Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Gela bikoitzak lanegun batean hiru izarreko hotel batean 32 eurotik 101 eurora bitartean balio dezake
Aurki iritsiko dira Aste Santuko oporrak eta gure herrialdeko milioika familiak etxetik kanpo igaroko dituzte egun horiek. Bidaiatuko duten lau familietatik batek hoteletara joko du. Ostatatzeko modu horrek besteekin alderatuta (apartamentuak, kanpinak...) eskaintzen duen balio erantsi nagusia erosotasuna da, eguneroko lan errutinario eta esker txarrekoak egin behar ez izatea, alegia, oheak txukuntzea, erosketak egitea, bazkaria gertatzea edo ontziak garbitzea.
Aste Santuko oporrak iritsi arte espainiarrek 2002an gutxiago bidaiatu zuten, baina Aste Santuan bidaiari kopurua %14,2 hazi zen aurreko urtearekin alderatuta. Oraindik ere iritsi baino 15 egun lehenago arte erreserbarik ez egiteko ohitura da nagusi (hotelen erabiltzaileen %64). Hotela erabili zutenetatik %18k pertsonalki egin zuten erreserba, %9,5ek bidai agentzia baten bitartez lortu zuten, eta %8,5ek pakete turistiko baten bidez gauzatu zuen. Bestalde, Internetek garrantzi apala dauka bidaiak kontratatzeko orduan, eta horren erabilera batez ere informazio turistikoa eta eskaintzak bilatzeko egiten da, eta ez kontratazioak edota erreserbak egiteko.
Daitekeena da hotelak gero eta gehiago erabiltze horrek prezioen igoerarekin zerikusirik izatea: Espainian 2002. urtean batez beste %5 garestitu ziren hotelak aurreko urtearekin alderatuz gero.
CONSUMER-ek azterketa bat garatu du erabiltzaileari oporretarako hotela aukeratzerakoan lagungarri izan dakion. Horretarako, kontsumitzaileak egin ohi dituen galderei erantzun die (ikus testu koadro berezia), eta izar batetik 5 izarrera bitarteko mailako 158 hoteletako arduradunei inkesta bat egin die, 13 hiriburutan: Madril, Bartzelona, Valentzia, Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Alacant, Malaga, Coruña, Castello, Cadiz eta Murtzia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa