Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Eraikitzen ari ziren etxebizitza bat erosi zuen kontsumitzaile batek. Etxebizitzaren azalera 116,8 metro karratukoa zela aipatzen zen kontratuan, kopuru hori metro eraikiei ala metro baliagarriei zegokien zehaztu gabe. Etxebizitzak 96,60 metro karratu besterik ez zituela egiaztatu zuen geroago erosleak. Saltzailearen aurkako demanda jarri eta kontratua bertan behera uztea eskatu zuen eta ordura arte egindako ordainketak eta %14ko interesak itzultzea -horixe baitzen hitzartutako interesa- ordaindutako zergez eta ordaintzeko zeuden letrak ere itzultzeaz gain. Epaitegi Gorenak, 2002ko martxoaren 20ko epaian, ontzat eman zituen kontsumitzailearen eskaerak, eskaintzak eta kontratuak salduko zen etxebizitzaren azalera erabilgarria aipatzen zuelakoan. Gorenaren aburuz espero zena baino hogei metro gutxiagoko azalera duen etxebizitza entregatzeak zapuztu egiten du negozioaren helburua, eroslearentzat funtsezkoa baita etxebizitzaren tamaina. Horregatik, salerosketa kontratua bertan behera utzi eta ordain gisa jasotako kopuruak eta interes legala itzultzera zigortu zuen saltzailea eta horrez gain, letrak itzuli eta kostuak bere gain hartzera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa