Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Habitataren hondamenarekin batera, espezie inbaditzaileak dira landare eta animalien suntsipenaren errudun nagusia
Globalizazioak ez du eragina merkataritzan, lehen sektorean, industrian, ekonomian, segurtasunean, politikan edo gizakien migrazioetan bakarrik. Era berean, eta inola ere ez modu mesedegarrian, naturan eragiten du: planetako beste toki batzuetatik etorri edo ekarritako landare eta animaliek tokian tokiko izaki bizidunei kalte larriak -atzera gabekoak, zenbaitetan- eragiten dizkiete. Berezko areetatik kanpo baina onik irauteko toki aproposean espezie asko bizi dira, geroz eta gehiago. Lekura egokitzeko ahalmen aparta hori, elikagaia edo lurraldea eskuratzearren lehian dabiltzan espezieentzat amenazo bilakatu da, tokian tokiko espezieen desagertzea ekar dezake eta. Habitata hondatzearen ondotik, espezie inbaditzaile edo aloktonoen ugaltzea da landare eta animalien desagertzearen arrazoi nagusia: kanpotar horiek autoktonoen gainetik depredatzen dute, baliabideak lortzearren lehian dihardute, hibridatu egiten dira eta gaixotasunak transmititzen dituzte. Horietako zenbait sistemaren beraren funtzionamendua aldarazteko gauza dira. Kanpotik sarturiko espezie guztiak, ordea, ez dira arazo-sortzaile. Izan ere, abeltzaintzan eta nekazaritzan baliatu ohi direnetako asko eta asko kanpokoak dira. Dena den, espezie inbaditzaileak ingurumen globalaren aldaketaren eragile garrantzizko bihurtu dira. Espainian, ibai, erreka eta lakuetako lau arrain-motatik bat kanpotarra da. Landare eta animalia asko, ustekabean edo merkataritza-arrazoiak medio, berezko habitatetik biziki urrutira iritsi izan dira. Espezie inbaditzailearen adibiderik ezagunena Australian sartutako untxia izan da, egiazko izurrite bilakatu baitzen luze gabe. Penintsula Iberikoan, nahita edo nahi izan gabe, kanpoko fauna- eta flora-espezie asko sartu dira, bertakoei sekulako kalteak eraginez.
Mustuka edo Panpako belarra
Sasi-arkazia (Robinia pseudoacacia), mendi bazterretan geroz eta ugariago.Paspalum izeneko graminea hegoamerikarra itsas ertzetik gertuko zelaietako belar tradizionala ordezkatzen ari da, geruza lodi eta itxiak eratuz. Graminea honek sorturiko arazoa, Espainiako Hegoaldean eta Balear Uharteetan carpobrutus belaze afrikarrak sortarazi duenaren parekoa da: ur gutxirekin bizirik irauteko gauza zelako urbanizazio berrietako lorategiak berdez janzteko baliatzen hasi zelarik, lekuan lekuko barietateen ordezko bilakatu da atzenean.
Caulerpa taxifolia
Zebra muskuilua
Amerikar karramarro gorria
Lutxoa
Floridako apoarmatua
Kanela koloreko malbasia
Bisoi amerikarraEkintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa