Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Mailegua lortzeko presa dela medio, kitatze-komisioak dira maizen arretaz irakurtzen ez ditugunak
Hipoteka-kreditua edo mailegu pertsonala emateko hainbat eratako komisioak ezartzen dituzte erakundeek. Komisio horiexen arabera ordaindu behar izango dugu diru gutxi edo gehiago itzultze prozesu osoan. Kitatze komisioa da, irekiera eta azterketa komisioekin batera, handienetako bat baina, aldi berean, kredituaren titularrentzat oharkabeen pasatzen dena ere bai: dirua eskatzen duenaren kezka nagusia mailegua lehenbailehen itzultzea baita. Premia horrek larriturik, batzuetan ez dugu behar bezalako informazioa jasotzen bankuak aurreratu digun diru hori itzultzeko aukerez. Horregatik komeni izaten da aurrezki erakundearekin esplizituki -idatziz, alegia- nola eta noiz kita dezakegun kredituaren zati bat edo dena osorik. Gainera, ohikoak diren kasu batzuetan (interes-tasa altuegia egokitzea edo gure hipoteka baldintza hobeak eskaintzen dizkigun beste erakunde batera pasatzea, adibidez) prest egoteko, mailegua kitatzea zehazki zer den ezagutu behar da.
Baldintzak berritzea: mailegua eman duen erakunde berarekin bestelako baldintzak negoziatzea, alegia. Baliteke, adibidez, merkatuan egun eskaintzen diren interes-tasak baino askoz garestiagoa izatea gurea. Horrelakoetan, kreditu berririk sortu gabe, daukaguna hobetzea eska dezakegu. Eragiketa hori bi modutan egin daiteke: Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa