Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefoniako operadorea aldatzeak fakturan %25 aurreztea ekar dezake

Operadorez aldatzea eta hainbat operadoretan alta ematea doan eta erraz egin daiteke

  Oso urte gutxian telefonia asko aldatu da gure herrialdean. Sakelako telefonoak modu ikusgarrian sartu eta indartu dira eta, horrekin batera, telefonia finkoaren liberalizazioa etorri da, hau da, operadore ugari agertu da (Tele2, Aló, Uni2, Auna, BT...), lehenago monopolioa zeukan eta gaur egun oraindik ere nagusi den Telefónicarekin merkatuaren zati bat eskuratzearren lehiatzeko prest. Hala ere, beste enpresa batzuen erabilera, bai aurrez asignaturiko operadorea aldatuz (etxe gehienetan oraindik ere Telefónica da), bai beste konpainia batzuetan alta eman eta deitu aurretik horren aurrezenbakia markatuz, edo bi gauzak batera eginez, oso poliki ari da Espainian zabaltzen. Kontsumitzaileek eragozpenak izaten dituzte mugimendu horiek egiteko, beharbada operadoreen arteko lehiak aurrezteko dakartzan aukera berrien eta handien berri ez dutelako, edo beharbada zer egin behar duten ez dakitelako, edo bestearekin ohituta daudelako, abagune berriaren abantailez fio direlako, edo erosoago iruditzen zaielako...

Erabiltzailearen pasibotasun horren froga da Telefónicak, 2001ean, diru sarrera guztiak kontuan hartuta zeukan merkatu kuota %87koa zela. Eta hori guztia, CONSUMER-en txosten honek erakusten duenez, aurrez asignaturiko operadorea Telefónica izan beharrean beste bat aukeratuz gero (txosten honen arabera merkeena Aló da), hilean 7 euro aurrez daitekeela, hots, urtean 84 euro; oso operazio erraza da, izan ere. Datu horiek lau senideko eta telefonoa normal erabiltzen duen familia espainiar bati dagozkio (bi seme-alaba adoleszente): hilean 30,42 euro, BEZik gabe, konexio kuotarik gabe eta aparatu telefonikoaren alokairurik gabe. Hau da, aurrez asignaturiko operadoretzat Aló aukeratuz gero, faktura horrek %25eko aurrezkia izango luke Telefónicaren fakturarekin alderatuz gero.

Operazio erraz eta doanekoa

Oraindik ere erabiltzaile askok ez dakite beste konpainia batzuetan alta ematea doanekoa dela, erosoa eta azkarra, eta ez dela kuota finkorik ordaindu behar. Bestela esanda, egiten diren deiak besterik ez da ordaintzen. Telebistako iragarkiek behin eta berriro "informatzen" dute konpainia batzuek "Telefónicaren erdia" kobratzen dutela, edo "deietan %30 ere aurrez daitekeela". Haatik (telefonia mugikorrarekin gertatzen denaren antzera),operadore bakoitzak eratzen duen tarifa eta eskaintza sare nahasiak erabiltzailea kikilarazten du: ez du konturik atera nahi, ez du aurrez asignaturiko telefoniako operadorez aldatzea erabakitzen, edo ez du pentsatzen aldi berean konpainia desberdinetan izena eman eta deiaren arabera, komeni zaionaren arabera, batekin edo bestearekin hitz egitea erabaki dezakeela.

Aurrezteko modurik onena telefonoa zentzuz erabiltzea da, eta horrek esan nahi du erabiltzaile batzuek dei gutxiago eta motzagoak egin beharko dituztela, eta beste batzuek, gehienek, ahal dela behintzat, tarifa merkeagoa denean deitu beharko dutela. Bada beste neurririk ere, ordea, hala nola aurreasignaturiko operadorez aldatzea eta dei jakin zenbaitetan horrek baino tarifa merkeagoak eskaintzen dituzten beste operadoreak erabiltzea.

CONSUMER-ek telefonia finkoko Estatuko konpainia nagusien tarifak aztertu ditu, erabiltzaileei bi erabaki hartzen laguntzeko helburuarekin: bata, funtsezkoena, erabiltzaile bakoitzak egiten duen kontsumo motaren arabera, zein konpainia aurreasignatzea komeni zaion erabakitzea (gehienok Telefónica daukagu, baina oso erraz alda daiteke beste batera); eta bestea, aldi berean operadore desberdinetan alta ematea erabakiz gero, dei bakoitza egiteko zein operadoretara jo behar duen jakitea (dagokion aurrezenbakia markatuz). Horri buruz, komeni da gogoraraztea dei mota jakin batean operadore batzuk oso merkeak direla (esate baterako hiri barrukoak, lanegunetan), baina beste batzuetan oso garestiak (esate baterako asteburuetan edo mugikorrei eginak). Gogoratu beharreko beste kontu bat da erabiltzaileak, oro har, bere telefono linea mantentzeari dagokion abonu kuota ordaindu behar diola telefono kablea etxeraino eramaten dion konpainiari -eskuarki Telefónicari, baina herrialdeko beste lurralde batzuetan beste konpainia bat izan daiteke: Ono, Madritel, Euskaltel, Uni2-. Aitzitik, operadoreekiko "joko" hau linea Telefónicarekin kontratatuta daukanean (eta, beraz, abonu kuota ordaintzen dionean) baino ezin izango du egin, hau da, ez da nahikoa aurreasignazioa beste konpainia batekin izatea.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto