Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Familiako ospakizunengatiko joan-etorriek, elurretara egiten diren irteerek eta, orokorrean, klimatologia kaskarrak, errepidean sustoak izateko garai bihurtzen dute Eguberria
Zuhur jokatzeaz gain -hori ezinbestekoa baita autoa hartu behar denean- badira zenbait aholku eta trikimailu, elurra, izotza edo behe-laino itxia dagoenean kontuan izatekoak.
Beste auto batzuek arrastoa ireki badute, joan horien gainetik. Hala ere, ez mugitu elur geruza oso handia baldin bada, autoaren azpialdeari kalte eragiteko arriskua dago eta. Aurrez arrastorik ez baldin badago, pneumatiko egokiak badituzu eta elur gutxi badago, zoaz elur zanpatu gabearen gainetik, lur-testurakoa denez hobeto itsasten baitira gurpilak.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa