Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Croissant ontziratuak: Kaloria ugari eta gantz asko

Kilo laurdenaren inguruko pisua duten formatuetan ontziratutako zazpi croissant lagin aztertu dira oraingoan. Lagin batetik bestera alde handiak daude, bai aleen kopuruan (seitik hamazortzira arte), baita prezioan ere: kiloko 3,31 eurotik (Horno de Oro, Panrico) 5,08 euroraino (Madame Brioche, Bimbo).

Zazpi croissant ontziratuak, banan-banan

MILDRED

  •   4,11 euro kiloko: kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • 270 gramoko ontzia, 8 ale dituena.
  • Nutrizio aldetik hoberena, osasuntsuena. Banan-banan ontziratutako bakarrak. Etiketa akastuna: ez du adierazten zenbat ale dituen. Gantz (%16) eta kaloria gutxienekoa (401 kaloria/100 gramo). Gantz-azido asegabe eta aseen arteko indizerik osasuntsuena (2,17). Aditiborik ez duen bakarra.
  • Dastaketan, ongi: 3,5 puntu. Haur dastatzaileek croissant hauen zaporea eta bukaerako zaporea goretsi, baina ukitu "gogor eta lehorra" kritikatu zuten.

TXINDOKI

  •   4,50 euro kiloko.
  • 240 gramoko ontzia, 12 ale dituena.
  • Nutrizio aldetik hoberena, osasuntsuena. Banan-banan ontziratutako bakarrak. Etiketa akastuna: ez du adierazten lotearen zenbakia. Hezetasun (%19,8) eta errauts (%1,5) ugarikoa. Kontserbatzaileak eransten ditu.
  • Dastaketan, ongi: 3,5 puntu. Haur dastatzaileek croissant hauen itxura goretsi, baina bukaerako zaporea kritikatu zuten.

HORNO DE ORO (PANRICO)

  •   3,31 euro kiloko: denetan merkeenak.
  • 260 gramoko ontzia, 12 ale dituena.
  • Nutrizio aldetik hoberena, osasuntsuena. Banan-banan ontziratutako bakarrak. Etiketa akastuna: ontzian grafikoki adierazitako osagaien kopuruak ez ditu adierazten. Proteina gehien (%10) dauzkana. Osasunarentzat besteak baino kaltegarriago direlarik, koloratzaile azoikoak (E-102 tartrazina eta E-110 hori-laranja S), baliatzen dituen bakarra. Kontserbatzaileak ere erantsi ditu.
  • Dastaketan, hoberenak: 3,9 puntu. Haurrek croissant hauen zaporea goretsi zuten.

LA BELLA EASO

  •   4,36 euro kiloko
  • 250 gramoko ontzia, 10 ale dituena.
  • Egoera higieniko-sanitarioa, akastuna. Legeak onartu baino legamia gehiago, nahiz eta osasunarentzat arriskutsua ez den.
  • Dastaketan, 3,3 puntu. Croissant hauen kolorea, bukaerako zaporea eta ukitua ez zitzaizkien gustatu dastatzaileei.

MARTÍNEZ

  •   4,32 euro kiloko
  • 250 gramoko ontzia, 10 ale dituena.
  • Etiketa akastuna: ontzian grafikoki adierazitako osagaien kopuruak ez ditu adierazten.
  • Dastaketan, okerrena: 2,9 puntu. Kontrako iruzkinak, oro har; zapore geza, batik bat.

MADAME BRIOCHE (BIMBO)

  •   5,08 euro kiloko, denetan garestienak
  • 260 gramoko ontzia, 6 ale dituena.
  • Gantz-osaketarik kaltegarriena osasunarentzat: gantz-azido asegabeen eta aseen arteko erlazioan, indize apalena (0,35) eta gantz-azido aseen proportzio handiena (%74).
  • Dastaketan, bigarren hoberena: 3,8 puntu. Croissant hauen zaporea eta bukaera izan ziren azpimarragarriak, baina ukitu "gogor eta lehorra" ez zitzaien gustatu dastatzaileei.

DULCESOL

  •   4,93 euro kiloko
  • 225 gramoko ontzia, 18 ale dituena.
  • Etiketa akastuna: ontzian grafikoki adierazitako osagaien kopuruak ez ditu adierazten. Gantz (%31) eta kaloria gehienekoa (502, 100 gramoko). Koloratzaile ez azoiko bat baliatzen du.
  • Dastaketan, bigarren okerrena: 3 puntu. Kolore polita, baina ukitu lehor eta gogor samarra.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto