Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Zezen mekanikotik jaustean, adingabekoa kalteturik

Bederatzi urteko neska baten gurasoek, zezen mekanikotik erortzean alabak jasaniko lesioengatiko indemnizazioa eskatu zuten. Lleidako Audientziak, 2001eko ekainaren 5eko sententzian, demanda aintzat hartu bazuen ere, eskaturiko indemnizazioaren %20 jaitsi zuen, bai pertsona helduak, bai neskak berak ere, eroriko baten arriskua onartua zutela kontuan izaki. Audientziak dioenez, jarduera horren arriskuaren arduraduna dirua irabazteko ustiatzen duena da. Horrelako aparatuen ustiakuntza eta maneiua nagusiak ardura eta zorroztasun handiagoz zaindu behar ditu, kalterik sortzeko arriskua dutenean batez ere; areago, jolas horren segurtasuna ere bermatu behar du nagusiak. Audientziaren aburuz, zezen mekanikoa segurtasunez kontrolatzeak esan nahi du erorikoak arintzeko lurrean babesak ipintzea, zezenaren tamaina eta maneiua (mekanismoak eragiten dituenaren aldetik) erabiltzailearen nolakotasunak (adina eta ezaugarri fisikoak, adibidez) kontuan izaki. Horrenbestez, arduraduntzat jotzen ditu demandatuak argi eta garbi. Nolanahi ere, bai adingabekoak, baita berarekin zegoen pertsona helduak, arriskua -erorikoa- nahita onartua zutela kontuan harturik, eskaturiko indemnizazioa murriztu egin zen, 16.643 eurotik 13.315 euroraino.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto