Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bularra txikiagotzeko ebakuntzak ondorioak utzi

 Bularra txikiagotzeko asmoz, emakume bati kirurgia estetikoko ebakuntza egin zioten. Haren ondorioz, gehiegizko ebakiondo edo orbainak geratu zitzaizkion, aureolak galdu zituen eta, gainera, 37 egunetan ezindurik gertatu zen. Arriskuez behar bezalako informazioa eman ez zitzaiola eta izaniko emaitza kontratatutakoaz bestelakoa izan zela kontuan izanik, sendagilearen eta honen aseguru-konpainiaren kontrako demanda aurkeztu zuen. Lehen instantzian, demanda hura auzitegiak aintzat jo bazuen ere, eskaturiko indemnizazioa 110.000 eurotik 15.000 eurora jaitsi zuen. Alderdi biek apelatu egin zuten. Bartzelonako Audientziak 2002ko urriaren 8an emaniko sententzian, emakumearen helegitea partzialki onetsi zuen, indemnizazioa 48.000 euro inguruan ezarriz. Audientziak dioenez, Osasun Legearen arabera, pazienteari bere gaixotasunaren diagnostiko, pronostiko eta trataeraz gainera, ebakuntzaren arriskuez ere informazio osoa emateko obligazioa du sendagileak. Areago, kirurgia estetikoaren alorrean, informazioa emateko obligazioa larriagoa denez, pazienteak sinatu zuen dokumentuak (bertan sendagilearen sinadurarik ere ez baitzen) ez du betetzen legezko eskakizun hori. Azkenik, Audientziaren iritziz, kirurgia estetikoko ebakuntzetan, emaitza hertsikiago bermatu beharra dago.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du