Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefoniako operadorea aldatzeak fakturan %25 aurreztea ekar dezake

Operadorez aldatzea eta hainbat operadoretan alta ematea doan eta erraz egin daiteke

Ondorio baliagarri zenbait

  • Konpainia oker aukeratzeak gure kontsumo motarako egokiena aukeratuz gero ordainduko genukeena baino %75 gehiago ordaindu beharra ekar dezake.
  • Lehenengo gauza aurreasignatuko dugun konpainia aukeratzen asmatzea da, eta hori merkeena izan beharko da telefonoari ematen diogun erabilera jakinari dagokionez: deien iraupena, zer ordutan eta egunetan egiten den (lanegun edo asteburu), gehienbat hiri barrukoak diren, probintzia barrukoak edo kanpokoak, mugikorretara deitzen den...
  • Behin aurreasignatutako operadorea aukeratu eta gero ere, hainbat operadoretan alta eman (doanekoa eta erraza da, eta ez da kuotarik ordaindu behar) eta egin behar dugun dei motaren arabera erabiltzen baditugu (nahi dugun operadorearen aurrezenbakia markatuz), dirua aurrez dezakegu. Hau da, dei mota bakoitzerako operadorerik merkeena erabiltzea da kontua. Ez da dirudien bezain zaila. Orrialde hauetan argitaratzen den taula erabiliz, hileko aurrezkia, eta zer esanik ez urtekoa, handi samarra izan daiteke.
  • Taulan dei motzak eta luzeak bereizten ditu, operadoreek tarifetarako oso formula desberdinak proposatzen baitituzte. Batzuek 2 minutu eta 40 segundoko gutxieneko frankizia proposatzen dute, hau da, deia motzagoa bada ere, erabiltzaileak diru kopuru bera ordaindu beharko du. Horregatik, oro har, frankiziarik ekonomikoena daukan operadorea dei motzetan merkeena izango da, eta dei luzeetan minutuka kalkulatzen den tarifa izango da alderik handiena daukana.

Noiz hasten da asteburuko tarifa?

  • Konpainia guztiek ez dute berdin funtzionatzen. Ondoren asteburuaren hasiera zehazten da, helmugaren eta operadorearen arabera.
  • Hiri barruko deiak: Aló, BT, Jazztel, Auna, Telefónica eta Uni2 ostiralean arratsaldeko 18:00etan hasten dira asteburuko tarifarekin. Euskaltel, Ono eta Tele2 bi ordu geroago hasten dira.
  • Probintzia barruko eta probintziarteko deiak: asteburuko ordutegia ostiralean 20:00etan hasten da, Tele2, BT Tarifa Única eta JazzOcio Plusen izan ezik, horiek aste osoan tarifa berari eusten baitiote.
  • Finkotik Mugikorrera: BT eguna-gaua, Euskaltel, Jazztel, Ono, Uni2, Auna eta Telefónicak (azken hau Amena mugikorrentzat bakarrik) asteburuko bi tarifa dauzkate: ostiraleko 22:00etatik larunbateko 08:00etara, eta larunbateko 14:00etatik igandeko 24:00etara. Asteburuko tarifak ostiralean 20:00etan hasi eta igandeko 24:00etan bukatzen dituztenak dira Aló, Tele2 eta BT Tarifa Única, eta Telefónica (Movistar eta Vodafone mugikorrentzat). BT Tarifa Únicak asteburuetan prezioei berdin eusten die.
  • Eta asteburu ez diren jaiegunetan? BT, Euskaltel, Jazztel eta Aunak deiaren jatorrizko erkidego autonomoko jaiegunak hartzen dituzte kontuan, eta gainerakoek jaiegun estatalak baino ez dituzte horrelakotzat hartzen.

Zer da aurreasignazioa?

Erabiltzaileak konpainia merkeena hautatzeko daukan aukera da, beste konpainien aurrezenbakirik markatu gabe egiten dena. Aukera hau kablea erabiltzailearen etxera bakarrik Telefónicak eramaten duenean gauza daiteke, eta horren truke dagokion abonu kuota kobratzen dio. Eta hori zerbitzua eskaintzen duen telefono linea Telefónicarena delako gertatzen da. Funtzio hori betetzeko gaitasuna daukaten konpainiek (kablea erabiltzailearen etxeraino eramatea) ez dute derrigor zerbitzu hori eskaini beharrik eta, horrenbestez, ez dute eskaintzen. Izan ere, gainerako guztiek bere sarea Telefónicaren sareari konektatu baino ez dute egiten. Aurreasignaziorako bi mota daude: "globalean", dei guztiak (900 zenbaki batzuetara egiten diren batzuk izan ezik), konpainia berriari fakturatzen zaizkio; "distantzia luzeko" sarean, berriz, hiri barruko deiak ez dira sartzen, eta horiek Telefónicari abonatzen zaizkio.

Aurreasignazio zerbitzua kontratatzeko, erabiltzailea interesatzen zaion operadorearekin harremanetan jarri behar da. Bere datuak konpainiari eman eta gero, horrek galdetegi bat igorriko dio, eta erabiltzaileak bete eta konpainiari itzuliko dio. Kontsumitzaileak jakinarazpen bat jasoko du esanez operadorearen aurrezenbakia markatu gabe egiten dituen deiak aurreasignaturiko operadoreari kobratu eta fakturatuko zaizkiola. Erabiltzaileak orain daukan konpainiaren aurreasignazio zerbitzuaren ordez beste bat jarri nahi badu, egin behar duen gauza bakarra lehenengo aldian egindako gestio berdinak egitea da.

Aurreasignatutako operadorea aldatzeko erabakia hartu aurretik komenigarria da hiritarrak gogoeta egitea. Dagoeneko ordainduta dituen azken hilabeteetako fakturetan telefono kontsumoari buruzko datuak aztertu eta erabiltzaile den heinean bere profilaz gogoeta egin: dei mota, iraupena, noiz egiten diren, gehienbat mugikorretara edo finkoetara...

Gehien egiten dituen deiak edo kosterik handiena dutenak zehaztu eta gero, komenigarriena da zein konpainiak eskaintzen duen tarifarik merkeena argitzea. Bere kontsumo motarako operadore egokiena aurreasignatzen badu, erabiltzaileak seguru izango du gastu txikiagoa, baina baita erosotasun handiagoa ere, beste operadoreetara jotzea erabakitzen badu (eta horretarako horietan alta egin behar luke), eta dagokien aurrezenbakia markatu, gutxiagotan markatu beharko baitu operadore horien aurrezenbakia. Alternatibarik erosoena ez bada ere, operadore desberdinekin lan egiteko aukera optimizatzeko modua guztiak erabiltzea da, une horretan egin behar den deiaren prezioaren arabera aukeratuta.

KONPARAKETAKO TAULA

LAU HIPOTESIAK*
Operadoreak de telefonía Bakarrik bizi den pertsona Bikote gaztea Bikotea eta bi seme-alaba Bikote adinekoa Lauren batez bestekoa
Aló 26,42 23,05 23,42 25,12 24,50
Tele2 27,84 25,77 27,95 26,71 27,07
Telefónica 30,69 27,72 30,42 33,34 30,54
Jazztel JazzOcio Plus 29,72 32,80 28,58 31,75 30,71
Uni2 31,48 32,92 29,08 32,58 31,52
Auna 29,57 34,77 31,57 34,48 32,60
Jazztel JazzOcio 32,21 36,81 33,31 34,81 34,28
Euskaltel 31,18 39,72 40,30 35,85 36,76
BT día-noche 32,89 39,44 33,77 41,09 36,80
Ono 34,58 39,48 35,48 38,25 36,95
BT Tarifa única 46,93 43,08 37,57 39,13 41,68
Merkeenaren eta garestienaren arteko aldea 20,52 20,03 16,88 15,97 18,35

* Prezio guztiak eurotan. Lau kontsumo hipotesietatik bakoitzean telefono konpainia bakoitzak kobratuko lukeena adierazten da.

Astelehen - ostiral 0:00etatik 7:59ra 8 h 9 h 10 h 11 h 12 h 13 h 14 h 15 h 16 h 17 h 18 h 19 h 20 h 21 h 22 h 23 h
Hiri barrukoak 1 minutu
arte
1
2 minutu arte 2 minutu arte *
1 minututik
gora
més de 2minutos
Probintzia barrukoak 3 minutu
arte
1 minutu arte
3 minututik
gora
1 minututik gora
Probintzia artekoak 2 minutu
arte
1 minutu arte 2 minutu arte
2 minututik
gora
1 minututik gora 2 minututik gora
Móbil M 2 1 minutu
arte
dei guztiak 1 minutu arte
1 minututik
gora
+ 1 minutu + 1 minutu
A 3 fins a 1 minutu
1 minututik
gora
1 minututik gora + 1 minutu + 1 minutu

1 min.= minutu

2 Movistar-Vodafone

3 Amena

*Hiri barruan lanegunetan: 18:00etatik 20:00etara eta 21:00etatik 24:00etara, 1 eta 2 minutu arteko deietan, Euskaltel da operadorerik merkeena.

Operadoreak Kodea (Aurrezenbakia)
Tele2 1073
Aló 1053
Uni2 1052
BT día noche 1051
Euskaltel 1050
Auna 1050

* Oharra: ez da Jazztelen JazzOcio Plus tarifa sartu, ordu tarte jakin batzuetan operadorerik merkeena den arren, 4 euroko hileko kuota kobratzen duelako.

Asteburua Larunbata Larunbat gainerakoa, igandea eta jaiegunak
De 0:00 a 7:59 De 8:00 a 13:59 Desde el Dissabte a las 14:00 fins a el domingo 0:00
Hiri barrukoak 2 minutu arte*
2 minututik gora
Probintzia barrukoak 3 minutu arte
3 minututik gora
Probintzien artekoak 2 minutu arte
2 minututik gora
Mugikorrak 1 minutu arte Dei guztiak 1 minutu arte
1 minututik gora 1 minututik gora

* Hiri barruan asteburuan: 1 eta 2 minutu arteko deietan, berdin dio zein ordutan egiten diren, Euskaltel da operadorerik merkeena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto