Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bizilagunaren balkoiko aire girotuaren aparatua bero eta zarata iturri

Etxebizitzen eraikin batean bizi gara eta balkoia bizilagunarekin alboz albo dugu, 1,75 metroko altuerako burdinazko xafla baten bidez bereiztuta. Duela gutxi aire girotuaren aparatua instalatu dute bizilagunek balkoiko sabaitik zintzilik eta balkoi bien arteko bereizketa ukituz. Eraikinak baimena dauka tresna horiek jartzeko, balkoitik fatxadara irteten ez badute. Balkoiek 1,90 metroko zabalera dute eta, beraz, aukera dago aparatuak bizilagunengandik aldenduta jartzeko. Baina gailuak zarata, beroa eragin (gure aldera botatzen du) eta bista-bistan geratzen da. Gure jangelatik ikusi egiten da eta, gainera, eguzkia kentzen digu. Bizilagunekin hitz egitera joan gara sortzen zaizkigun eragozpenak azaltzeko (zaratarena batez ere), baina agresibitatez eta inolako komunikaziotarako aukerarik gabe hartu gaituzte.

  Zaratak, usainak, keak, beroak eta abarrek molestiak sor ditzakete pertsonengan eta osasun fisiko eta psikikoarengan kalteak eragiten dituzte. Isurketa horiek onargarriaren muga gainditzen dutenean, erabilera normalaren aurkakoak direla kontsideratzen da. Kasu horretan abokatu batengana jotzea izaten da zuzenena edo aurrez gutun egiaztatu bidez isurketa horiek bertan behera uztea eskatzea, hala egiten ez badute epaitegietara joko dela esanez.

Azken kasu horretan bi eratara bidera daiteke egintza: lehena emisio gogaikarriak ezabatzera bideratua eta bigarrena urrutirako joan daitekeena, eragozpena sortzen duen jarduera bertan behera uztea barne. Oinarri juridikoari dagokionez, dagoeneko osaturik dago dotrina bat Kode Zibilaren 1908.2 artikuluan (larregiko keek eragindako kalteez erantzuteko betebeharra jasotzen duena), 590 artikuluan (debekatu egiten du horma bereizle batetik hurbil estoldak, labeak, tximiniak eta abar eraikitzea), eta kode bereko 1902. artikulua, kontratuz kanpo erantzukizunari buruzkoa (eragindako kaltea konpontzeko beharra ezartzen du). Kalteen garrantzia, soinu maila eta eragina erabakiko duen aditu-txostena ere beharko da.

Hala ere, epaitegietara jo aurretik, hurrengo Jabekideen Batzarreko gai-zerrendan gai hori sar dezala eska dakioke idatziz komunitateko lehendakariari edo demanda hori lehendakariak berak ere aurkez dezake, Jabekideen Batzarraren baimenarekin.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto