Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Dieta orekatu eta bizimodu osasuntsuari esker, ezbehar kardiobaskularra nozitzeko arriskua ia-ia %80an murriztuko da
Gaitz kardiobaskularrak dira lehendabiziko heriotza-kausa Espainian. Horien eragin sanitario eta soziala areagotzen ari da unerik une eta horrelaxe segituko du hurrengo hamarkadetan ere, Sociedad Española de Arteriosclerosis eta Sociedad Española de Cardiología erakundeen arabera. Elikabideak berebiziko garrantzia du horrelako gaitzen prebentzioan, bai biztanleria osoan dieta osasuntsu eta orekatua sustatzean, baita gaitzei atxikitako faktoreen (hipertentsioa, obesitatea, hiperkolesterolemia, diabetesa, etab.) prebentzioan ere. Hori dena, ordea, alferrikakoa da gure bizimodua osasuntsua izan ezean. Tabakoari eta egoera estresatzaileei itzuri eta ariketa fisikoa maiz egitea ditugu ezinbesteko baldintzak, gure osasun eta ongizateak biziki eskertuko dituztenak.
Elikabide orekatua baizik ez denez, dieta mediterraneoa da horren eredu ezagunenetako bat guretzat. Labore eta deribatuen (orea, ogia, arroza, etab), lekaleen, fruta eta fruitu sikuen, barazki eta landarezkoen kontsumo ugaria, arrain, hegazti, arrautza eta arrauzkien, esne eta esnekien kopuruak zaintzea eta, areago, dezente haragi gutxiago hartzea dira elikabide horren funtsezko ezaugarriak. Elikagaiok oliba olioz prestatu eta, hala nahi izanez gero, ardo beltzarekin lagun daitezke (basotxo bat bazkarian eta beste bat afarian).
Hainbat motatako gantz insaturatu edo asegabeak badaude ere, ordezkagarrienak poliasegabeak (arrain urdinak bereizgarri dituen omega-3 gantz azidoak, esate baterako) eta monoasegabeak (oliba olioak eta aguakateak duten azido linoleikoa, batik bat) dira. Gantz poliasegabeek odoletako guztirako kolesterol (bai HDL-c edo "kolesterol ona", herri xeheak dionez, baita LDL-c edo "kolesterol gaiztoa" ere) eta triglizerido-tasak murrizten laguntzen dute. Gainera, odolbilduak osatzeko arriskua murrizten dute gantz horiek. Monoasegabeek guztirako kolesterola murrizten dute LDL-c kolesterolaren lepotik, horien oxidazioa galaraziz (ateromazko geruza ezagunak osatuko badute, kolesterol partikulak odol hodietako paretara atxikitzeko arrazoi nagusia) eta HDL-c kolesterol-maila altxatuz.
Horregatik, hurrengo elikagaiak hartzea komeni da:
Gorozkiekin batera, gure organismotik kolesterolaren parte bat kanporatzen duen sustantzia da zuntza. Zuntz ugari daukaten elikagaiak dira lekaleak, barazkiak, fruta fresko zein lehorrak, fruitu sikuak, labore integralak (ogia, arroza, orea eta gosaritako labore integralak, etab.).
Eragin antioxidatzailea duten sustantziak maiz jatearekin lotzen da gaitz kardiobaskularren intzidentzia murriztea. Ateroesklerosia (arterien diametroa estutzea eta, ondorioz, odolaren iragapidea galaraztea) sortarazten duen mekanismo nagusietako bat, gaitz kardiobaskular gehientsuen sorburu, LDL-c kolesterol partikulen oxidazioa da: horri buru egiten diote, besteak beste, hurrengo sustantziek:
E bitamina: lehen zanpaldian ateratako landarezko olio birjina, fruitu siku oleaginotsuoak eta galorratza.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa