Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Salmonella-toxikazioa jaunartzea ospatzen ari ziren jatetxe batean

Gure semearen jaunartzea jatetxe batean ospatu genuen eta horren ondorioz, salmonella-toxikazioa izan genuen bazkaltiarrok, administrazio eskudunak konfirmatuta gainera. Zer lege-alderditara jo daiteke eta nondik atera dezaket informazioa nire eskubideen berri jakiteko? Badakigu jatetxe horretan aurretik ere izan zela salmonellak eragindako toxikazio kasu bat, bi egun lehenago ospatu zen ezkontza batean eta ez dugu ulertzen zergatik ez ziguten abisatu.

  Administrazio eskudunaren aurreko salaketa tramitatu dela kontuan izanik eta horrek kontsumitzaileen legearen 34. artikulua urratzeagatik bere bidea egingo duela, hala ere, gertaeren larritasunagatik, kalte eta galerek eta kalteek eragina pertsona askorengan izan dutela eta, epaitegien aurrean salaketa aurkeztea komeni da. Aukeratu beharreko bide judiziala dela eta, abokatu bati aholkua eskatzea izango duzue onena. Kontsumitzailearen informaziorako udal bulegoek ere informazio zehatzagoa emango dizute.

Kasu honetan, ostalaritzako kontratu bati dagokiona da harremana eta erabiltzaileek berehala kontsumi ditzaten elikagai-merkantziak hornitzea du ezaugarri, diru-ordain baten truke. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko 25. artikulutik sortzen da kontsumitzailearen eskubidea; artikulu horren arabera kontsumitzaileak eskubidea dauka ondasunen kontsumoak edo produktu nahiz zerbitzuak erabiltzeak sortzen dizkion kalteengatik kalte-ordaina jasotzeko, kalteak bere erruz edo zibilki bere erantzukizunpean dauden pertsonek eragin dituztenean izan ezik.

Aipaturiko legearen 28. artikulua ere aplika daiteke; artikulu horrek erantzukizun objektiboa ezartzen du eta zerbitzua eskaintzeak eragindako kalteagatik kalte-ordaina emateko obligazioa dagoela zehazten, kulparik izan ez eta eska daitekeen prestutasun maila bete arren.

Jasandako kalte eta galerak medikuaren alta eta bajako parteen bidez egiaztatu behar dira, ospitaleratuta eman den egun bakoitzeko, lanerako edo ohiko betebeharretarako erabateko ezintasun egoeran eman den egun bakoitzeko eta ondorioengatik ere -horrelakorik balego- kalte-ordaina eskatu ahal izateko. Fakturak aurkeztu beharko dira mediku-gastuen eta etxean laguntzeko kontrataturiko pertsonalaren gastuengatik, norbere negozioak aldi batez itxi edo zerbitzurik gabe edukitzeagatik irabazi ez diren zenbatekoengatik eta abar. Azkenik, ospakizunagatik ordaindutako prezioa itzultzea ere eska daiteke, behar bada zati batena - adibidez, orkestra eta antzeko kontzeptuena- kanpo utzita, eta horrez gain, kalte moralengatiko kalte-ordaina ere bai.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto