Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Pilak: salinoak eta alkalinoak: Bakoitzak berea betetzen du

Pila alkalinoak salinoak baino hirutik hamar bitarte aldiz gehiago irauten du eta errentagarri gertatzen da, energia gehien kontsumitzen duten aparatuetan soilik

  Lau pila salino (arruntak) eta lau alkalino (errendimendu handienekoak) aztertu dira oraingoan, den-denak erabilera bakarrekoak eta berriz kargatzen ez direnak. Pila alkalinoak, batez beste, arruntak baino hiru aldiz garestiago dira. Aurrenekoen aleko prezioak 0,79 eurotik (Cegasa) 1,06 eurora (Energizer) doazelarik, salino merkeenak 15 zentimo (Panasonic) eta garestienak 46 zentimo kostatzen dira. Mota bakoitzeko kalitate handieneko bi pilek (Samsung salinoetan eta Varta alkalinoetan), beren motakoetan bigarren prezio hoberena dutenez, biak aukeratu dira kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena hautatzean.

Azterturiko pila salinoak R6 motakoak dira; alkalinoak, LR6; biak ere 1,5 voltekoak, erabilienak, alegia. R, F eta S letrek pilaren forma adierazten dute: zilindroa, laua eta paralelepipedoa. Tamaina, berriz, 6 zenbakiak adierazten du: 14,5 milimetroko diametro baino txikiagoa eta 50,5 milimetroko altuera, lagin hauetan. Pila mota batzuk eta besteen arteko aldea osaketa da eta, izena ematean, "L" batek adierazten duen legez. Pilak elektrizitatea manganeso-dioxidoaren, amonio-kloruroaren eta zink-kloruroaren bitartez ekoizten badu, "R6" horren aurretik ez da zertan letrarik azaldu. Alkalinoetan, berriz, "L" letra eransten da, manganeso-dioxidoa, metal alkalinoaren hidroxidoa eta zinka osagai dituztela adierazteko (LR6).

Ingurumenaren aurreko errespetu handiagoa

Zortzi lagin hauek elektrizitatea ekoizteko ez dituzte baliatzen lehenagokoek bezala metal astun toxiko (merkurioa eta kadmioa, adibidez) eta biziki kutsatzaileak. Nolanahi ere, erabilitako pilak beti utzi behar dira berariazko ontzian, zaborretara bota ordez.

Ezaugarri hauetako pila baten hasierako tentsioa hutsean 1,5 volt izan behar du, gutxienez. Horretara iristen ziren egiaztatzeko, zortzi laginen tentsioa neurtu zen eta kasu guztietan hortik gorakoa zela egiaztatu zen. Varta salinoa izan zen hasierako tentsio handienekoa (1,677 volt) eta apalenekoa ere salino bat izan zen: Panasonic (1,587 volt).

Pila alkalinoen pisua, batez beste, salinoena baino %40 handiagoa da. Salinoetan, Cegasa zen arinena (15,65 gramo) eta Panasonic astunena (17,98 gramo). Alkalinoetan, berriz, Varta arinena (22,85 gramo) eta Energizer astunena (24,4 gramo). Nolanahi ere, alde hori hutsaren pareko da. Dimentsioak ere zuzenak dira, oso antzekoak lagin denetan.

Kanpo itxura eta bukaerari dagokienez, hobekien balioztatuak Panasonic salinoa eta Energizer eta Duracell alkalinoak izan ziren: "oso ongi". Varta eta Cegasa "normal" kalifikazioan geratu ziren.

Erabiltzeko iraupena

Pila baten iraupena kalkulatzeko, era jarraituan eta hainbat erresistentzia desberdinekin 1,5etik 0,9 volt bitarteko tentsioa hornitzen duen denbora kronometratzen da. Lagin bakoitza lau erresistentzia desberdinekin probatu zen, irrati baten (75 ohm, kontsumo txikieneko erresistentzia), walkman edo "discman" baten (10 ohm), irratiz kontrolatutako automobilean (3,9 ohm) eta argazki-kameraren flash baten (1 ohm, denetan kontsumo handienekoa) gastua simulatuz.

Segun-eta zein aparatutan erabiltzen den, pila-multzo bakoitzaren errendimendua aldatu egiten da: irrati batekin alkalinoek arruntek baino 2,7 aldiz gehiago diraute, walkman edo "discman" batekin 3,25 aldiz gehiago, linterna edo irratiz kontrolatutako automobilarekin 4,37 aldiz gehiago eta argazki-kamera baten flasharekin 10,06 aldiz gehiago. Hortaz, batez beste pila alkalinoak arrunten hiru halako kostatzen direla kontuan izaki, normalak energia gutxi kontsumitzen duten aparatuetan gertatzen dira errentagarri (irratiak, grabagailuak) eta alkalinoak hobeto dabiltza kontsumo handikoetan (irrati bidez kontrolatzen diren jostailuak, flashak, etab).

Pilak banan-banan aztertuz, salinoen multzoan Cegasa nabarmendu zen, irratietan (66,3 ordu) eta walkmanetan (6,22 ordu) gehien irauten duena delako, hau da berarentzat egokiena den gastu energetikoan. Beste muturrean Samsung (50,4 ordu) geratu zen irratiekin eta Panasonic (5 ordu eskas) walkmanetan. Energi gastu handiaren aurrean, espero bezala, salinoek gaizki jardun zuten (baina hala dagokie, izaeraz): lau kasuetan ere, bi ordu eskas irratiz kontrolatutako jostailuarekin eta hamar minutu eskas flasharekin.

Alkalinoen multzoan iraupen handienekoa Energizer izan zen: irratietan bigarren postuan agertu zen arren, iraupen handiena eskaini zuen bai walkmanetan (19 ordu), bai irratiz kontrolatutako jostailuetan (6 ordu eta 51 segundo), baita flashetan ere (54 minutu eta 40 segundo). Alkalinoetan iraupen gutxienekoa Duracell izan zen, irratietan (162 ordu eta 39 minutu), walkmanetan (17 ordu eta 13 minutu) eta irratiz kontrolatutako jostailuetan (4 ordu eta 48 minutu) denbora laburrena iraun zuelako; flashetan (48 minutu eta 10 segundo) bigaren postuan geratu zen.

Segurtasun aldetik, ongi

  Zirkuitulabur baten aurrean pila bakoitzak nola erreakzionatzen zuen eta zein tenperatura hartzen zuen ere egiaztatu zen. Lagin bakar batek ez zuen eztanda egin, eta erabiltzailearen segurtasunean eragin zezakeen akatsik ere ez zuen deformaziorik izan, baina lau alkalinoak salinoak baino gehiago berotu ziren. Cegasa alkalinoa 117 gradutara iritsi zen (oso gaizki) eta Duracell, alkalinoetan hoberena izan zelarik, 82 gradutara (gaizki). Datu horiek ez dute araurik urratzen, baina kontuan hartu beharrekoak dira, adibidez, jostailugintzan, pilak babestutako tokietan jarriz. Azterketa-atal honetan hoberena Panasonic izan zen, 54 gradu zentigraduetara iritsi baitzen (oso ongi).

Kontuan izan beharreko ezaugarri garrantzitsua pilaren erantzuna da, etengabe funtzionatzen jartzen denean. Horretarako, laginei 3,9 ohmeko deskarga noziarazi zitzaien (hots, irrati bidez kontrolatutako jostailu baten parekoa) 5 minutuz. Samsung, laginak irabazi zuen balorazio hoberena (oso ongi) eta Panasonic-ek okerrena (normal), denbora-tarte berean eta karga berean deskargarik handiena nozitu zuen pila zelako. Alkalinoetan Varta eta Energizer nabarmendu ziren ("oso ongi") eta Duracell eta Cegasa (ongi) laginek, emaitza apalak eskaini zituzten.

Funtzionamendu jarraituaz gainera, funtzionamendu etena ere aztertu zen, 1 ohmeko erresistentziaz (argazki-kamerako flasharen parekoa) 10 deskarga-ziklo eraginez minutu batez eta, ondoren, 30 segundoren tartea utziz, errekuperatzeko. Emaitza hoberenak lortu zituzten pila salinoak Varta eta Cegasa izan ziren ("oso ongi"). Panasonic gertatu zen txarrena salinoetan. Alkalino guztiek, ordea, "ongi" kalifikazioa merezi izan zuten.

Lagin guztiek betetzen dute kontsumitzailea informatu eta babesteari buruzko araua, baina zortzi kasuetan ematen den informazioa hobetzeko modukoa da, lagin batetik bestera aldeak badaude ere, arrazoi desberdinengatik. Akats nagusiak markatze eta dokumentazioa izan zirelarik, ikur gabezia eta ohartarazpenak ere nabarmenak ziren.

Ondorioz, kalitate hobereneko pila salinoak Samsung dira, eta alkalinoak, Varta. Panasonic (salinoa) eta Duracell (alkalinoa) gertatu ziren apalenak denetan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto