Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Artritis reumatoidea: Aurre egiteko onena, diagnostiko goiztiarra

Berrehunetik gora gaixotasun erreumatiko daude, baina guztietan latzena artritis erreumatoidea izenez ezagutzen dena da.

  Espainiako Erreumatologia Elkartearen esanetan estatuko lan bajen %14 erreuma gaixotasunek eragindakoak dira. Arnasketa gaitzek bakarrik sorrarazten dituzte baja gehiago, baina reuma gaixotasunengatiko bajak lehenengo postuan daude galtzen diren lanegun kopuruari dagokionez. Mina eta ezintasuna dira gaitz erreumatikoen sintomarik larrienak, eta gaixotasun guztien artean bizi kalitaterik gogorrena izateko ospea dute gaixotasun hau jasaten dutenek.

Uste ustelak

Nahaste handia dago "erreuma" terminoaren inguruan, giharretako mina, hezurretakoa eta artikulazioetakoa izendatzeko erabiltzen baita, jatorria eta zergatiak dena direlakoak izanda ere. Sarritan tentsioagatik, estresagatik, postura txarrengatik, hotzagatik, hezetasunagatik edo gripea, anginak, sukar tifoideoa eta abarrengatik sorrarazitako infekzioek eragindako ondoeza adierazteko ere termino hau erabiltzen da, baina hauek guztiek ez dute gaixotasun erreumatikoekin zerikusirik.

Baina ez dago gaixotasun erreumatiko bakarra, berrehunetik gora gaitz erreumatiko baitaude, eta horietako bakoitza modu ezberdinean azaltzen da, izan ere eta tratamenduak ere ezberdinak dituzte. Ezagunenen eta ohikoenen artean ondorengo hauek ditugu: artrosia, bi milioi pertsona baino gehiagok jasaten dutena eta kartilagoaren higaduragatik sortzen dena; artritis erreumatoidea, artikulazioak handitzea dakarrena, eta osteoporosia, gaitz honek bi milioi eta erdi pertsonari eragiten baitio eta gehienetan menopausia pasatu duten emakumeei.

Diagnostiko goiztiarra da gakoa

Artikulazio eta giharretan mina denbora luzez izanez gero diagnostikoa ahalik eta bizkorren egitea komeni da terapia egokia jartzeko. Gaixotasun erreumatikoak sendatzen ez diren arren, tratamenduen bidez arintzea lortzen da, eta kasu askotan gaixoak gaitzarekin jarraitzen badu ere, ez du ia sintomarik igartzen.

Gaixotasun erreumatikoen zergatiak desberdinak izaten dira:

  • Endekapenezkoak. Hauen artean ohikoena artrosia da.
  • Metabolikoak, hezueria adibidez.
  • Inmunologikoak. Gero eta ezagunagoa da aldaketa inmunologiko eta gaixotasun erreumatikoen arteko harremana.
  • Infekzioak, adibiderik argiena sukar reumatikoa dugu.
  • Hanturazkoak. Artikulazioak arrazoi ezagunik gabe handitzetik sortutakoak, artritis erreumatoidea besteak beste, hauxe baita hanturazko gaitz erreumatikoen arteko prototipoa eta ondoren aztertuko duguna.

Artritis erreumatoidea

Artritis erreumatoidea (AR) jatorri ezezaguneko hanturazko gaixotasuna da, eta artikulazioei eragiten die -gehienbat esku, belaun eta bizkarrezur zerbikalei-, eta inmunologia-sisteman ere eragina du. Gaixotasun kroniko hau ibilbide zein iraupen aldakorrekoa da, eta artikulazioez kanpoko beste sintoma batzuk ere ekartzen ditu. Artritis erreumatoidearen azken muturrean artikulazioak deformatu egiten dira, eta eguneroko zereginak ere ezin izaten dira bete. Uste da biztanleriaren %1 eta %2ren artean dagoela artritis erreumatoidea jasaten duen jende kopurua; oso gaixotasun ohikoa da, beraz. Gaixotasun hau jasaten duten hiru emakumeko, gizonezko batek jasaten du, eta 25 urtetik 50 urtera bitartean hasten da. Adinak aurrera egin ahala gailendu egiten da, eta 65 urtetik gorakoen artean %12 izatera iristen da. Ez da arraza kontua, ezta inguru geografikoen edo baldintza klimatikoen kontua ere. Gaitz unibertsal baten aurrean gaude hortaz.

Aipatzekoa da gaztetako artritis erreumatoidea edo gaztetako artritis kronikoa izenez ezagutzen ditugun artritis mota oso goiz agertzen dela, eta haurretan aldagai asko dituen artritis mota bat dela. Artritis mota honen prozesua eta nagusiek jasaten dutenarena desberdinak dira, eta egokiagoa litzateke gaztetako artritis idiopatikoa izenez ezagutzea, ahalik eta diagnostikorik goiztiarrena eskatzen baitu tratamendu egokia jartzeko.

Zergati ezezagunak Zergati ezezagunak

Mende erdi baino gehiago da bakteria edo birus hau zerk eragiten duen jakiten saiatzen ari direla, baina ez da demostratu infekzio-arazoak izan daitezkeenik eragileak. Jakinekoa da artritis erreumatoidearen hanturazko prozesuan sistema inmunologikoak eragina duela. Sinobiaren hantura da gaixotasun honen ezaugarririk bereizgarriena, artikulazioak barrutik estaltzen dituen mintza eta artikulazioak lubrifikatzen dituen likidoaren jarioaren hantura hain zuzen. Mintz sinobial hau handitu egiten da, eta pannus izeneko pikortatze-ehuna sortzen da. Honek artikulazioei eragiten die eta kartilago, lokailu, tendoi eta hezurretan du eragina. Poliki-poliki artikulazioa hondatu eta deformatuz joaten da. Epe luzera, sarritan oso mingarriak diren sintoma hauetaz gain, ezintasuna agertzen da, eta artikulazioetan mugikortasuna galtzen da. Sintomarik ohikoena goizetan artikulazioen gogortasuna edukitzea da, batez ere eskuetako artikulazioen gogortasuna, gutxienez ordubete irauten duena eta berez desagertzen dena.

Tratamendua

Gaixotasun hau dugula susmoa izanez gero erradiografiaren bat atera eta odol analisia egitea komeni da inmunoglobulinak, erreumaren ezaugarriak edo antigorputzak nola dauzkagun jakiteko. Diagnostiko zuzena ahalik eta bizkorren egitea komeni da, tratamendua jartzeko eta ahal den neurrian gaixotasunak aurrera egin ez dezan. Gaixotasunaren bilakaera oso aldakorra da, garai batzuk jasangarriagoak dira baina beste batzuetan agerraldiak gogorragoak izaten dira. Tratamenduen helburua mina arintzea, artikulazioaren hantura gutxitzea edo garrantzitsuena, artikulazioaren funtzioa mantendu edo osatu eta hezurrak eta kartilagoa puskatzea aurreikustea. Tratamendua banakakoa izan behar da, gaixo bakoitzean gaixotasunaren ondorioak ezberdinak izaten baitira. Hantura eta mina kontrolatzeko erabiltzen den tratamendu sintomatikoa hantura-aurkakoak hartzea da. Tratamendu zehatzak, klokina, urrezko gatza, netotresate, sulfasalazina eta beste botiken bidez egiten direnek arriskuak eta onurak ekartzen dituzte, baina kontrol zehatz bat jarraituz hartu behar dira. Ezinbestekoa da artikulazioen funtzioa eta osotasuna zein muskulu-eskeletoaren osotasuna mantentzeko neurriak hartzea. Fisioterapia eta errehabilitazioa, biak ere aukera interesgarriak dira. Aditu batzuk uretan ariketa terapeutikoak egitea gomendatzen dute, hau da, igerileku klimatikoan ariketak egitea, ez bakarrik artritis reumatoidearentzako onak direlako, gaixotasun erreumatiko guztientzako onak direlako baizik.

  • Hiru artikulazio baino gehiagoko artritisa: kalterik handiena belaunek, ukalondoek, sorbaldak eta orkatilek jasaten dute.
  • Artritis simetrikoa, hau da, gaitza gorputzaren bi alderdietako ataletan izatea.
  • Eskuetako artritisa. Denbora aurrera doan heinean eskuak deformatzen hasten dira, giharrak atrofiatzen joaten dira, eta azkenean emaitzarik larriena artikulazioak gogortzea da (mugikortasuna guztiz galtzea).

Artikulazioetaz gain beste era baten ere azaltzen da gaixo hau:

  • Nodulu erreumatoideak kasuen %25ean azaltzen dira. Azalaren azpian, hezurren irtenguneetan azaltzen diren noduluak dira.
  • Bihotzeko gaixotasuna, perikarditis eran gaixoen %30-40 artean agertzen da.
  • Birikei dagokienez pleuritis, biriketako fibrosia, arnasbideen buxadura, biriketako noduluak.
  • Begietan ere igarri daiteke eragina eta kornea handitzea edo konjuntibitisa (queratoconjuntivitis lehorra) dira ohikoenak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto