Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Gurpildun aulkien erabiltzaileek eta itsuek bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten Espainiako estatuko hamabi hiritako 36 zinema, 36 museo eta 12 igerilekuren eskuragarritasuna
Instalazio guztietatik hurbil minusbaliatuentzat erreserbaturiko aparkalekurik zegoen begiratu zen eta kasu horretan plazak behar bezain handiak ziren, pertsona ezinduen ibilgailuek okupatzen zituzten eta espaloietarako sarbidea egokituta ote zegoen.
Museo eta zinemetan zein igerilekuetan, sarbideak gurpildun aulkian dabiltzan erabiltzaileentzat egokituta dauden aztertu zen: eskailerarik izanez gero, sarrera arrapala edo plataforma jasotzaile bidez egokiturik dagoen etab. Zigortu egin dira -arinki bada ere- ate nagusitik sartzeko aukerarik eman ez eta ezinduentzat beste sarbide bat jarririk duten instalazioak. Hiru zentro motetan ere komunak ( eta igerilekuetan aldagelak) egokituta dauden baloratu da. Sarrerako ateak gutxienez 80 cm-ko zabalera duen, kabina kanpoko aldera irekitzen den (albora korritzen dena ere izan daiteke, edo barrutik ixteko aukera ematen duena), barruan bira egiteko aukera gutxienez 150 cm-koa den, zorua labaintzearen aurkakoa den, barra eraisgarririk eta behar den tokian eta behar bezalako heldulekurik dagoen; konketa 70-80 cm-ko altueran kokaturik dagoen, aulkian hurbiltzeko eran, aginte bakarreko iturririk duen, eta komuna 45 eta 55 cm-ko altueran dagoen. Aldageletan, arazorik gabe mugitzeko behar adina toki zegoen aztertu da eta takilak altuera aldetik nola dauden. Barruko espazioei dagokienez, oztopo arkitektonikoren batek (eskailerek, objektuen kokapenak -kartel, paperontzi eta abarrek- eta altzariek: banku, aulki eta abarrek) gurpildun aulkiaren mugimenduak eragozten ote zituen. Kiroldegiko gelaren bat bisitatu ezina zigortu egin zen. Hiru zentro mota horietan itsuentzat braille sisteman idatzitako kartelik ba ote zegoen ere begiratu da.
Areto eta artelan guztiak ikusgarri ziren egiaztatu da, artelanen eta informazio kartelen altuera egokia zela (gurpildun aulkian mugitzen diren erabiltzaileentzat), gailu espezifikorik dagoen (artelanari buruzko informazioa ematen duten grabazioak edo braille lengoaian idatzitako kartelak), edo museoko langileek beren burua bisita gidatua egiteko eskaintzen duten (hobeto baloratu da zerbitzu hori dohainik eta aurrez ordutegia ezarri gabe egiten denean). Museoak igogailua zuenean, irisgarria zen aztertu da (barruan bira hartzeko aukera edo sartzen den aldearen aurkako aldetik irteteko aukera, botoiak iristeko moduan eta altuera egokian eta itsuentzat braille sisteman....). Eta positibo baloratu zen itsuei museoetan ikusgai diren eskulturak ukitzeko aukera ematea.
Orain arte azaldutakoaz gain, zinemetan gurpildun aulkian dauden pertsonentzat erreserbaturiko tokirik ba ote dagoen egiaztatu da. Horrelakoetan, toki jakin bat zen begiratu da; eta kasu horretan, toki horretatik filma ongi ikus zitekeen. Toki erreserbaturik ez zuten zine-aretoetan zigortu egin ziren kokapen arriskutsu edo desegokiak, gehienetan pasilloaren erdian. Itsuen kasuan, karteldegia braille bidezko esku-orrietan edo doako telefono sistema bidez kontsultatzeko aukerarik ba ote duen, zinemako langileek erabiltzaileari jarlekuraino laguntzeko beren burua eskaintzen duten eta hori zinemaren sarreratik ala aretoko atetik egiten den eta emanaldia amaitu ondoren ere laguntzen duten; langileek beren burua eskaintzen duten ala laguntza hori eskatu egin behar den. Zinemak igogailurik baldin badu, azterketako ezgaitu mota bientzat zenbateraino zeuden prestatuta begiratu zen.
Zinema eta museoetan aztertu eta kiroldegietan ere aplikagarri den guztiaz gain, igerilekuetan uretara sartzeko erraztasuna aztertu da bereziki eta gurpildun aulkiko erabiltzaileei uretara sartzea errazteko gailurik (berariazko garabia adibidez) ba ote dagoen. Igerilekuko langileak erabiltzaile itsuei aldageletaraino laguntzeko prest azaldu ziren ere jaso zen eta igerilekuko kaleek igerilari itsuei orientatzen laguntzeko kortxozko bereizgailurik zuten ala ez.
| Gurpildun aulkiko erabiltzaileak | Erabiltzaile itsuak | |
|---|---|---|
| Zinemak | ||
| Yelmo Zinemak | Onargarri | Oso Ongi |
| Clarín Zinemak | Gaizki | Oso Ongi |
| Equitativa Zinemak | Oso gaizki | Oso Ongi |
| Museoak | ||
| Arte garaikideko museoa | Oso gaizki | Oso gaizki |
| Casa de las Ciencias | Oso gaizki | Gaizki |
| Domus Museoa | Ongi | Gaizki |
| Igerilekua | ||
| Fernando Bremón Pérez kirol gunea | Oso gaizki | Oso gaizki |
| Hiriko joan-etorriak | Gaizki | Oso gaizki |
| Gurpildun aulkiko erabiltzaileak | Erabiltzaile itsuak | |
|---|---|---|
| Zinemak | ||
| Warner Lusomundo | Ongi | Ongi |
| Navas Zinemak | Oso gaizki | Oso Ongi |
| Ana Zinemak | Oso gaizki | Oso Ongin |
| Museoak | ||
| La Asegurada museoa | Oso gaizki | Erdipurdi |
| Marq Arkeologia museoa | Ongi | Erdipurdi |
| Monte Tossal aretoa | Oso gaizki | Oso gaizki |
| Igerilekua | ||
| Monte Tossal igerilekua | Gaizki | Oso gaizki |
| Hiriko joan-etorriak | Oso gaizki | Oso gaizki |
| Gurpildun aulkiko erabiltzaileak | Erabiltzaile itsuak | |
|---|---|---|
| Zinemak | ||
| Paris Zinemak | Oso gaizki | Oso Ongi |
| Urgell Zinemak | Oso gaizki | Ongi |
| Warner Lusomundo | Ongi | Oso Ongi |
| Museoak | ||
| Bartzelonako Egipci | Ongi | Oso Gazki |
| Picasso museoa | Ongi | Oso Gazki |
| Historia de la Ciutat | Erdipurdi | Oso Gazki |
| Igerilekua | ||
| Bernat Picornell igerilekua | Bikain | Erdipurdi |
| Hiriko joan-etorriak | Oso Gaizki | Gaizki |
| Gurpildun aulkiko erabiltzaileak | Erabiltzaile itsuak | |
|---|---|---|
| Zinemak | ||
| Ideales Zinemak | Ongi | Oso Ongi |
| Capitol Zinemak | EBikain | Oso Ongi |
| Avenida Zinemak | Oso gaizki | Oso gaizki |
| Museoak | ||
| Arkeologia | Oso Gaizki | Oso Gaizki |
| Elizbarrutiarena | Oso Ongi | Oso Gaizki |
| Arte Ederren museoa | Oso Ongi | Onargarrie |
| Igerilekua | ||
| Txurdinagako kiroldegia | Gaizki | Onargarri |
| Hiriko joan-etorriak | Erdipurdi | Oso gaizki |
| Gurpildun aulkiko erabiltzaileak | Erabiltzaile itsuak | |
|---|---|---|
| Zinemak | ||
| Warner Zinemak | Erdipurdi | Erdipurdi |
| Astoria Zinemak | Gaizki | Erdipurdi |
| Principe (Sade) Zinemak | Gaizki | Oso Gaizki |
| Museoak | ||
| Miramon Zientziaren Kutxa Espazioa | Onargarri | |
| Ontzi Museoa | Oso gaizki | Oso gaizki |
| Aquarium Donostia | Oso gaizki | Onargarri |
| Igerilekua | ||
| Anoetako Udal Igerilekua | Onargarri | Onargarri |
| Hiriko joan-etorriak | Erdipurdi |
| Gurpildun aulkiko erabiltzaileak | Erabiltzaile itsuak | |
|---|---|---|
| Zinemak | ||
| Imperial zinemal | Oso Gaizki | Erdipurdi |
| Roxy A Zinemak | Oso gaizki | Oso Ongi |
| Paz zinema | Oso gaizki | Oso Ongi |
| Museoak | ||
| Thyssen museoa | Oso Ongi | |
| Argizari museoa | Oso gaizki | |
| Suhiltzaileen museoa | Erdipurdi | Oso gaizki |
| Igerilekua | ||
| Chamartín-eko igerilekua | Onargarri | Onargarri |
| Hiriko joan-etorriak | Gaizki | Oso Gaizki |
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa