Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Telebistak bi aldiz izan du matxura hilabetean

Duela urtebete inguru telebista bat erosi genuen eta hilabeteko epean bi aldiz izan du matxura bera. Zerbitzu tekniko ofizialak uko egiten dio aparailua aldatzeari, baina konponketa bere gain hartuko duela esaten du eta ni ez nago horrekin ados. Nori eska diezaioket telebista berria, hori erreklamatzeko eskubiderik badut? Nork ziurtatzen dit bi konponketaren ondoren telebista ez dela berriro garantia epetik kanpo matxuratuko? Zer gertatuko litzateke kasu horretan?

  Garantia epean zehar saltzaileari telebista berria eskatzea da onena, matxura epe horren barruan agertzen bada. Kontsumitzaileen Defentsarako Lege Orokorreko 11. artikuluak behartu egiten du saltzailea kontsumitzaileari garantia idatziz ematera produktore edo hornitzailearen kontura. Eta Merkataritza Minorista Ordenatzeko Legearen 12. artikuluak ezartzen du saltzaileak erantzun egin beharko duela saldutako artikuluen kalitateaz eta saltzaileak, ondasuna entregatzeko unean garantia-agiria eman beharko duela, fabrikatzaile edo inportatzailearen kontura, edo bere izenean bestela. Salgaia behar bezala erabili eta instalatzeko behar adina jarraibide ere saltzaileak eman beharko du, eta baita behar diren erreklamazioak egiteko bide egokiaren berri ere.

Saltzaileak kalitateaz erantzun egin beharko duela ezartzean, dokumentu idatzia emate hutsa baino gehiago egiteko obligazioa ezartzen da eta hala adierazten du Europako arau batek ere, kontsumitzailearen aurrean saltzailea jotzen baitu bermatzaile. Horrelako kasuetan jurisprudentziak dio saltzaileak eta fabrikatzaileak baldintza-berdintasunean hartzen dutela erantzukizuna kontsumitzailearen aurrean eta garantia epean zehar saltzaileari, fabrikatzaileari edo biei batera eska dakiekeela produktuaren ordez berria ematea.

Bigarren auziari dagokionez, garantia epea pasatakoan indarrik gabe geratu dira kontsumitzaileari aitortzen zaizkion eskubideak eta ezin dira erabili. Telebistak berriro ere matxura bera badauka, akatsa jatorrizkoa denez eta daukan garrantziaren arabera, bere helburuetarako desegokia den produktu bat entregatu dela ulertuko litzateke eta, ondorioz, kontratu-etete baten aurrean egongo ginateke (Kode Zibileko 1.124 artikulua) eta ez bizio edo akats soil baten aurrean. Akatsak bizio huts gisa ez, baina kontratua ez betetzeko funtsezko akats gisa katalogatzeak epaitegietara jotzeko aukera ematen du eta kontratua bertan behera uztea eska daiteke; hau da, ordaindutako prezioa itzultzea, produktu akastuna berriro saltzailearen esku utzita.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto