Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Zirkulazio istripuaren ondorioz larriki kalteturik gertatu zen traktore bat. Matxura konpontzea 42.000 euro kostatu zen, baina konpainia aseguratzaileak ordaintzeari uko egin zion, ezbeharrari aseguru-polizako klausula berezi bat aplikatuz: horren arabera, gehieneko indemnizazioa aseguratutako ibilgailuaren saltze-balioaren parekoa izan zitekeen. Arazoa Epaitegi Gorenera iritsita, 2002ko urriaren 23an emaniko sententzian organo horrek konpainia aseguratzailea kondenatu zuenez, honek aseguratuari konponketa-lan osoa ordaindu behar izan zion, klausula hori asegurua hartzen duenarentzat kaltegarritzat jotzeaz gainera, bezeroak berariaz onartu ez baitzuen. Epaitegiak dioenez, gehieneko indemnizaziotzat saltze-balioa xedatzen duen klausula hori kontratuaren babespenaren kontrako da. Aseguruak, izan ere, zirkulazio-istripu baten ondorioz ibilgailuak nozi ditzakeen egiazko kalteen konponketa bermatzen du eta.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa