Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Baserri-etxea ez zen esku-orrian iragarri bezalakoa

2000ko irailean, haur txikiak zituzten senar-emazte batzuek baserri-etxe bat alokatu zuten Asturiasen. Esku-orrian jartzen zuenez, erosotasun guztiak zituen etxeak, berogailua barne. Egonaldiaren truke 600 euro ordaindu zituzten, baina etxeak ez zituen gutxieneko higiene eta erosotasun baldintzak ere betetzen. Horregatik, hara joan beharrean egun berean beste etxe bat alokatu zuten. Beste hutsune batzuen artean, bi solairuko etxe hura ez zegoen barrutik komunikaturik eta logeletara joateko kanpora irten beharra zegoen. Kontsumitzaileek alokatzailearen aurkako demanda jarri eta kontratua desegin eta ordaindutako prezioa itzultzea eskatu zuten. Oviedoko Entzutegira iritzi zen kasua eta 2002ko martxoaren 4an berretsi egin zen lehen instantzian emandako epaia. Entzutegiaren ustez publizitatea loteslea da eta eskainitakoa betetzea eska dezake kontsumitzaileak. Horrela, baserri-etxearen publizitatean ez zen aipatzen solairu bien artean barrutik komunikaziorik ez zegoenik eta horrek deserosotasuna eragiten zuen. Gainera, etxeak ez zituen bizi izateko eta aisialdirako gutxieneko baldintzak betetzen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du