Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Sagardo botila hautsi zen eta min hartu zuen

Kontsumitzaile batek establezimendu komertzial baten eta sagardo marka baten fabrikatzailearen kontrako demanda aurkeztu zuen, dendako apaletik sagardo botila hartu eta, erosketarako organ sartzen ari zela, hura hautsi egin zelako; ondorioz, ezkerreko eskumuturraren azpialdean lesioak izan zituen. Hori dela eta, 28.941 euro eskatu zuen kalte-galeren kontzeptuan. Produktu Akastunen Legearen arabera, kalte hartu duena da akatsa eta kaltea egon direla eta bien arteko kausalitatea dagoela frogatu behar duena. Lehen instantziako epaitegiak kontsumitzailearen demanda onartu zuen, ezbeharra, seguruenik, fabrikatze prozesuan ardura gabe jarduteagatik gertatu zelakoan. Haatik, Zaragozako Auzitegiak, 2002ko martxoaren 18an emandako epai batean, sagardo botila zergatik hautsi zen ez zela guztiz frogatu adierazi zuen. Auzitegi Gorenaren arabera, sagardo fabrikatzailea kondenatu ahal izateko kontsumitzailearen deklarazioa baino ez zegoen, eta hori berresteko ez zen bestelako frogarik aurkeztu; gainera, emakumearen adierazpenak kontraesankorrak ziren, ezbeharra nola gertatu zen modu desberdinetan azaldu baitzuen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto