Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Biak ere aurrezki produktuak izaki, alde nabarmenak daude batetik bestera
Biztanleria zaharkituz doa etengabe, gaur egun egituratura dagoen bezala, nornahik kuestionatzen du pentsio sistemaren iraunkortasuna, gazteria lan merkatuan geroz eta beranduago sartzen da (eta, horrenbestez, beranduago hasten da Gizarte Segurantzan kotizatzen), lan kontratuen prekariotasuna egunetik egunera gorrituz doa... Hemendik dozenaren bat urtetara erretirorik kobratzeko aukera urruntzen ari zaigu, beraz, horiek guztiak kontuan izanik. Egun Espainian zortzi milioi pertsonak kobratzen du bere pentsioa baina orain 40 urte baino gutxiago duenak ere jasoko al du, ordua iritsitakoan?
Segurtasun gabezia hori ekonomian eta pentsio sistemetan aditu askok iragarri eta Administrazioak berak ere errealitatea halakoxea dela aitortu du. Beraz, pertsona askok (aldi baterako lanpostua dutenek, gaizki ordainduriko lanean dabiltzanek, Gizarte Segurantzan gutxi kotizatzen dutenek...) kezka latza dute buruan: erretiroa hartutakoan zenbat kobratuko duten, alegia. Horregatik, horietako batzuk hasi dira beren erretiroa diseinatzen, aseguratzaile eta banketxeek jaurtitzen dituzten eskaintzen arabera. Hau da, pentsio sistema publikoak alor ekonomikoan erretiro lasaia bermatzeko gauza ez denez, hiritarrak ekin dio dagoeneko aurrezkiak pilatzeari, lana uzteko ordua iristen denerako, beldur baitaude lanean diharduten honetan duten bizimoduari eusteko bezainbeste ez izatea orduan kobratuko omen duten pentsioa.
Adituen arabera, 40 urteko jiran hasten dira hiritar gehienak pentsio edo erretiro plana egiteko aukera serio hartzen. Biak ere aurrezki produktuak izaki, alde nabarmenak daude batetik bestera: errentagarritasunari, abantaila fiskalei eta likideziari (aurreneko urtetik hasita, jarritako diru guztia edo parte bat berreskuratzeko aukera) dagozkio alde horiek.
Pentsio plana, Espainian, sistema publikoa (hau da, legeak behartuta, Estatuak itzultzen dizkigun pentsioak) osatzeko aurreikuspen sistema gisa sortu zen eta erretiro planak, aldiz, Administrazioarekin ez du zerikusirik. Estatu espainiarrean, pentsio planak -erretiro planak baino zabalduagoak egonik- finantza produktu berri samarrak dira, ekainaren 8ko 8/87 Legearen aldarrikapenarekin bat agertu zirenak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa