Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kalitate txarragoko elementuekin eraiki zuten etxe berria

1990ean etxebizitza berri baten salerosketa-eskriturak sinatu zituzten kontsumitzaile batzuek. Hainbat akats zeudela jasotzen zen aktan eta enpresa sustatzailearen ordezkariak konpontzeko konpromisoa hartu zuen. Hiru urte pasa ondoren ere enpresak ez zuen emandako hitza bete eta erabiltzaileek enpresaren aurkako demanda jarri eta konponketen zenbatekoa ordaintzea eskatu zuten. Kalte-ordaina ordaintzera zigortu zuten enpresa sustatzailea lehen instantzian eta apelazioan ere eta Epaitegi Gorenaren aurrean errekurtsoa aurkezturik, adierazi zuen bere obligazioa konpontzea zela eta ez kalte-ordaina ematea eta proiektuan aurreikusitako markako komuneko aparatu eta leihoak jartzea ez zela zigortzeko arrazoia. Gorenaren aburuz (2002ko maiatzeko epaia) eraikitzaileak ez zuen konponketa lanak bere kabuz egiteko pribilegiorik, azken hiru urteetan ez baitzituen eraginkortasunez egin, horretarako konpromisoa hartu arren. Komuneko elementu eta leihoen marka aldatzeari dagokionez, epaiak dio erosleek ez dutela behartuta egon behar hitzartutakoa ez den beste ezer onartzera eta erosleei kalte-ordaina ematera zigortu zuen enpresa; kalte-ordaina adostu egin beharko da, 36.060 eurotik beherako kopuruarekin.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto