Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Igogailuaren instalazioa merkataritza-lokalek ere ordaindu behar

Komertzio txiki bat daukat. Jabeen komunitatean ezarriko den igogailuaren instalazioa (nahiz guk horrelakorik behin ere erabiliko ez dugun) ordaindu behar dudala jakinarazi didate, ezustean. Nahitaez ordaintzea inposatu zaigu, "legeak horrela xedatuta duelako", gure metro karratuen proportzioz. Beraz, auzo-komunitateari atxikitako lokalekook igogailuaren kostuaren %70 finantzatu bai, baina erabiltzeko aukerarik ez dugu izango. Esan dezagun, bidenabar, auzoetako bat ezindua dela (hanka bakarra baitauka).

  Higiezina egoera egokian mantentzeko egin beharreko gastu orokorretan, berariaz xedatutakoaren, nork bere kuotaren edo partaidetza-koefizientearen arabera ordaindu beharko dute etxebizitza eta lokalen jabeek. Horrela dio Jabetza Horizontalaren Legeko 9. artikuluak. Bertan xedatzen da, era berean, zerbitzu bat (igogailua, adibidez) ez erabiltzeak gastu horiek ordaintzetik ez duela salbuesten inor. Eraikineko atarirako irispiderik ez izatea, ez ordaintzeko motibo da, berez. Zenbaitetan, jabetza-tituluan, eskrituretan edo Estatutuetan, lokalek dituzten ordainketa-salbuespen horiek berariaz agertzen dira. Horrenbestez, xehetasun hori egiaztatu beharko litzateke, lehenik eta behin.

Bestetik, ordain-agiria ezustean etorri dela esaten da. Horrela ulertzen dugu interesatuari ez Jabeen Batzarrerako deialdirik egin, ez igogailua ezartzeko erabakiaren berririk eman zitzaiola. Erabakia legez baliozko izan dadin hainbat urrats eman behar dira. Lehendabizi, lokal eta etxebizitzen jabe guzti-guztiei dei egin behar zaie, gai hori aztertzen den Batzarrera joan daitezen. Bigarrenik, deialdia jasota ere ez badira agertzen, harturiko erabakien berri eman behar die presidenteak edo administratzaileak, 30 eguneko epean.

Jabetza Horizontalaren Legeko 17. artikuluaren arabera, igogailua instalatzeko erabakiak, jabe eta kuota guztien 3/5eko gehiengoz hartu behar dira. Dena den, beste zerbait ere badio Legeak: instalazio horren helburua, ezintasunik nozitzen duten pertsonen irispidea eragozten duten oztopo arkitektonikoak ezabatzea denean, boto eta kuoten gehiengo soila aski da. Erabakia gehiengo bikoitz horrekin hartu den egiaztatu beharko litzateke: horrela baldin bada, erabakia baliozko da eta, hortaz, lokalen jabeek ere ordaindu egin beharko dute beren partea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto