Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ezinbestekoak dira elikadura orekatua, egunero higiene egokia egitea eta dentistarengana aldian behin joatea.
Gure hortzeria, aurkezpen-txartel garrantzitsua izateaz gain, digestio-aparatuaren lehen zatia da. Elikagaien mastekatze egokiak, adibidez, urdaileko zenbait arazo saihesten ditu, eta soilik gure atzeko haginak egoera onean badaude egin daiteke. Ahoaren higiene desegokiak eragin ditzakeen beste arazo batzuk txantxarra, gingibitisa edo infekzioak dira, ahoko patologia ohikoenak, hain zuzen. Eraginkorra izan dadin, aho-garbiketa modu eta tresna egokiekin egin behar da. Egunero minutu batzuk horretan baliatuz gero, bizi osorako hortzeria osasungarria eta polita ziurtatzen da.
Saia zaitez hortzak eskuilatzen otordu bakoitzaren ondoren (gosaria, bazkaria eta afaria). Ez ezazu utz 15 minutu baino gehiago igarotzen otordua bukatu eta hortzak eskuilatzen hasi arte. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa