Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Banketxeak ezin du kontua aldatu titularraren baimenik gabe

Banketxe batean kontu bat daukat irekita, mailegu baten kuotak ordaintzea amaitzeko eta hilero, ordainagiri horiei dagokien zatia sartzen dut kontuan. Duela hilabete batzuk, iaz bertan behera utzi nuen pentsio plan baten kuota kargatu didate kontu horretan (gastuak eta interesak barne). Pentsio planaren kuota eta kobratu dizkidaten gastuak eta interesak itzultzea eskatu dut, baina ezezkoa erantzun didate eta ez dakit nola defendatu. Halaber, beste banketxe batek kreditu txartela eman dit, jaso izanaren agiria sinatu dut eta normaltasunez erabili kutxazainetan. Hala ere, berriki egin dudan bidai batean ezin izan dut erabili, behar adina kreditu izan arren ez baitzuen funtzionatzen. Banketxera telefonoz dei egin dut eta txartelik ez daukadala erantzun didate, nik eskuan izan arren. Zer egin dezaket eta zein eskubide daukat?

  Lehen kontsultatik uler daitekeenez, banketxeak akatsez kargatu ditu kontuan kuota, gastuak eta interesak, pentsio plana aurrez kitatuta zegoela baitio irakurleak. Akatsa denez, eta kontu horretako fondoak kontuaren titularrarenak direla kontuan izanda, banketxea ez da nor -jabeak berariaz baimendu gabe edo epaitegiko agindu bidez ez bada behintzat- inolako zorduntze edo erabilpenik egiteko. Idatziz sukurtsaleko zuzendariari erreklamazioa bidaltzea izango da onena, plana kitatu zela egiaztatzen duten agirien kopia ere aurkeztuta eta kontu horretan kargatutako zenbatekoak eta interesak itzultzea eskatzea. Erantzun onik jaso ezean, Banketxearen Bezeroaren Arretarako Zerbitzura jo beharko da, idatziz. Hala ere bilatzen den emaitza lortzen ez bada, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura jo daiteke. Epaitegietako bidea ere aukera daiteke bestela.

Bigarren kontsultari dagokionez, baliteke banketxeak, akatsez edo bere aldetik hala erabakita, txartela indargabetu izana eta horregatik txartela erabilgarri ez izatea. Aurreko kasuan bezala jokatu beharra dago. Horri buruz, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuak adierazi du finantza entitateek beren kabuz txartelak indargabetu ditzaketela, baina hainbat betebehar bete behar dute, aurrez epaitegiei erabakia jakinaraztea adibidez. Kasu bietan ere, banketxeen praktika zuzenaren aurkako jokabidetzat jo izan ditu Espainiako Bankuak eta bere ebazpenak lotesle ez diren arren, entitateek men egin ohi diete.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto