Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Tikak: Arretarik jartzen ez bazaie lehenago desagertzen dira

Haur gutxik behar izaten dute tratamendua; gehienek berez uzten diote tikak izateari

  Haurren %20 inguruk izaten dituzte tikak eta haurtzaroko mugimenduen gorabeherarik ohikoenak dira. Mutilek neskek baino hiru aldiz arrisku handiagoa izaten dute gaitz onbera hau jasateko, Nelson-en Pediatria tratatuan -entzute handienekoen batean- sexuen arteko alderik ez dagoela adierazi arren. Ohartu gabe egiten diren mugimendu hauek 6 eta 10 urte artean agertzen dira, eta gehienetan gaitz hau jasaten duten haurrak normalak, argiak eta sentiberak izaten dira, haur lotsatiek maizago jasaten duten arren. Tik hauek hainbat aldiz agertzen dira egunean, eta sarritan ia egunero. Adoleszentzian desagertu egiten dira eta gutxitan eusten diote nagusi egitean.

Zer dira tikak?

Oharkabean egiten diren mugimenduak direla esan dezakegu, iraupen laburrekoak eta ez erritmikoak, zakarrak eta errepikakorrak. Tikak jasaten dituztenek mugimendu hori saihesteko kontzentratu eta kontrolatzen saiatu behar izaten dute, epe mugatu batez kontrolatzea lortzen duten arren. Hala ere, beste batzuetan ez da astirik izaten dominatzeko.

Oraindik ez dakigu zerk sorrarazten dituen tikak. Zenbait uste daude honen inguruan, organismoan dopamina (garunetako substantzia kimikoa) gehiegi izatea organismoan edo substantzia horren aurrean sentsibilitate handiegia edukitzea; burmuinean gongoil basalen funtzionamendu eskasari ere egotzi dion teoriarik ere bada, nerbio transmisioaren disfuntzioari egotzi dionik hain zuzen. Mutilengan neskengan baino gehiago agertzea testosteronaren eraginez izan daitekeela pentsatzen da. Zergati genetikoak ere aztertu izan dira, eta batzuentzako tiken jatorrian familia aurrekarien papera oso diskutigarria den bezala, beste batzuentzat, argumentazioa bikiekin egindako azterketetan oinarritzen dutenentzat, aurrekarien gaia oso da garrantzitsua.

Badirudi izaera psikologikoko zergatiak direla argien diruditenak. Tikak familia giro eta ikasketekin daudela lotuta esan izan da eta tikak larriagotu egiten dira estres, antsietate, neke edo sumingarritasunarekin, eta gehitu egiten dira senide edo lagunartean, eta gutxitu egiten dira antsietaterik eragiten ez duten kontzentrazio handiko jardueretan. Esan dezakegu estresak tik gehiago eragiten dituela, erlaxatuta egotean gutxitu egiten direla eta lotan desagertu egiten direla.

Tik motak

  • Mugimendu-tik sinpleak: Ohikoenak dira. Begiekin kliskak egitea edo begi-keinuak egitea, burua alde batera eta bestera astintzea eta sorbalda uzkurtzea dira mugimendurik ohikoenak, besoei eta hankei eragiten dieten beste tik batzuk ere badaude arren.
  • Mugimendu-tik konplexuak: Norbere buruari kolpeak ematea, salto egitea, zapaltzea... Ez dira oso ohikoak.
  • Tik foniko edo ahots-tik sinpleak: Eztarria garbitzea, marmar egitea, sudurretik zurrupatzea, arnasotsa...
  • Tik foniko edo ahots-tik konplexuak: Haurrak ekolalia (esaten dizkioten hitzak errepikatzea), alilalia (bere hitzak errepikatzea) edo koprolalia (hitz lizunak esatea) eta antzeko tikak dituenean, Tourette sindromea duela pentsa daiteke.

Haurrengan presiorik ez eragin

Totelka hitz egitea tiken artean sartzen dute aditu batzuek. Haurren %5 eta %10 inguruk totelka hitz egiten dute hasieran, baina gehienetan berez konpontzen den arazo bat da, eta gurasoek garrantzi gehiegirik ez ematea komeni da haurrak zerbait gertatzen zaiela konturatu baitaitezke eta antsietate eta estresez erreakziona baitezakete. Estatistikoki konprobatu da gurasoek tiken gaiari arreta gehiegirik jartzen ez badiote eta gauza normal eta iragankortzat hartzen badute bilakaera ona izaten dutela eta normalean hilabete eta urtebete artean desagertu egiten direla, inolako ondoriorik utzi gabe. Normalena adoleszentzian desagertzea da.

Arazo honek txarrera egin dezake gurasoek errieta eginez gero eta akats hori gainditzeko seme-alabak presionatuz gero. Honelako kasuetan baliteke tikak sarriagotan izatea eta gehitzea. Gurasoek lasaitu egin behar dute haurra arazoari buruzko galderak egiten baditu, eskolaz kanpoko ekintza gehiegitara ez eramaten saiatu behar dute, eta autokritikoa eta perfekzionista ez izaten lagundu. Hau da, presiorik eta barne tentsiorik ez izaten lagundu.

Noiz jo pediatrarengana?

Hobe da haurraren arazoa ez medikalizatzea, bere tiken inguruan hausnartzea eragingo duen guztia kaltegarria izan baitaiteke. Halere, batzuetan pediatra eta adituren batengana jotzea komeni da. Hauek dira kontsulta bat eskatzen duten ezaugarriak:

  • Ikasketetan gorabeherak izatea
  • Lagunekin dituen harremanetan tikak eragina izatea
  • Tikak ekolalia, alilalia edo koprolaliarekin batera agertzea
  • Tikarekin batera behin eta berriz eztula agertzea
  • Tika ohiko gorputz ataletan (buru, aurpegi eta sorbaldan) ez beste batzuetan agertzea
  • Indarra eta maiztasuna handitzea
  • Urtebete baino gehiago irautea

Tratamendua

Tik kasurik gehienak berez desagertzen dira, baina kasu batzuetan beharrezkoa izan daiteke tratamendu berezia. Medikazioak sintoma eten dezake, baina ez du tiken zergatia deuseztatzen. Neuroleptikoak, lasaigarriak, erlaxagarriak etab. erabili izan dira eta eraginkorrak izan arren, hartzeari uztean berriz erortzeko arriskua dago.

Metodo psikologikoak eta autokontrolekoak zehazki oso baliagarriak dira tikak eta Torurette sindromearentzako. Tratamendu mota horien artean terapiarik garrantzitsuenetako bat "Ohitura aldatzeko prozedura" gisa ezagutzen dena da.

Prozedura honen bidez bi eta lau hilabete artean kasuen %90 inguru desagertu egiten da. Teknika konplexua da eta laguntza eta borondate handia eskatzen du; hori dela eta zaila izaten da haurren artean osorik aplikatzea, eta ondorioz, aditu batzuek aparte edo partzialki aplikatzen dituzte terapia honen osagaiak. Zorionez haur gutxik behar izaten dute tratamendua, gehienek berez uzten baitiote tika izateari.

Touretteren sindromea

Tiken artean Tourette sindromeak koadro berezia eskaintzen du, oso ohikoa ez den arren. Sindrome hau arraza guztietan ageri da, baina sarriago emakumeen artean eta hauek dira ezaugarriak:

  • Tik motor anitzak eta ahots-tik konplexu bat edo gehiago (ekolalia, palilalia edo koprolalia) agertzea, aldi berean edo ez.
  • Tikak hainbat aldiz agertzen dira egunean zehar, boladaka, ia egunero eta urtebete baino gehiagoz, eta inoiz ez daude hiru hilabete baino gehiago tikik gabe.
  • 18 urte aurretik hasten dira.
  • Normalean maila sozialean, ikasketetan eta gizakiaren eguneroko jarduneko ekintzetan kaltea antzematen da.
  • Beste gorabehera batzuk gehitu dakizkioke, ohikoenak obsesioak eta konpultsioak, arretarik ez jartzea, hiperaktibitatea eta ikasketetako gorabeherak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto