Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Errepide erdian zegoen harritzar baten kontra txoke egin zuen

Urtarrilaren hasieran errepide nazional batean nenbilen, eta tarte batzuetan bidea aldenik alde lokatz eta harri txikiz beteta aurkitu nuen. Nire karrilaren erdian zegoen harri handi batekin egin nuen topo eta aurrez aurre jo nuen; ondorioz, ibilgailuaren beheko aldean kaltea hartu nuen. Ondoren Trafikora deitu nuen, eta bere agenteek egin beharreko partea egin zuten, istripuaren datu guztiak zehaztuz. Nire aseguruari gertatutakoaren berri emateko esan zidaten. Baina hainbat zalantza sortu zait: azkenean nork ordainduko du gertatuaren kaltea? Nola jokatu behar dut, kaltea neuk ordaindu behar ez izateko, norbaiti erreklamatzeko aukera baldin badago?

  Zirkulazioko istripu bat gertatzeko kausa hemen agertu dena bezalako baten bat denean, erantzukizuna errepide horren gainean eskumena duen Administrazioarena da. Hau da, errepidearen egoeraren eta emaitza kaltegarriaren artean kausalitate harreman garbi bat ezarri baldin bada, erantzukizuna administratiboa da, beharrezko ez diren arriskuak ekiditearren bidea zaintzeko ardura Administrazioari dagokiolako. Erantzukizun administratiboaren salbuesle gisa ezinbesteko arrazoia agertuko balitz, gertaeren gaineko datu guztiak aztertu behar lirateke, esaterako, indar bereziko ekaitzik edo aurreikusi ezinezko luizirik izan den. Dena dela ere, auzitegiek diotenez, Administrazioak muturreraino eraman behar du bere ardura horrelako ezbeharrik gerta ez dadin.

Zirkulatzeko segurtasun egoerarik egokienean egon dadin bidea mantentzeko eta zaintzeko ardura horren titularrari dagokionez, eta errepide hori Estatuko errepide sarekoa denez, erreklamazioa Gobernuaren Ordezkaritzan aurkez daitekeela ulertzen da, Sustapen Ministeriora zuzenduta. Trafikoko atestatuaren kopia eskatu beharko da, istripuaren kausa eta nola gertatu zen azaltzeko ea zer jartzen duen ikusteko. Dokumentazio horrekin eta kalteari buruzko txosten batekin eta konponketa gastuen aurrekontu edo faktura batekin, erreklamazioa aurkez daiteke, idatziz, istripua jazo zenetik urte bateko epean. Ez badute erreklamazioa onartzen, administrazioarekiko auzi prozesuez arduratzen diren auzitegietan jarrai daiteke. Horretarako, aseguruak horrelako kasuetan defentsa juridikoa ere ordaintzen duen argitu beharko da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto