Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hirietako eskuragarritasuna: Zinema, museo eta igerilekuek baztertu egiten dituzte ezinduak

Gurpildun aulkien erabiltzaileek eta itsuek bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten Espainiako estatuko hamabi hiritako 36 zinema, 36 museo eta 12 igerilekuren eskuragarritasuna

Espainiako estatuko hamar pertsonatik ia batek ezgaitasun garrantzitsuak ditu. Horietatik, ia milioi batek ikusmeneko arazo larriak ditu eta 3.325.000 pertsonak zailtasun handiak dituzte joan-etorrietara, INE erakundearen datuen arabera. Guztiok ezagutzen ditugu erabiltzaile berezi horiek eguneroko hainbat ekintzatan ongi konpondu ahal izateko izan ohi dituzten eragozpenak, adibidez lanera garraio publikoetan joateko nahiz edozein dendatan erosketak egiteko. Erabiltzaile talde honek oztopoak aurkitu ohi ditu beste arlo batean ere, aisialdian hain zuzen ere, eta gai horren ingurukoa da azterketa hau.

Aisialdiko hainbat aukeratarako eskuragarritasuna aztertzeko asmoz, CONSUMER aldizkariko teknikariek, ONCE eta PREDIF (estatuko ezgaitu fisikoen plataforma) erakundeetako ezinduen laguntzaz, 12 hiritako 36 zinema-areto, 36 museo eta 12 igerileku aztertu dituzte eta horietan zehar ibili dira ezinduak, museora, zinemara edo igerilekura iristeko egin behar izan duen ibilbidean autonomiaz eta erosotasunez mugitzea eragozpen edo oztoporik (hiri altzariak gaizki kokaturik, bidean objektuak, kartelak, iragarki hesiak...) dagoen ala ez jakiteko.

Eskuragarritasunaren inguruko 200 aldagai baino gehiago erabili dituen azterketa honen ondorioek diotenez, zinema, museo eta igerilekuek eskuragarritasun aldetik dituzten hutsuneak hain dira handiak ze, zaildu, edo areago, eragotzi egiten die ezinduei aisialdiaz gozatzea. Oso instalazio gutxik dituzte zerbitzuak egokituta, gurpildun aulkian dauden erabiltzaileek edo erabiltzaile itsuek aisialdia erosotasunez eta autonomiaz gozatu ahal izan dezaten. Honako hiri hauek aztertu dira: Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia, A Coruña, Malaga, Donostia, Alacant, Gasteiz, Iruñea, Oviedo eta Santander.

Gurpildun aulkian mugitzen direnei dagokienez, ikerketa honek frogaturik uzten du Espainia osoan bisitaturiko zinema guztien %72 ez daudela behar bezala egokituta eta beste horrenbeste gertatzen dela museoen %55ekin eta udal igerilekuen %58rekin. Beste proba praktiko batean aisialdiko toki horietara joatean ezgaituek bidean aurkitu ohi dituzten oztopoak jaso ziren (kale eta espaloietako oztopoak, ibiak, garraio publikokoak...). Eta datuak argiak dira: hamabi hiriek ez dute proba gainditu. Itsuei dagokienez: hiru zinematik bat ez dago egokituta, hiru museotatik bik ez dute gainditu eta lau udal igerilekutatik bat ez dago eskuragarri ikusmena murriztuta duten pertsonentzat. Eta itsuek egiten dituzten joan-etorrietan ere erabat argia da erantzuna: ez du hiri batek ere proba gainditu.

Aisialdiko gune horiek itsuentzako egokitzapenean zertxobait puntuazio hobea lortu duten kasuetan, erabakigarria izan da langileen laguntza; gurpildun aulkiak erabiltzen dituzten minusbaliatuen kasuan, berriz, beharrek lotura handiagoa dute sarbide, berariazko komun, igerilekuraino "jaisteko" garabi edo zinemaren barruan eurentzat gorderiko tokiekin. Zinema eta museoetan ez da kontuan izan instalazioek itsuak orientatzeko zoruan marka-gidarik zuten ala ez, inon ere ez baitzegoen horrelakorik. Eta museoen %16k bakarrik dituzte pertsona itsuek bisita probetxuz egin dezaten aukera ematen duten gailuak (sakatu eta obrari buruzko azalpenak ematen dituzten narrazioak edo braille sistemako kartelak).

Zinemak eta gurpildun aulkiko minusbaliatuak

Zinema-aretoen %70ek arrazoi argi batengatik suspenditu dute: sarreran eta txartelegietan eskuragarritasuna ez da egokia eta proiekzio aretoetan ere ez dago gune egokiturik. Zinemen %22k oztopo gaindiezinak ditu (eskailerak eta arrapala arriskutsuak) eta %14tan, sartzeko aukera eduki arren, sarrera posible zen arren, eragozpenak zeuden; harmailak adibidez. Sarrera egokituta edo eroso duten zinema-aretoetan, hutsuneak antzeman ziren minusbaliatuentzat erreserbaturiko plaza kopuruari dagokionez, berriz, (azterturikoen artetik %78): %18k gabeziak zituen, ez zuen ezinduentzako gune egokiturik eta %21ek pasilloetan kokatu zituen gurpildun aulkiko erabiltzaileak. Aretoen %61ean plaza erreserbatuak zeuden, baina hirutik baten lehen ilaran zeuden jarleku horiek eta erabiltzaileek "torturatzat" kalifikatu zituzten tokiok, ikusmenaren kalitate txarra eta filma ikusteko postura deserosoa zela eta. Praktikan, hamar zinematik lauk eragotzi egiten zien minusbaliatuei komunak erabiltzea; hiru kasutatik baten komunaren egokitzapen-akatsak ziren horren arrazoia (komunera joateko eskailerak igo beharra zegoen; egokitutako komuna beste zerbaiterako erabiltzen zen; kabinak ez zuen aukerarik ematen biratu edo atea ixteko,...) eta hirutik bitan zinemek ez zuten komun egokiturik bat ere.

Zinema barruan erosotasunez mugitzea erosten duten oztopoak direla eta, pasillo estuak, aretoetara sartzea eragozten duten eskailerak eta gurpildun aulkia mugitzea zailago egiten duten moketak aurkitu dira. Aretoen %22an minusbaliatuek zailtasun latzak aurkitu zituzten barruan mugitzeko. Eta gurpildun aulkian dabilen ezindu batek zinematik hurbil autoa aparkatu beharra baldin badu, berriz, kasuen erdia baino gutxiagotan bakarrik aurkitzen ditu berariazko aparkalekuak.

Itsuentzako zinea, zaila

  Zinemen %36k ez zuen azterketa gainditu; hala ere, ez zen zigortu zine batek ere itsuei informazioa emateko doako telefonorik edo braille sisteman egindako esku-orririk ez izatea. Kasuen %83an langileren batek lagundu zion itsuari aretora sartzen, baina %64k bakarrik egin zuen beste horrenbeste proiekzioa amaitzean. %64 hori da azterketa gainditu duen zine portzentajea. Zine guztiak oztoporik gabe zeuden, edo horrelakorik zegoenean, areto barruan aurkitzen ziren oztopook.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto