Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ezkontzako argazki-erreportajea, akastuna

Bikote batek argazkilari profesional bat kontratatu zuen ezkontzako argazki-erreportajea egiteko. Argazkilariak ez zituen argazkiak berak egin eta emaztea bidali zuen lan horretara. Gutxieneko kalitate-estandarrak betetzen ez zituzten argazkiak izan ziren azken emaitza eta errebelatua, estiloa eta aurkezpena ere oso txarrak izan ziren. Ezkontideek argazkilariaren aurkako demanda jarri zuten eta kalte moralagatiko kalte-ordaina eskatu zuten; Entzutegiak 6.911 eurotan baloratu zuen. Gironako Entzutegiak, 2002ko ekainaren 7ko epaian dio erreportajea, estiloa, kalitatea eta aurkezpena zaletu baten mailakoak zirela profesionalarenak izan beharrean, aditu-txostenak adierazi bezala. Gainera, hori guztia nabarmena zen edozeinentzat, argazkiak ikusi besterik egin gabe. Entzutegiak dio obra kontratua -ez zerbitzu-alokairuko kontratua- betetzerakoan egindako akatsak hain zirela handiak eta garrantzitsuak, hitzartutakoaren funtsari eragiten baitzioten eta, horrela, argazkilaria kondenatu egin zuen, kontsumitzaileei egindako kalte moral nabariagatiko kalte-ordaina ematera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du