Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Emaginak zuhurgabekeria ausartegia izan zuen erditzeko unean

 Emakume bat erditzeko zorian joan zen erietxe batera eta emagin batek hartu zuen. Enema bat jartzera zihoakiola, emagina poteekin nahastu eta alkohola jarri zion enemaren ordez. Erditu ondoren arazo gastrointestinalak eta sukarra zituen emakumeak eta medikuek -zer gertatu zen ez zekitenez- gastroenteritisa diagnostikatu zioten. Astebeteren buruan alta eman zioten eta egun horretan bertan, emaginak -kasualitatez gaixoari buruzko komentario bat entzutean- erditzean zer gertatu zen jakinarazi zion medikuari. Azkenean, kolitis akutua diagnostikatu zioten eta urgentziazko ebakuntza egin behar izan zioten koloneko nekrosia zela eta. Epaitegi Gorenaren 2002ko urriaren 15eko epaiak sei hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zion emaginari zuhurgabekeria ausartegiagatik, erditzeko unean gertatuaren berri garaiz jakinarazi ez zuelako. Gainera, klinika-laguntzaileari eta ginekologiako planta arduradunari ere isuna jarri zitzaien zuhurgabekeria arruntagatik, enema-poteak alkoholez betetzea praktika ohikoa eta baimendua baitzen plantan. Azkenik, 90.150 euroko kalte-ordaina jaso zuen demanda-jartzaileak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto