Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Fatxadako harriak erori egiten dira etengabe

Duela ia hiru urte igeltsero bat kontratatu genuen gure etxearen fatxada harriz janzteko, baina duela urtebetetik hona harriok askatu egiten dira fatxadatik. Arazoa azaldu genion eta eroritako harriak daratuluz zulatu eta torloju bidez lotzen saiatu zen. Baina konponbideak ez du balio izan eta harriek erortzen jarraitzen dute. Onean konponbideren bat adosten saiatu gara, baina igeltseroak materiala saldu zuenari botatzen dio errua eta saltzaileak, berriz, gaizki jarri zirelako dela esaten du. Zer egin dezakegu?

Fatxadak berehalako konponketa beharko du seguruenik, albotik pasatzen direnei lesioak eragiteko arrisku larria baitago. Arrisku horrek istripuren bat eragiten badu, bizilagunen elkarteak erantzun beharko dio biktimari kalteengatik. Horregatik, funtsezkoa da obra egin zuen profesionalari fatxada konpontzeko lanak berehala egin ditzala eskatzea, bestela epaitegietara joko duzuela esanez.

  Kasu honetan erantzule nor den da auzia. Bizilagunen komunitateak materialak aukeratu eta kontratu biak egin zituen, bata hornikuntzakoa eta bestea obrak egitekoa. Bide judizialetik kanpo, biei erreklamazioa aurkezteko aukerako dago, baina beharrezkoa da akatsaren zergatiak ebatziko dituen aditu baten iritzia ere izatea (errua materialarena, ipintzeko erarena ala biena den esan dezala).

Kontratazioa igeltseroarekin bakarrik egin bada, hark harriak jartzearen aurrekontua eta bere ohiko hornitzaileei eskatuta materialaren aurrekontua aurkeztu bazituen, profesional horren aurka egin beharko da erreklamazioa. Horretarako, jaso izanaren egiaztapena duen buro fax egiaztatu baten bidez egin behar dira epai-bidez kanpoko erreklamazioak , bizilagunen elkarteko presidenteak sinatuta. Profesional inplikatuetako batek ere errekerimenduei erantzun eta erantzukizuna bere gain hartuko ez balu, bizilagunen ezohiko eta premiazko batzar bat deitu beharko litzateke, presidenteari abokatu bat kontratatu eta gaia auzitegietara eramateko baimena emateko. Abokatuak baloratuko du aditu-txostenaren premia, seguruenik arkitekto edo aparejadore baten bitartez, kontratua akatsez betetzea zein arrazoi teknikok eragin duten erabakitzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto