Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Opening-en ingeleseko ikastaro bateko baja

2001eko uztailean ingelesa ikasteko ikastaro bat kontratatu zuten Badajozeko Opening akademian bi kontsumitzailek 20 hilabeterako eta horretarako kreditu-zesiorako kontratuak sinatu zituzten BBVA Financia entitatearekin. 2001eko irailean, klaseetan hasteko unean, lan arrazoiak tarteko bizitokia aldatzera zihoazela eta kontratua hitzartutako epea baino lehen bertan behera utzi beharko zutela jakinarazi zuten. Hala ere, Opening-ek egoera konpondu ez zuenez, finantza entitateak kuotak kobratzen jarraitu zuen eta ez ordaintzea erabaki zuten kontsumitzaileek eta bezero berankorren zerrendan sartu zituzten. Epaitegiak, 2002ko irailaren 10eko epaian, kontsumitzaileei eman zien arrazoia eta kontratu biak bertan behera utzi zituen. Horretarako, Kontsumorako Kredituaren Legea aplikatu zuen epaitegiak; lege horren arabera, kontsumorako kontratu nagusia baliogabea denean finantziazio kontratua ere baliogabea da, baita kreditua ematen duen entitatea hornitzailea bera ez izan arren ere, bien artean aurrez akordioren bat dagoenean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto