Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Haur bat itota hil zen gominola handi bat irentsita

Aita batek gominola poltsa bat erosi zion hiru urteko semeari kiosko batean. Gomazko gozoki horietako bat ahoan sartu eta berehala haurra ondoezik jarri zen eta osasun zentrora eraman zuten, baina hilik iritsi zen. Auzitegiko medikuaren arabera, "gominola irenstean arnasbideak ixtearen eraginez gertaturiko asfixiaz" hil zen haurra. Kontsumo Institutuan salaketa aurkeztu ondoren, erakunde horren txostenak adierazi zuen gozokia ia esferikoa eta 3,5 zentimetroko diametrokoa zela eta haur baten ahoan sartzean ahoa ia osorik betetzen duenez, ezinezko dela erabiltzea. Horregatik, gozoki hori haurren osasun eta segurtasunerako arrisku larria zela eman zuen aditzera kontsumo erakundeak. Haurraren gurasoek demanda jarri zuten produktua komertzializatzen zuen enpresaren eta kioskoaren jabeen aurka. Azken horiek absolbitu egin zituen epaileak, produktua pertsona heldu bati saldu ziotelako. 2002ko ekainaren 10eko epaian, Epaitegi Gorenak kondenatu egin zuen produktua komertzializatzen zuen enpresa, produktuaren izaerak eskatzen zuen arreta guztia ez betetzeagatik. Hala ere, Epaitegiaren aburuz aitak ere ez zuen zuzen jokatu semeari horren gozoki handia ematean, eta horrela, gurasoei 26.061 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen enpresa, eskatutako 63.106 euroen ordez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto