Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Alkohola elikaduran: Uste baino eragin larriagoa du gure organismoan

Tabakoarekin batera, Espainiako 15 eta 65 urte bitarteko populazioaren baitan osasun-arazo gehien sortarazten duen sustantzia da

  Jana eta edana elkarren eskutik doaz maiz, are eta gehiago gainean ditugun egun seinalatu horietan. Mahai jiran sarrien gertatzen den gehiegikerietako bat edari alkoholdun larregi hartzea ohi da. Garagardoa, ardoa, likoreak edo antzeko edariak tartean behin edateak edo neurriz hartu ohi izateak osasunari kalte egiten ez diolarik, kopurua handi eta kontsumoa ohiko direnean gure organismoa larriki toxika dezakete. Ez dezagun ahantzi, Espainiako 15 eta 65 urte bitarteko populazioaren baitan osasun-arazo gehien sortarazten duen sustantzia dela alkohola, tabakoarekin batera, Drogei buruzko Plan Nazional espainolaren (1999-2000) datuen arabera.

Alkoholismoaren definizioa

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du alkoholismoa: egunean 50 gramo alkohol baino gehiago irenstea, emakumeen kasuan (hots, 10 baso ardo edo hiru whisky) edo 70 gramo baino gehiago, gizonezkoen kasuan (14 baso ardo edo lau whisky). Kopuru horiek kaltegarri gertatzen zaizkio gibelari eta, epe luzera, hepatopatia alkoholikoaren sortzaile izan daitezke; gaixotasun hori arin edo larriago izan daiteke, kontsumitu den alkohol kopuruaren, alkohola irentsi den epearen eta norberaren suszeptibilitatearen arabera.

Alkoholaren metabolismoa

Alkohola hartzeko tolerantzia aldatu egiten da pertsona batetik bestera, degradazio hori egiteko gibelak daukan ahalmen entzimatikoaren arabera. Adibidez, emakumea sentsibleago izaten da gizasemea baino, eskuarki.

Gibelak alkohol hutsa degradatzeko duen gaitasuna mugatua da: 7,5 gramo orduko. Metabolizatu bitartean, alkoholak odoletan barrena zirkulatzen du eta, bere eragin diuretikoaren erruz, organismoa toxikatu egiten du. Baso bat garagardok (17,5 cl), basoerdi bat ardok (6 cl) edo anis motako aperitibo baten herenak (4 cl) daukan alkohola degradatzeko organismoak ordubete behar du. Urdaila zenbateraino beterik dagoen eta janariak daukan gantz kopuruaren arabera diluitzen da alkohola odoletan. Hau da, baso bat edari alkoholdun baraurik edandakoan berehala nozitzen da "efektua" baina, urdaila bete janari baldin badago, eragin horren agerpena geroratu egingo da. Edariaren alkohol-gradua zenbat eta garaiago izan, orduan eta azkarrago igarotzen da odoletara.

Alkohola eta elikagaiak

Alkohola eta karbohidratoak Alkohola kontsumitzeak hipogluzemia (ohi baino azukre-maila apalagoa) sor dezake indibiduo erasokorren baitan -diabetikoak eta gazteak, adibidez-, elikagai solido hidrokarbonatuekin (ogia, arroza, gailetak, etab.) laguntzen ez bada.

Alkohola eta gantzak Hipertriglizeridemiko izateko joera genetikoa agertzen duten pertsonetan triglizerido-tasa altu-altuak hauteman daitezke, are alkohol gutxi hartutakoan ere. Alkoholik hartu gabe bizpahiru aste igarotakoan, ordea, triglizeridoak normaldu egingo dira ostera.

Alkohola eta bitaminak Pertsona normalaren egoera bitaminikoa arras eraldaturik gertatzen da paziente alkoholiko kronikoan.

B1 bitamina: tiaminarik ez izatearen errudun nagusia alkoholismoa da, trastorno neurologikoekin bilakatzen delarik.

B6 bitamina: bitamina hau ez izatea arazo psikiko eta neurologikoen sortzaile da.

A bitamina: toxikazio akutua gertatzekotan, iluntasunera egokitzeko mekanismoak nahas daitezke.

D bitamina: alkoholiko kronikoaren baitan D bitamina zirkulatzailearen murrizketa hautematen da, osteoporosiaren mesedetan.

Alkohola eta ura Alkohol-toxikazio akutuak gernu-produkzioa areagotu egiten du (eragin diuretikoa); fenomeno hori organismoak orekatu egiten du "egarri-gunea" estimulatuz. Horrela bada, egarria kentzeko edari gehiago irensten denez, gurpil zoroan amiltzen da edatuna.

Alkohola eta

Edari baten balio kalorikoa alkohol-graduaren araberakoa da. Alkoholak 7 kilokaloria dauzka gramo bakoitzeko, baina energi iturri horrek ez du balio lan muskularra eragiteko, "kaloria hutsak" baitira horiek, hau da, mantenu gairik gabeak. Horrez gainera, degradatzeko alkoholak B multzoko bitamina ugari behar izaten duenez, organismoa gabeziaren ertzean kokatzen du. Beraz, edari alkoholdun asko kontsumitzeak elikabidea desorekatu egiten du.

Eguneko anoa...

Alkohol kontsumo neurrikoa arazorik gabe pairatzen du organismoak. Neurriko kontsumotzat, egunean 10 eta 30 gramo bitartekoa hartzen da eskuarki. Emakumeak alkohola gizasemeak baino mantsoago metabolizatzen duenez eta, batenaz beste, bere gorputz-masa txikiagoa denez, neurriko alkohol kontsumoa eguneko 20 gramo da emakumeen kasuan. Esan dezagun, bidenabar, 20 edo 30 gramo alkohol hartzea bizpahiru edari alkoholdun irenstearen baliokide dela: 33 cl-ko garagardo bat, basoerdi bat ardo edo ohiko kopa pattar hori (anisa, koñaka, etab.).

Alkoholak osasunean dituen eragin nabarmenak

Bai emakume bai gizasemeetan, bihotzean gaitz iskemikoa nozitzeko arriskua murrizten du -makina bat ikerlanek frogatua dutenez- alkohola ohiz baina tentuz hartzeak. Nolanahi ere, eragin mesedegarri horrez beste aldera, alkohola neurriz hartzeak obesitatea, hipertentsio arteriala, hipertriglizeridemia, gibeleko gaixotasunak, pankreatitisak, gastritisak, minbizi orofaringeoa, hestegorri eta urdaileko minbizia eta, beste maila batean, trafikoko eta antzeko istripuak nozitzeko arriskua areagotu egiten du.

Nola jakin zenbat gramo etanol kontsumitu ditugun?

Etanol edo alkohol etiliko izenekoa alkoholdun edarietan aurkituko dugu, hainbat portzentaiatan: %0,9tik %5era garagardoan; %10etik %12ra arte ardo naturaletan eta %40tik %50era bitarte destilatutako likoreetan. Bere dentsitatea 0,8 denez, zentimetro kubiko bat alkoholen pisua 0,8 gramo da. Jarraiko formulak adieraziko digu, gramotan, irentsitako bolumenaren eta alkohol-graduaren arabera, zenbat alkohol kontsumitu dugun:

Adibidez: 11º-ko litro laurden bat ardok (25 cl) ematen du: (11 x 0,8 x 25) / 10 = 22 g. alkohol huts.

Baso bat ardo beltz - 5 g (15 cl) Txupito bat brandy - 15 g (5 cl)
Baso bat ardo zuri - 12 g (15 cl) Txupito bat likore - 8 g (5 cl)
Garagardoa (botilatxoa) - 9 g (25 cl) Txupito bat pattar - 17 g (5 cl)
Botila sagardo: - 30 g (75 cl) Txupito bat whisky - 16 g (5 cl)
Kopa vermouth - 21 g (15 cl) Txupito bat ginebra - 16 g (5 cl)


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto