zen hain eroso bizi, eta ez zeukan bere burua antolatzeko (bikotearekin bizitzen jarri eta umeak izan aurretik), bere nahiak definitzeko eta bizimodua erabakitzeko gaur beste denbora. Familia sortzeak edo gurasoen etxetik irteteak gauza asko bazterrean utzi beharra esan nahi du eta, aldaketa eginez gero, galera horiek erruz konpentsa daitezkeen arren, erabakia hartu aurretik jendeak asko pentsatzen du.

Betebeharren eta independentzia galtzearen beldurra

Arazoak bikotearekin elkarrekin bizitzen hasi aurretik ere agertu ohi dira: lehenengo "momentu egokia" ote den planteatzen hasten da, "horrelako urrats garrantzitsua egiteko prest" dagoen, "azkarregi jokatzen" ez ote garen ari. Bikote bizimoduak amodioaren aurrean porrot egiteko arriskua dakar berekin, baita konpromisoa ere, helburu multzoa, tolerantziaren beharra, elkar ulertzea, bestea etengabe maitatzea eta zaintzea, elkarri kontzesioak egiteko dinamika bat eta kontsentsuak lortu behar diren heinean norbanakoaren askatasuna galtzea. Funtsean, aldaketa multzo bat bat-batean eta nolanahi kalkulatuta eginez gero, egoera berri eta ezezagunak ekarriko dizkigu, eta batzuetan baikor barneratuko ditugu, bizitza aldatu eta bere egintzen ondorioak bere gain hartzen dituenaren onarpenarekin eta heldutasunarekin. Baina aldatzeko aukeraren aurrean behin eta berriro irabaziko duguna galduko duguna baino gutxiago dela pentsatzen baldin badugu, eta porrotaren beldurra etorkizunaren aurreko itxaropena baino handiagoa baldin bada, arazo bat daukagu.

Hala eta guztiz ere, heldutasunera iristen diren heinean, pertsona asko errealistago, ulerkorrago eta eskuzabalago bihurtzen da. Gure burua hobeto ezagututa eta gizakiaren zirrikituak eta mugak gertuagotik ikusita, toleranteago eta irekiago agertzen gara.

Beldurraren zergatia

  Gazte batzuk beste pertsonekin konpromisoak hartzeko eta, are gehiago, bere autonomiarekin konpromisoa hartzeko beldurrez daude. Arduratsu izatearen beldur, gurasoekiko independente bizitzearen beldur, bai espazioari dagokionez, bai emozioei dagokienez. Oinarrian, beren buruaren jabe izatearen beldur dira, beren egintza, erabaki eta iritzien beldur. Beldurrak, eskuarki, aurre egin beharreko dimentsioaren eta horretarako dauzkagun baliabideen artean desoreka dagoela erakusten du.

Haatik, ez da nahikoa baliabide horiek izatea, gure gaitasunaz jabetu behar dugu eta, horretarako, nahitaezkoa da gaitasun hori praktikan jartzea. Hemen datza auziaren gakoa. Gurasoek hainbeste babestu dituzte seme-alabak, horien bilakaerari trabak ipini besterik ez dute egin. Ahaztu egin dute bere kasa moldatzen eta zalantza, arazo eta zailtasunei aurre egiteko gaitasuna bereganatzen iritzi eta ekintza autonomiatik baino ezin dela ikasi, eta hori urteekin batera ikasten dela. Gazteek beren baliabideak sortu behar dituzte, beren gaitasunak esperimentatuz eta egindako hutsak erantzun eraginkorrago eta egokiagoak ematen ikasteko aukerak direla sentituz. Bere gaitasunen berri ez daukan gazte batek zalantzatia eta beldurtia izateko joera edukiko du, arazoak konpontzen lagundu dioten pertsonen mendeko izateko joera. Gauza bat da seme-alabei laguntzea, eta beste bat, oso desberdina, haiei dagozkien zereginak betetzea eta erabakiak hartzea. Okerreko jokaera horren ondorioa begin bistakoa da: ez dira emantzipatuko, heltzeko denbora gehiago beharko dute eta, are, gurasoek eskaini dioten haurtzaro gozo eta arduragabeari lotzen saia daitezke (gurasoek haurtzaroa luzatu dutelako). Hau da, izaki pentsalari, libre eta erantzule gisa, autonomiaranzko bide zaila oztopatuko da. Gainera, besteekiko exijentzia maila handiegia eta bizimodu errazaren eta arazorik gabekoaren aldeko joera sor daiteke, eta horrek porrotaren, diziplinaren eta esfortzuaren aurreko tolerantzia eskasa dakar.

Autonomiarako eta erantzukizunerako heztea

  • Gurasoen zeregin nagusia seme-alabei pertsona autonomo eta erantzule bilakatzen laguntzea da.
  • Gurasoak hezitzaileak dira, ez funtsean "ondo moldatzea" nahi den adiskideak.
  • Heziketa epe luzerako inbertsioa da, eta sekulan ez zaio "ekarpenak" egiteari uzten; gurasoei gogoeta, diziplina, konstantzia, esfortzua eta pazientzia handia eskatzen die.
  • Egunero heziketa estrategia egokia aplikatzeak liskarrak sor ditzake gurasoen eta seme-alaben artean, eta horiek bideratzen jakin behar da.
  • Seme-alaben ordez erabakiak hartzen eta arazo guztiak bideratzen dituzten gurasoek gazteei autoestima defizita eta bizitzako erronkei aurre egiteko ahalmen gabezia sortzen diete.
  • Seme-alabak betebeharren eta konpromisoen aurrean beldurrik ez izateko heztea zeregin deserosoa da, esker txarrekoa eta zaila. Ez dago errezetarik, eta seme-alaba bakoitzaren ezaugarriei begiratu behar zaie.
  • Negozia ezin daitezkeen hainbat balorez gainera (errespetua, elkartasuna eta erantzukizuna), gurasoen jarrerarik egokiena aktiboa da, hurbila, irekia, erne egotekoa eta errespetuzkoa.
  • Hezteko jokaera egoki baten bi adibide on: arazorik ez badago umeari gauean negar egiten utzi, gurasoen ohean sartzen utzi gabe, eta seme-alabak, kontseilu eskatu aurretik, dagozkien erabakiak hartzeko egin beharreko gogoeta egitera "behartu".


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto