Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Euroa etorri zenetik urtebetera, CONSUMERen inkesta: Euroak prezioak altxatu ditu baina oraino ez gaude berarekin ohituta

  Moneta ofizial eta bakar gisa euroak gure artean urtea bete duela eta, CONSUMERek inkesta monografikoa egin dio Espainia osoko 1.350 pertsonari. Emaitzetan, zehaztasun handiz islatzen da Europako monetak indarrean sartzeak gure eguneroko bizimoduan izan duen eragina.

Inkestak egiaztatzen duenez, jende gehien-gehienak (hiritarren %98k) uste du euroak prezioak garestitu dituela eta, ildo horretatik, gure ekonomia familiar edo pertsonala kaltetu duela pentsatzen dute gehientsuenek (%41ek), batzuei (%10) kontrakoa iruditzen bazaie ere. Era berean, moneta berriarekin oraino ohituak ez gaudela ere egiaztatu da: pezetatan pentsatzen dugu oraindik eta ez dakigu kalkulu xumeak buruz egiten, eurotatik pezetatara eta alderantziz, gutxieneko zehaztasuna bermatuz. Horrenbestez, euro "eskriturala" (kontu korronte, nomina, faktura, prezio eta gainerakoetan agertuko zen balizko euro birtual harena) baliatzeko hiru urteko periodoak -1999ko urtarrilaren 1etik 2002ko hasierara arte- espero zitekeena baino eragin txikiagoa izan duela aitortu beharko dugu, aurreko moneta nazionalak -pezetak- indarrean irauten baitu herritarren gogoan.

Hona inkestaren beste ondorio bat: lehenago baino diru gehiago daramagu poltsikoan baina, gure iritziz, kopuru berak denbora gutxiago irauten du orain.

Balantzako beste platertxoan (urri-urria, dena den) egiaztapen onuragarriak agertzen dira: zirkulazioan dabiltzan txanpon eta billete gehientsuak (salbuespen bakan batez: 200 euroko billetea, adibidez) aski ongi ezagutzen ditugu eta egungo billete eta txanponen antolamenduari zuzen deritzogu, oro har. Inkestak, azkenik, euroaren etorkizun finantzari eta politikoarekin itxaropen handia dugula erakusten du: hamar pertsonatatik zazpik uste dute euroa moneta indartsua dela eta dolarraren lehiakide izan daitekeela; areago, erantzule batzuek espero dute monetaren indarra geroz eta gorago joango dela.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du