Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Paziente bati tumore bat kentzeko ebakuntza egin zioten. Ondoren, ondoezik zegoela eta sukarra zeukala eta, medikuak berak beste ebakuntza bat egin eta lehenengoan barruan geratu zitzaion gaza zati bat kendu zion. Harrezkero, pazienteak lan mota guztietarako ezintasun iraunkorra ekarri zioten ondorioak izan zituen eta, ondorioz, medikua auzitara eraman eta, arduragabekeriagatik, kalte-ordaina eskatu zuen. Auzitegi Gorenak, 2002ko azaroaren 29ko epaian, pazienteari arrazoia eman eta 120.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera kondenatu zuen medikua, medikuaren jokabidearen eta egindako kaltearen artean kausa-ondorio erlazioaren froga zehatzik ez zegoen arren. Ebazpen hori emateko, Auzitegiak Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko Lege Orokorra aplikatu zuen, eta kalte neurrigabearen doktrinan oinarritu zen. Doktrina horren arabera, pazienteak aurkezturiko auzi honi dagokionez, eskuarki, kaltea ezin da gertatu ez bada tartean arduragabekeria izan delako.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa