Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

7 esne garbitzaile: Denetan hoberena, merkeenetakoa

Makillajea ez ezik, hondakin, izerdi eta hildako zelulak kentzen dituzte, larruazala eta begiak ia narritatzeke

  Oraingoan zazpi esne garbitzaile aztertu dira: horien prezioak, litroko, 13,5 eurotik (Margaret Astor) 23,05 eurora doaz (L'Oreal). Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena bi esne merkeenetako batek ematen du: Diadermine lagina (14,60 euro litroko), alegia, erabilera-proban hirugarren hoberena izateaz gainera, kalitate orokorrean "oso ongi" puntuaziora iritsi den bakarra baita. Nivea Visage ere -erabilera proban hoberena- aukera polita da, batez besteko preziora iristen ez delako.

Esne garbitzaileak, larruazaleko poroak ixten dituzten hondakinak -hala nola makillajea, hildako zelulak, hautsa, izerdia, etab.- suntsitzen ditu eta, batik bat, aurpegi eta begietatik makillajea garbitzeko baliatzen da. Olio eta urez osaturiko biskositate urriko emultsioa da eta, horiez gainera, sintesiko tentsoaktiboak ditu, larruazalean dagoen zikinkeria garbitzeko.

Larruazaleko ura ez lurruntzeko eta, era berean, azala ez lehortzeko, emultsio horri sustantzia hezegarriak (glizerina, sorbitola, etc.) eta kontserbatzaileak (horren urtsua den produktua kutsa dezaketen mikroorganismoen ugalpenari saihets egiteko) eransten zaizkio. Esne garbitzaile bakoitzaren bereizgarri izango diren beste hainbat produktu ere gehitzen dizkiote: perfumeak, koloratzaileak eta berariazko eginkizunak dituzten bestelako substantziak ere, hala nola hidratatzaileak, lasaigarriak, hanturaren aurkakoak, suspergarriak, etab.

Proba praktikoa

CONSUMER-ek zazpi esne garbitzaileei erabilera proba pasarazteko, honelako produktuak kontsumitu ohi dituzten 18 eta 65 urte bitarteko 56 emakume aukeratu zituen. Puntuaziorik onena Nivea Visage laginak eraman zuen erabilera proba honetan, 7,3 puntu jaso baitzuen (1etik 9rako eskalan). Vitese izan zen bigarren onena, 7 punturekin. Pond's (6,1 puntu), eta Margaret Astor (6,2 puntu), berriz, okerren kalifikatutakoak izan ziren. Erdi parean Diadermine (6,8), Synergie (6,6) eta L'Oreal (6,4) laginak geratu ziren.

Nivea Visage laginak puntuaziorik onenak eraman zituen hainbat ataletan: azken sentsazioan, esnearen kolore eta usainean eta, aplikatu ostean, larruazalaren usainean. Aurpegi eta begietatik makillajea suntsitzeko hoberenak Vitesse eta Synergie izan ziren; bietan aurrena eraginkorrago gertatu zen makillajea aurpegitik kentzeko eta Synergie, berriz, begi ertzetatik garbitzeko.

Produktu honen itxurak esne uniformearena izan behar du, pikorrik gabea, opakoa, zuri kolorekoa eta usain atseginekoa. Sei laginetan emultsioaren itxura egokia izan zen, kolore zuria eta usain lurrintsu atsegina, baina Synergie laginaren beige koloreak eman zion atal honetako puntuazio txarrena esne horri.

Larruazal osasuntsuaren pH faktorea 5,5 inguruan dabilenez, indize horretatik zenbat eta gertukoago izan, esne garbitzailearen osaera orduan eta egokiagoa da. Produktu azidoegi edo basikoegia aplikatzeak larruazalean intolerantziak azaltzea ekar lezake. Faktore hori dela eta, esnerik egokienak (5 eta 5,9 bitartean daudenak) Margaret Astor, Diadermine eta Garnier Synergie izan ziren. Okerxeago agertu ziren Pond's eta Vitesse (6,3 eta 6,2, hurrenez hurren) eta basikoenak (txarrenak) Nivea Visage eta L'Oreal izan ziren (biak ere, 6,6koak).

Ukitu egokia

  Likidoaren biskositateak ez du handiegia izan behar (ontzitik irten eta dosifikatzea eragotziko luke horrek), ezta meheegia ere (hatz tarteetan labaintzean, aplikazioa zaildu egingo litzateke eta). Biskositate egokia 9.000 eta 14.000 zentipoise (cps) bitartekoa dela erabaki zuten adituek. Nivea Visage, L'Oreal, Pond's eta Synergie biskositate handiegikoak ziren (goitik onarturiko muga 3.000 cps-rekin gainditu zuten).

Estraktu lehorraren (ura eta sustantzia lurrunkorrak suntsitutakoan geratzen diren substantzia organiko eta mineralak: perfumea, adibidez) edukiak ez du erlazio zuzena produktuaren kalitatearekin, baina eduki handia agertzeak esan nahi du, uraren partez, materia organiko eta mineral ugarik osatzen dutela produktua. Synergie de Garnier (%6,2) eta Vítese (%6,3) laginek Diadermine (%24,2) laginaren estraktu lehorraren laurdena baizik ez dute agertu.

Printzipio aktiboez ari garela, Diadermine esne garbitzailea izan zen osatuena, bere formulan hiru eragile garrantzitsu baitauzka; Margaret Astor laginak, aitzitik, azterturiko lau substantzia aktiboetatik bakar bat ez zuen agertu.

Esne garbitzaileak narritagarri ziren ala ez frogatzeko hiru saiakuntza egin ziren: bata, produktua larruazalean kaltegarri ez dela bermatzeko eta beste bi, berriz, begiak ukitzean nolako erreakzioa eragiten zuten egiaztatzeko. Larruazalaren tolerantzia neurtzeko, 0,2 gramo aplikatu ziren hamar boluntario heldu eta osasuntsuren bizkarrean. Horrela, produktua partxe oklusibo batekin atxikirik, 48 orduz eduki zen, larruazala ukituz.

Produktuak eraginiko ondorioak dermatologo batek egiaztatu zituen: produktua ez ezik, larruazalari atxikirik bi egun horietan eta baldintza beretan boluntarioek erreferentzia negatibo neutroa (ez narritatzailea) eraman zuten. Zazpi esne garbitzaileek narritagarri ez direla egiaztatu zuten arren, Pond's "neurri apal-apalean narritagarri" zela ere frogatu zen.

Produktuek begietan nolako eragina izan dezaketen aztertzeko (animaliekin saiakuntzarik egin gabe), metodo ofizialen bidez bi test in vitro egin zituzten. Horietako lehena (HET CAM testa) egiteko, produktua hamar egun lehenago ernaturiko oilo arrautzaren mintz batean utzi behar da (giza begiak bezalako ezaugarriak dituelako).

Aplikatu denetik hogei segundora, arrautzaren mintza ikuzi eta bost minututan behatu behar da narritadura-fenomenorik azaltzen ote den (hemorragia, mamitzea, etab.): horrek adierazten digu produktuak begiak ukituko balitu nolako eraginak izango lituzkeen.

Begien narritadura

Produktuak begia ukitzean nolako eraginak izango lituzkeen agertzen duen beste proban, gorri neutro koloratzaileaz beterik dauden zelula konjuntibetan aplikatu behar da. Esne garbitzailea ehun konjuntibo horretan eragiten utzi ondoren behatuko da zelulak lehertu ote diren, barneko koloratzailea askatuz.

Bai proba bateko bai besteko emaitzak ikusirik, ondorioztatu behar dena hau da: azterturiko zazpi laginek begiak narritatzeko duten gaitasuna apaletik (Diadermine, Margaret Astor eta Synergie) oso apalera (Visage, Pond's, Vitesse eta L'Oreal) doala. Beraz, lagin guztiek balorazio ona jaso dute atal honetan.

Osoko kalitatean "oso ongi" kalifikazioa erdietsi zuen lagin bakarra Diadermine izan zen, pH faktoreari (larruazalarenetik gertukoena zuelako), biskositate egokiari, hiru printzipio eragile garrantzitsu izateari (Glicerol, Pantenol eta E bitaminaren azetatoa) eta narritatzailea ez izateari esker.

Margaret Astor, Nivea, L'Oreal, Synergie de Garnier eta Vitesse laginek "ongi" merezi izan zuten osaera ez narritatzailea dutelako. Pond's izan zen "zuzen" kalifikaziora bakarrik iritsi zen lagina, larruazala ukitzean produktuak, oso maila apalean baina, narritatu egiten duelako.

Gai aktiboak

Gai aktiboei dagokienez (hau da, berariazko propietateak dituzten eragileak), glicerol, bisabol, E bitaminaren azetato eta pantenolen edukiak aztertu ziren, horiexek baitira eragin mesedegarriak lortzeko esne garbitzaileek maizen dituzten substantziak. Glizerol edo glizerina hidratatzailea da denetan produktu arruntena, ohikoena. L'Oreal eta Garnier Synergie dira substantzia hau ugarien dutenak eta Margaret Astor laginaren formulan, aitzitik, ez da agertzen. E bitaminaren azetatoari (tokoferil azetatoa) hainbat bertute aitortzen zaizkiolarik -zimurren kontrako, lasaigarri, orbaintzaile eta hidratatzaile, besteak beste-, hiru esnek zeukaten, oso proportzio desberdinetan eduki ere: Diadermine eta Pond's laginek L'Oreal laginaren bi halako). Bisabol hanturen aurkakoa Nivea Visage laginak soilik baliatu du.

Pantenolari (B5 probitamina) gagozkiola -larruazala konpontzeko, elikatzeko eta hidratatzeko balio duena-, Diadermine, Nivea Visage eta Garnier Synergie laginen formulek daukate.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto