Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Elurretako kirola: Patrika guztien eskura

Hasi berri den elur-sasoirako eski-garairako dena prestatu ondoren, estreinako elurrak erori batera eskien hautsak harrotuz datorren zaletu oldeari ongi etorria eman eta ateak zabaldu dizkiete

Jaitsiera osasuntsua

  • Elurretarako bidaia antolatzen duzunean ez ahaztu istripuen kontrako asegurua. Galdetu eta konparatu bidai agentzia eta federazioetako prezioak. Egiaztatu kontratatzen ari zaren aseguruak egingo duzun jarduera babesten duela eta pistatik kanpoko erreskateak ere berme horren barne daudela.
  •  Zaindu materiala: zurea izan, alokatua izan, eduki dena egoera onean.
  • Ez jardun zure ahamenez gainetik. Jaso ezazu zeharkatu behar dituzun pisten gaineko informazioa. Eraman beti aldean pisten planoa, begira ezazu igogailua estreinakoz hartu aurretik. Ez gainditu mugak eta seinaleak. Hartu harik eta neurri zorrotzagoak gutxi ikusten denean.
  • Apunta zaitez teknika zuzenaz jabetzeko ikastaroren batean: horrela saihets egingo diozu bizioak hartzeari eta, ondorioz, lesioak nozitzeari. Ordubeteko klase partikularra 22 - 26 euro inguru kostatzen da. Bost eguneko ikastaroa, berriz, 68 eta 79 euro bitarte.
  • Sukarrak bazaude edo arnasketa-gutxiegitasun larria, kontrolatu gabeko hipertentsioa nahiz bihotzeko gaitzik baduzu, ez eskiatu, altuera handian eginiko esfortzuak latzagoak dira eta.
  • Inoizkako kirolaria bazara batik bat, hasi poliki-poliki eskiatzen. Ez ahaztu esfortzuaren muga ez duzula inola ere gainditu behar. Nekea agertutakoan, istripuak eta lesioak nozitzeko arriskua areagotu egiten da.
  • Ez itxaron elurrak dena zuritu arte gorputza prestatzen hasteko. Behar bezalako prestakuntza fisikorik gabe pistetan behera amiltzeak ondorioak izan ditzake: minberak, erorikoak, etab. Eskiatzen hasi aurretik berotu eta luzatu muskuluak ordu laurden batez, gutxienez.
  • Babestu burua berariazko ehunez eginiko txanoarekin. Gorputzeko beroa burutik galtzen hasten dela ere frogaturik dago. Zaindu belarrien, sudurraren, eskuen babesa. Odol-zirkulazio ahuleneko atalak direnez, beraiek dira maizen jelatzen direnak.
  • Gogora ezazu: eguzki-izpiak errefraktatzen dituen ispilua da elurra. Erabili UVA eta UVB filtrodun betaurrekoak, "elurretako oftalmiarik" (ikusmena errefrakzio horietara luzaro zuzentzearen ondoriozko konjuntibitis akutua) nozitu nahi ez baduzu. Babestu ezpainak eta larruazala orobat eguzki-krema on batez.
  • Hartu elikagai egokiak eskiatzen ibili aurretik, bitartean eta ondoren ere. Hartu zereal-ziritxoak, fruitu sikuak, txokolatea, etab. Eskiatzailearen elikabidean karbohidrato asko sartu behar dira, kirolariaren organismoa behar bezainbesteko energiaz hornitzeko, karranpa eta minberen aurka prebenitzeko eta hotzari aurre egiten laguntzeko, hotzaren eraginez gorputzaren energi xahuketa handiagoa izaten da eta.
  • Mendian airea lehorra da eta ariketak transpirazioa areagotu egiten du: beraz, lipotimiarik edo hipotentsiorik gerta ez dakizun, hidrata zaitez behar bezala. Edan ura, zukuak edota edari isotonikoak. Alkoholik ez, inondik ere, erreflexuak ahuldu eta gorputz-beroaren galera sustatu egiten duelako.
  • Eski-jardunaldia amaitutakoan, atseden hartzearekin batera, dutxa (tarteka: oraintxe hotza, oraintxe beroa) bezalakorik ez. Beroak basodilatazioa eragiten du eta hotzak basokonstrikzioa: ondorioz, odol-zirkulazioa hobetu eta gorputza suspertu egiten da.

Pistan nola jokatu

  • Jardun erne, besteak kaltetu gabe, arriskutan jarri gabe, gogaitu gabe.
  • Eskiatu tentuz, modu kontrolatuan. Egokitu zeure abiadura eta eskiatzeko era zeure trebeziari eta elurraren, tokiaren, eguraldiaren egoera orokorrari, baita trafikoaren dentsitateari ere.
  • Jende asko dabilen tokietan edo gutxi ikusten denetan (malda-gainaldeetan, pisten bukaeran eta igogailuetarako sarreretan, batik bat) ibil zaitez mantso, poliki.
  • Goitik behera baldin bazatoz, zure azpian dauden eskiatzaileen segurtasuna bermatuko duen norabidea hartu beharko duzu.
  • Beste eskiatzaile bat aurreratzen baldin baduzu, utz iezaiozu bere mugimenduak egiteko bezainbesteko tokia.
  • Pistan sartzean, begira gora eta behera, libre dagoela segurtatu arte.
  • Ez gelditu pistan, toki estuetan, arriskutsuetan edo bista eskasekoetan. Horrelakoren batean erortzen bazara, jo bazterrera eta utzi lehenbailehen pista libre.
  • Oinez igo edo jaisten bazara, zoaz pista bazterretik.
  • Pistan, teleskian edo inguruetan dauden seinale guztiek agindutakoa bete beharrekoa da.
  • Istripurik gertatzekotan, lagundu eta jakinarazi, ahal duzun neurrian, Estazioko pertsonalari.

Ereduzko ekipoa

  • Aurreneko jaitsierak egiteko egokiena, estazioan bertan ekipoa (eskiak, botak, makuluak...) alokatzea eta berokiak (eskularruak, anoraka, galtzak) beste norbaiti eskatzea izaten da. Ekipo osoa alokatzea 12 eta 23 euro bitarte kostatzen da, eguneko.
  • Arropak eroso, iragazgaitz, transpiragarri eta hotzaren aurka erresistentzia handikoa izan behar du, gorputzaren malgutasuna inondik ere eragotzi gabe. Zaindu eskularruak arreta bereziz: beroki ederra izateaz gainera, eskuen defentsa egokiak dira, erorikoan lagungarri gertatzen zaizkigulako, elurraren abrasioa itzuri eta, ondorioz, zauriak gertatzea galarazten digute eta.
  • Ez jantzi arropa gehiegi, azkenean enbarazu egingo dizu eta; ez jarri gutxiegi ere, akaso arriskutsua izan daiteke eta (erorikoa gertatuz gero lurraren kontra igurtziak nozitzea, eguzkiarengatiko erredurak pairatzea, etab).
  • Eguzkitarako betaurrekoak ezinbestekoak dituzu, elurrak hartzen duen erradiazioaren %85 islatzen duela jakinik.
  • Eskiak erosteko unean izan gogoan (eskiatzaile gisa) zure buruaren maila eta ekipoa nola erabiliko duzun. Hasberria baldin bazara, aukeratu taula arinak, errazak, kota-lerro leunekoak, abiadura txikian biratzeko modukoak. Maila ertainekoa bazara, erabilera anitzeko taulak hautatzea duzu egokiena: erresistentzia, zehaztapen, egonkortasun, pisu eta luzera handiagokoak, alegia.
  • Botak eta taulak elkartzen dituzten lokarriak aukeratzean hartu gogoan zeure pisua, adina, prestakuntza fisikoa eta, eskiatzaile zaren aldetik, zeure maila. Lokarrien erregulazioa ere funtsezkoa da. Utz eginkizun hori profesional baten esku.
  • Makuluek erresistentzia handiko eta arinak izan behar dute. Beren luzera eskiatzailearen ukondoen altuera izango da: horrela, alderantziz hartzean, ukondoek 90 graduko angelua osatuko dute.
  • Nolako botak erosi erabakitzeko orduan erosotasuna, alboetako zurruntasuna, aurreko malgutasun edo tolesteko gaitasuna (14º eta 22º bitartekoa) eta oinari eta orkatilari ederki atxikitzea dira faktore behinenak. Ziurtatu bota horiek handiegi ez dituzula: bestela, haustura seguru duzu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto