Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Prozesatutako 33 produktu ekologikoren azterketa: Produktu ekologikoen parte handi batek pestiziden arrastoak dauzka

Eskasa da elikagai ekologiko prozesatuen ekoizpenaren kontrola, argi eta garbi, pestizidarik ez egotea bermatzen ez duelako

  Oraingoan 59 elikagai prozesatu aztertu dira: horietatik 33, ekologikoak; gainerako 26ak, konbentzional edo ez-ekologiko. Kontsumitzaileak erosiz gero, produktu ekologikoen bereizgarri nagusia pestiziden hondakinik ez izatea da, legeriak xedatutakoa betetzeko. Dena den, "hutsaren hurrengo" agerpenik onartzen zaie, ingurumeneko poluziorik gertatu denean. Elikagai konbentzional prozesatuek ez dute zertan errespetatu berariazko arautegietan finkaturiko hondakin-mugarik baina, halaz ere, prozesatu gabeko elikagaiei (barazkiak, frutak laboreak eta animali produktu zenbait) dagozkien mugak erreferentzia gisa hartu izan dira. Muga horiek, kontsumitzailearen osasuna kaltetu omen lezaketen kopuruez azpikoak dira. Nolanahi ere, nahien genukeena, elikagaietan inolako hondakinik ez agertzea litzateke.

CONSUMERek azterketa multirresiduala egin zien 33 produktu ekologiko prozesaturi, baimendu gabeko sustantzia aktiboen (pestizidak, batik bat) presentzia atzemateko. Era berean, ekologikotzat saltzen ez diren marka ezagunetako beste 26 produkturi ere azterketa bera egin zien. Azterturiko 203 sustantzia aktiboak, honelako elikagaietan eragin handienekoak dira: intsektizida organokloratu eta fosforatuak, piretroideak, akarizidak, herbizida eta fungizidak.

Hona azterturiko elikagai ekologikoak: esnea eta esnekiak (jogurta), gantz jangarriak (margarina, gurina eta olioa), gosaltzeko laboreak (muesli, corn flakes eta olo-malutak), laboreak (arrozaren deribatuak), esnez bestelako edariak (soja eta arrozezkoak), irin eta deribatuak (makarroiak), kontserbak (marmelada) eta elikagai prestatuak (landare saldak).

Elikagai ekologikoak, oro har, garestiago gertatzen dira, erabiltzen diren plagizida natural baimendutakoak ere garestiago eta eraginkortasun urriagokoak direlako, horrelako hazkuntzetan lan-esku ugariago baliatu behar delako eta uzta bakoitzean etekin gutxiago ateratzen zaiolako lurrari.

Azterketako ondorio nagusia hau da: elikagai ekologiko prozesatuen ekoizpenaren kontrola eskasa da, den-denetan hondakinik ez agertzea lortzen ez duelako.

Produktu ekologikoen funtsezko balio erantsia, ekoizpen ekologikoari berez dagokion ingurumena errespetatzea eta garapen jasangarriarekin hartuko konpromisoa da. Gizarte sektore batek elikagai ekologikoak konbentzionalak baino osasuntsuagoak eta, nutrizioaren aldetik, hobeak direla badio ere, auzitan jarri behar da iritzi hori, zientziak dagoeneko ezagutzen duena aintzat hartzen bada. Inork ez du ukatzen, noski, ekoizpen ekologikoa gure ingurunearentzat mesedegarriagoa dela: sustantzia toxikorik ez da erabiltzen, hazkuntzen errotazio-sistema egokiagoak antolatzen dira, ingurumena ez da kutsatzen, lursailak ez dira basamortu bihurtzen, ur eta energia alferrik galtzeari saihets egiten zaio eta ekosistemaren orekak ezinbestekoak dituen animalia eta landareak ez dira suntsitzen. Horiez gainera, lan esku ugariago beharrezkoa denez, nekazaritzako langileen enplegua ugaldu egiten da.

Azterketaren emaitzak

  Azterturiko produktu ekologikoen %21ean, arauak debekaturiko pestizidak atzeman ziren. Harrigarria bada ere, elikagai ez-ekologikoen %15ek bakarrik agertu zituzten hondakinak: bi mueslik eta bi oliba oliok. Gainera, elikagai ez-ekologikoetan hautemaniko hondakin kopuruak ez ziren handiagoak izan ekologikoetan atzemandakoak baino. Hondakinak zeuzkaten zazpi ekologikoetatik hiru, gosaltzeko laboreak ziren; bi, oliba olio birjinak; bat, gari integralezko makarroiak eta beste bat, arrozez eginiko edaria.

Beste aldetik, hondakin kopurua bi produktutan soilik (ekologikoa bata -muesli- eta konbentzionala bestea -oliba olio birjina-) jo daiteke garrantzitsutzat, hainbat produktu freskori legeak onartzen dien gehieneko mugaz gaindi dabiltzalako. Ekologikoetan atzemaniko hondakin kopurua txiki-txikia izan denez (pestiziden erabilera baztertzerik ez dagoen arren), CONSUMERen diagnostikoa "poluzioa" da positibo eman zuten zazpi laginetatik seitan. Bakar batean (Bio muesli zuntza Es Gir, laginak hiru pestizida desberdinen baturan 0,46 mg. kiloko agertu zuena), ordea, baliteke hondakinen presentzia beste faktore batzuen ondorio izatea. Beraz, litekeena da hondakinen agerpen hori hazkuntzan pestizidak erabiltzeagatik ez jazotzea, nekazariaren nahiez bestelako gorabeheren ondorio baizik: airezko poluzio gurutzatua (hazkuntzen arteko tartea behar bezain zabala ez izanik, produktu fitosanitarioekin trataturiko hazkuntza ez-ekologikoetatik etorritakoa) edo fabrikan gertatua, ziloa behar bezain garbi ez uzteagatik, edo elikagai ekologikoak eta ez-ekologikoak tartekaturik lantzen dituzten produkzio-lerroen erruz.

Produktu fitosanitarioen iruzurrezko erabilerarekin zerikusia ez duen bigarren arrazoia: hazkuntza konbentzionalean erabilitako lursaila hazkuntzan ekologikorako prestatzeko epea behar bezain luzea ez izana. Ekoizpen ekologikoa arautzen duten kontseiluek nekazaria behartzen dute, ereintza egin baino bi urte lehenago, ustiapen konbentzionaleko lursail horien egokitzapena egin dezan; bitarte horretan, nekazariak teknika tradizionalak utzi eta ekologikoei ekingo die. Hurrengo bi urteetan produktua ezin komertzializa daiteke ekologikotzat. Baina bi urteko epe hori hazkuntzatik pestizidak desagertu direla bermatzeko aski denik ez da frogatu oraino: fabrikatzaile batzuen esanetan, pestizida batzuentzat epea luzeegia den arren, beste hainbatentzat (horixe da positibo eman zuten bi oliba olio birjina ekologikoetan atzemaniko simazinaren kasua) eskas izan daiteke.

Produktu ekologikoek zeuzkaten hondakinak

Atzemaniko sustantzia aktiboak hauek ziren: pirimifos metil: alpapa hazkuntzetan, neguko laboreetan, zitrikoetan eta fruta arboletan oro har baliaturiko intsektizida. Hustutako bihitegi eta biltegien desinfekzioan ere erabiltzen da. Lau produktu ekologikotan atzeman zen. Es Gir markako Bio muesli zuntzean (0,11 mg / kg) izan ezik, gainontzekoetan kopuru txikiak hauteman zen: 0,02 mg/kg batean eta 0,01 mg/kg beste bietan. Iprodiona: onddoek eraginiko botritisa eta beste hainbat gaitzen kontrako fungizida. Es Gir Bio muesli zuntzean (0,24 mg/kg) hauteman zen; kopuru hau handiegia da, ezin dakioke poluzioari leporatu. Pirimetanil: botritisa kontrolatzeko fungizida. Es Gir Bio muesli zuntzaren laginean 0,11 mg/kg atzeman ziren. O-fenil fenol: ustelduren prebentzioan baliatzen den fungizida. Lagin batean 0,01 mg/kg atzeman zen. Clorpirifos etil: laboreentzako intsektizida eta akarizida. Lagin batean 0,03 mg/kg atzeman ziren. Simazina: belar gaiztoak kontrolatzeko herbizida izaki, sustrai sakoneko landareek (olibondoa, adibidez) xurgatzea gerta daiteke. Bi oliba olio birjinek, izan ere, positibo eman zuten: 0,04 mg/kg eta 0,03 mg/kg.

Produktu ekologikoez hainbat kontu

Ingurunea errespetatzen duten teknikak aplikatzen dira eta sintesizko ongarri eta plagizida kimikorik ez da erabiltzen: horien ordez, izurriteen kontrol biologikoa, hazkuntzen errotazio eta elkarketak, eta ongarri berdeen hazkuntza sustatzen da eta, pezoiak baliatuz eta sastrakak mantenduz, bioaniztasuna bideratzen da.

Elikagai ekologiko prozesatuak eraldakuntza, kontserbazioa eta ontziraketa nozitu dituzten produktu ekologiko primarioak dira eta ingurumena errespetatzen duten metodoen arabera moldatu dira. Nekazaritza ekologikoaren printzipioak hauek dira: errotazio-sistema egokia errespetatuz hazkuntzen aniztasuna mantentzea, ongarri organikoak baliatzea (simaurra, ongarri organiko eta mineralak), tokian tokiko hazkuntzaren baldintzetara hobekien egokituriko hazi eta arraza autoktonoak baliatzea, sintesizko produktu kimikoen ordez disolbagarritasun apaleko, biodegradagarritasun azkarreko, eragin moteleko eta jatorri naturaleko gaiak erabiltzea eta material eta sustantzia biodegradagarriak edo birziklagarriak erabiltzea (enbalatzean eta etiketatzean, adibidez).

Produktu hauei aplikatu beharreko legeria, ekainaren 24ko 209/91 EEE Araudia da. Baimenduriko produktuen zerrenda bertan finkatu zelarik, nekazaritzaz bestelako gaien eta laguntzaile teknologikoen erabilera mugatzeaz gainera, genetikoki eraldaturiko organismoen erabilera eta tratamendu ionizatzaileak debekatu egin ziren. Araua betetzen dela kontrolatzeko ardura Nekazaritza Ekologikoko Batzordeek (NEB) daukate: berauek egin behar dituzte ekoizleen erregistro-liburuen, aplikaturiko tratamenduen, lehengaien eta enpresa ontziratzaileen kontrolak.

Produktu ekologikoek agerian daukaten adierazgarri edo etiketa zenbakidunak bermatzen du hazkuntza ekologikoa. Espainian, adierazgarri hori autonomi erkidego bakoitzeko NEBek banatzen du. Diseinu guztiak berdinak ez direnez, produktuak ikusi batera ezagutzea ez da erraza baina, dena den, guztiek daramate "Nekazaritza ekologikoa" (espainolez) legenda.

Nekazaritza konbentzionala, ekoizpen integratua eta ekoizpen ekologikoa

Ekoizpen ekologikoan sintesizko produktu kimikoen erabilera debekatuta dago (jatorri organikokoak onartu egiten dira) hazkuntzan eta, hortaz, hondakinen agerpena onartu egiten da, baina "ingurumenaren poluzioak gertatu direnean, hondakinen kopurua hutsaren hurrengo izango" da, gehienez. Ekoizpen integratuak, ustiakuntzaren errentagarritasunari eutsita, ingurumena errespetatzen duten metodoak baliatzen ditu. Produktu fitosanitarioak zentzuz erabili behar dira, jatorri biologikoak lehenetsita. Sintesizko produktu kimikoak erabat ezinbesteko direnean bakarrik balia daitezke.

Nekazaritza konbentzionalean produktu fitosanitarioak era malguagoan balia daitezkeen arren, elikagai ez-ekologikoetan agertzen diren hondakinek ezin dute gainditu "Gehieneko hondakin-muga" (GHM), hau da, landu gabeko produktuentzat (landareak, frutak, etab.) xedaturiko gehieneko kopuruak. Horrek ez du esan nahi muga horretatik aurrera kontsumitzailearen osasuna arriskutan dagoela, fabrikatzaileek praktika fitosanitarioetan gizabidez dihardutela baizik. Eguneko Ingesta Onargarria (EIO), berriz, segurtasunaren parametroa da: pertsonak, osasunarentzat arriskutsu izan gabe, bizi osoan eta egunero kontsumi dezakeen produktu fitosanitarioaren gehieneko kopurua, alegia. GHM-ren balioa beti da EIO-rena baino txikiagoa.

Hiru ekoizpen-mota horien arabera landutako elikagaiak bereizteko aski da etiketari erreparatzea: konbentzionalek ez dute inongo adierazgarririk; besteek, bai: "Ekoizpen integratua" edo "Nekazaritza ekologikoa".

"Bio-polemika"

1991z geroztik Europar Batasunak arautzen ditu produktu ekologikoen etiketako adierazpenak. Kontzeptuak identifikatzeko hainbat hitz onartzen ditu: "ecológico" espainieraz, "biologico" italiera eta portugesez, eta "organic" ingelesez.

EBak 1999an modifikazio txiki bat sartu zuen Araudian eta, horrela, produktu ekologikoa dela adierazteko, "bio" eta "eco" hizkiak ere balekotzat jo zituen. Espainiako Gobernuak 1991ko Arautegia onartu zuen 1993ko Dekretu batean, honelakoak xedatuz: "... horrelako produktuak identifikatzeko, "ecológico", "obtenido sin el empleo de produktu químicos de síntesis", "biológico", "orgánico", "biodinámico", "eco" eta "bio" adierazpenak erabil daitezke."

Esne sektoreko ekoizle batzuek produktua "Bio" izendapenaz merkaturatzen dute, nahiz elikagai ekologikoa ez den. Espainiako Nekazaritza Ministerioak plazaratu zuen Errege Dekretuak, 2001eko maiatzean, adierazpide guztiak hitz bakar (ecológico) eta aurrizki bakarrera (eco) mugatu zituen. Ekoizle ekologikoek errekurtsoa aurkeztu dute Goi Epaitegian eta, era berean, Europako Batzordearen eta Europako eta Espainiako Herriaren Defendatzaileen aurrean salaketak ezarri dituzte. Europar Batzordeak, bere aldetik, Gobernu espainiarrari "Europako ordenamendu juridikoarekin elkartezina" den arau hori baliogabe utz dezan eskatu dio, produktu ez-ekologikoa "bio" izendatzea onartzen baitu Arauak.

Azterketaren emaitzak

Azterturiko produktu ekologikoen %21ean, arauak debekaturiko pestizidak atzeman ziren. Harrigarria bada ere, elikagai ez-ekologikoen %15ek bakarrik agertu zituzten hondakinak: bi mueslik eta bi oliba oliok. Gainera, elikagai ez-ekologikoetan hautemaniko hondakin kopuruak ez ziren handiagoak izan ekologikoetan atzemandakoak baino. Hondakinak zeuzkaten zazpi ekologikoetatik hiru, gosaltzeko laboreak ziren; bi, oliba olio birjinak; bat, gari integralezko makarroiak eta beste bat, arrozez eginiko edaria.

Beste aldetik, hondakin kopurua bi produktutan soilik (ekologikoa bata -muesli- eta konbentzionala bestea -oliba olio birjina-) jo daiteke garrantzitsutzat, hainbat produktu freskori legeak onartzen dien gehieneko mugaz gaindi dabiltzalako. Ekologikoetan atzemaniko hondakin kopurua txiki-txikia izan denez (pestiziden erabilera baztertzerik ez dagoen arren), CONSUMERen diagnostikoa "poluzioa" da positibo eman zuten zazpi laginetatik seitan. Bakar batean (Bio muesli zuntza Es Gir, laginak hiru pestizida desberdinen baturan 0,46 mg. kiloko agertu zuena), ordea, baliteke hondakinen presentzia beste faktore batzuen ondorio izatea. Beraz, litekeena da hondakinen agerpen hori hazkuntzan pestizidak erabiltzeagatik ez jazotzea, nekazariaren nahiez bestelako gorabeheren ondorio baizik: airezko poluzio gurutzatua (hazkuntzen arteko tartea behar bezain zabala ez izanik, produktu fitosanitarioekin trataturiko hazkuntza ez-ekologikoetatik etorritakoa) edo fabrikan gertatua, ziloa behar bezain garbi ez uzteagatik, edo elikagai ekologikoak eta ez-ekologikoak tartekaturik lantzen dituzten produkzio-lerroen erruz.

Produktu fitosanitarioen iruzurrezko erabilerarekin zerikusia ez duen bigarren arrazoia: hazkuntza konbentzionalean erabilitako lursaila hazkuntzan ekologikorako prestatzeko epea behar bezain luzea ez izana. Ekoizpen ekologikoa arautzen duten kontseiluek nekazaria behartzen dute, ereintza egin baino bi urte lehenago, ustiapen konbentzionaleko lursail horien egokitzapena egin dezan; bitarte horretan, nekazariak teknika tradizionalak utzi eta ekologikoei ekingo die. Hurrengo bi urteetan produktua ezin komertzializa daiteke ekologikotzat. Baina bi urteko epe hori hazkuntzatik pestizidak desagertu direla bermatzeko aski denik ez da frogatu oraino: fabrikatzaile batzuen esanetan, pestizida batzuentzat epea luzeegia den arren, beste hainbatentzat (horixe da positibo eman zuten bi oliba olio birjina ekologikoetan atzemaniko simazinaren kasua) eskas izan daiteke.

Produktu ekologikoek zeuzkaten hondakinak

Atzemaniko sustantzia aktiboak hauek ziren: pirimifos metil: alpapa hazkuntzetan, neguko laboreetan, zitrikoetan eta fruta arboletan oro har baliaturiko intsektizida. Hustutako bihitegi eta biltegien desinfekzioan ere erabiltzen da. Lau produktu ekologikotan atzeman zen. Es Gir markako Bio muesli zuntzean (0,11 mg / kg) izan ezik, gainontzekoetan kopuru txikiak hauteman zen: 0,02 mg/kg batean eta 0,01 mg/kg beste bietan. Iprodiona: onddoek eraginiko botritisa eta beste hainbat gaitzen kontrako fungizida. Es Gir Bio muesli zuntzean (0,24 mg/kg) hauteman zen; kopuru hau handiegia da, ezin dakioke poluzioari leporatu. Pirimetanil: botritisa kontrolatzeko fungizida. Es Gir Bio muesli zuntzaren laginean 0,11 mg/kg atzeman ziren. O-fenil fenol: ustelduren prebentzioan baliatzen den fungizida. Lagin batean 0,01 mg/kg atzeman zen. Clorpirifos etil: laboreentzako intsektizida eta akarizida. Lagin batean 0,03 mg/kg atzeman ziren. Simazina: belar gaiztoak kontrolatzeko herbizida izaki, sustrai sakoneko landareek (olibondoa, adibidez) xurgatzea gerta daiteke. Bi oliba olio birjinek, izan ere, positibo eman zuten: 0,04 mg/kg eta 0,03 mg/kg.

Produktu ekologikoez hainbat kontu

Ingurunea errespetatzen duten teknikak aplikatzen dira eta sintesizko ongarri eta plagizida kimikorik ez da erabiltzen: horien ordez, izurriteen kontrol biologikoa, hazkuntzen errotazio eta elkarketak, eta ongarri berdeen hazkuntza sustatzen da eta, pezoiak baliatuz eta sastrakak mantenduz, bioaniztasuna bideratzen da.

Elikagai ekologiko prozesatuak eraldakuntza, kontserbazioa eta ontziraketa nozitu dituzten produktu ekologiko primarioak dira eta ingurumena errespetatzen duten metodoen arabera moldatu dira. Nekazaritza ekologikoaren printzipioak hauek dira: errotazio-sistema egokia errespetatuz hazkuntzen aniztasuna mantentzea, ongarri organikoak baliatzea (simaurra, ongarri organiko eta mineralak), tokian tokiko hazkuntzaren baldintzetara hobekien egokituriko hazi eta arraza autoktonoak baliatzea, sintesizko produktu kimikoen ordez disolbagarritasun apaleko, biodegradagarritasun azkarreko, eragin moteleko eta jatorri naturaleko gaiak erabiltzea eta material eta sustantzia biodegradagarriak edo birziklagarriak erabiltzea (enbalatzean eta etiketatzean, adibidez).

Produktu hauei aplikatu beharreko legeria, ekainaren 24ko 209/91 EEE Araudia da. Baimenduriko produktuen zerrenda bertan finkatu zelarik, nekazaritzaz bestelako gaien eta laguntzaile teknologikoen erabilera mugatzeaz gainera, genetikoki eraldaturiko organismoen erabilera eta tratamendu ionizatzaileak debekatu egin ziren. Araua betetzen dela kontrolatzeko ardura Nekazaritza Ekologikoko Batzordeek (NEB) daukate: berauek egin behar dituzte ekoizleen erregistro-liburuen, aplikaturiko tratamenduen, lehengaien eta enpresa ontziratzaileen kontrolak.

Produktu ekologikoek agerian daukaten adierazgarri edo etiketa zenbakidunak bermatzen du hazkuntza ekologikoa. Espainian, adierazgarri hori autonomi erkidego bakoitzeko NEBek banatzen du. Diseinu guztiak berdinak ez direnez, produktuak ikusi batera ezagutzea ez da erraza baina, dena den, guztiek daramate "Nekazaritza ekologikoa" (espainolez) legenda.

Nekazaritza konbentzionala, ekoizpen integratua eta ekoizpen ekologikoa

Ekoizpen ekologikoan sintesizko produktu kimikoen erabilera debekatuta dago (jatorri organikokoak onartu egiten dira) hazkuntzan eta, hortaz, hondakinen agerpena onartu egiten da, baina "ingurumenaren poluzioak gertatu direnean, hondakinen kopurua hutsaren hurrengo izango" da, gehienez. Ekoizpen integratuak, ustiakuntzaren errentagarritasunari eutsita, ingurumena errespetatzen duten metodoak baliatzen ditu. Produktu fitosanitarioak zentzuz erabili behar dira, jatorri biologikoak lehenetsita. Sintesizko produktu kimikoak erabat ezinbesteko direnean bakarrik balia daitezke.

Nekazaritza konbentzionalean produktu fitosanitarioak era malguagoan balia daitezkeen arren, elikagai ez-ekologikoetan agertzen diren hondakinek ezin dute gainditu "Gehieneko hondakin-muga" (GHM), hau da, landu gabeko produktuentzat (landareak, frutak, etab.) xedaturiko gehieneko kopuruak. Horrek ez du esan nahi muga horretatik aurrera kontsumitzailearen osasuna arriskutan dagoela, fabrikatzaileek praktika fitosanitarioetan gizabidez dihardutela baizik. Eguneko Ingesta Onargarria (EIO), berriz, segurtasunaren parametroa da: pertsonak, osasunarentzat arriskutsu izan gabe, bizi osoan eta egunero kontsumi dezakeen produktu fitosanitarioaren gehieneko kopurua, alegia. GHM-ren balioa beti da EIO-rena baino txikiagoa.

Hiru ekoizpen-mota horien arabera landutako elikagaiak bereizteko aski da etiketari erreparatzea: konbentzionalek ez dute inongo adierazgarririk; besteek, bai: "Ekoizpen integratua" edo "Nekazaritza ekologikoa".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto