Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Etxebizitza baten maizterrek nagusiaren aurkako salaketa jarri zuten 1979an Osasun eta Gizarte Segurantzaren Ordezkaritzaren aurrean, higiezinaren bizigarritasunean eragina zuten zenbait matxura eta akats konpontzen ez zituelako. Administrazioak hilabeteko epea eman zion nagusiari etxearen hustubideak konpontzeko. Handik urtebetera berriro aurkeztu zuten salaketa, baina eskaerak ez zuen orduan ere ezertarako balio izan. Etxebizitza saldu egin zen eta jabe berriari ere etxearen hondamen egoera galaraziko zuten konponketak egitea eskatu zioten maizterrek. Baina hark ere ez zuen jaramonik egin eta maizterrek berriro salatu zuten etxearen egoera. Eskaera guztiek erantzunik gabe jarraitu zuten; azkenean etxea aurri egoeran aitortu zuen Udalak eta maizterrek utzi egin behar izan zuten. Epaitegi Gorenak dio (2002ko martxoaren 11ko epaian) lehen jabeak ez zituela bete kontratuko betebeharrak, hasiera hartan egin beharreko konponketak egin ez zituelako, hartara behartuta egon arren, eta horrela aurri egoerarako bidea eman zuela bere mesedetan, orubea saltzearen ondorioz lortu zituen plusbalioengatik. Horrenbestez, 25.242 euroko kalte-ordaina eta kalte moralengatik beste 3.005 euro ordaintzera zigortu zuen epaitegiak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa