Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Haurren etxeko istripuak: Helburua: etxea lekurik seguruena bilakatzea

Traumatismo arinak, intoxikazioak, erredurak eta itolarriak dira etxeko istripuen ondorio nagusiak

  Ministerioko datuen arabera, entxufe, terrazako erlaitz, beirazko mahai, detergente botila, botika edo titare soil batek etxea haur istripu gehien izaten den gune bilakatzen dute. Istripuok borondatez kontrakoak eta gehienetan ustekabekoak izaten dira; eta beheranzko joera etengabea den arren -ondorio larriko istripuei dagokienez, batez ere-, zifrak ez dira batere pozgarriak. Osasun eta Kontsumoko Ministerioaren arabera, iaz tratamendu klinikoa behar izan zuten 2.016.655 istripu izan ziren guztira, eta horien ondorioz 2.000 lagun hil ziren. Etxeko istripuen protagonista nagusiak, jakina, etxean denbora gehien egiten dutenak izaten dira: haur eta emakumeak.

Zifra kezkagarriak

Istripuen kopuru osoa areagotu egingo litzateke baldin eta etxean bertan soilik lehen laguntzak behar dituztenak kontuan hartuko balira. Nolanahi ere, osasun laguntza behar izan zutenen artean, larritasuna ez da batere zokoragarria: istripuen ia %50ek arrastoak eragin zizkion ezbeharrak jotakoari, eta biktimek batez beste 8 egun egin behar izan zituzten ospitalean sendatzeko. Halabeharra (%50), deskuiduak edo distrazioa (%19), arduragabekeria edo ausarkeria (%17) eta beste pertsona baten partehartzea (%5) dira ezbeharraren arrazoi nagusiak. Istripua etxeko tresna edo produktu bat erabiltzean gertatzen denean, biktima batzuek produktuaren fabrikazio edo diseinuari botatzen diote errua (%3), oso gutxik, ordea, fabrikatzaileak emandako informazio faltari (%0,1); istripua izan dutenen %0,4k, gainera, erabilpen jarraibideei kasu egin ez izana aitortzen du. Lesio ohikoenei dagokienez, traumatismo arinak (kolpeak, erorketak, ebakiak...) lesio guztien %90 baino gehiago dira; intoxikazioak ospitaletako kontsulta urgenteen %2 eta %4 artean kokatzen dira, eta batez ere 1 eta 5 urte bitarteko haurrei eragiten die. Erredurak ez dira %2ra iristen, baina gehienak 4 urtez azpiko haurrengan izaten dira eta, ondorioz, ospitaleratze eta arrasto asko izaten dira. Itolarriak, azkenik, kontsulta gutxi eragiten badu ere (%1 baino gutxiago) heriotza-tasa handia dakar berekin.

Nola jokatu haurren etxeko istripuen aurrean

  • Zaude lasai, ideiak hobeto antolatuko dituzu eta hobeto jokatuko duzu.
  • Deitu 112ra. Profesionalek badakite nola jokatu horrelako egoeratan; eta beharrezkoa balitz, anbulantzia edo mediku bat igorriko dizute eta, gainera, etxera iritsi bitartean zer egin behar duzun esango dizute.
  • Jar ezazu haurra jarrera erosoan. Babestu ezazu arroparekin.
  • Bizitza arriskuan jarriko duten lesioei lehentasuna eman beharko diezu beti: odoljarioak, pozoidura (susmoa besterik ez baduzu ere)... Eta haurrari pultsua eta/edo arnasa falta bazaio eta konmozio edo shock egoeran badago, ahoz ahozko arnasketa edo masaje kardiakoa egin diezazkiokezu, baina soilik horiek egiten baldin badakizu.
  • Ez ezazu jaiki baldin eta behar-beharrezkoa ez bada edo hausturaren bat duela susmatzen baduzu.
  • Ez iezaiozu alkoholik jarri gorputzeko inongo ataletan.
  • Kontrola ezazu odoljarioa, halakorik izanez gero. Odoljarioa ugaria edo larria dela esan ohi da 4tik 10 minutura bitartean irauten duenean eta, poliki bada ere, zauriaren gainean jarritako zapi garbia, zertxobait estutuz, xurgatzen duenean. Odoljarioa gorputz-adarren batean izaten bada, jaso ezazu. Ez erabili torniketerik.
  • Ez iezaiozu likidorik eskaini.
  • Kontuz begietako lesioekin. Ez iezaiozu begia estutu eta ez jarri gazarik gainean. Ustekabean begian garbiketa produkturik sartu bazaio, garbitu ezazu ur epel ugarirekin eta zoaz medikuarengana. Ez saiatu zure kontura konpontzen.
  • Ez ezazu egin beharrezkoa dena baino gehiago laguntza profesionala etorri bitartean.

Biak dira etxeko gunerik arriskutsuenak, intzidentzien orriei so eginez gero. Arriskuok ohitura bihurtu beharreko neurri errazak hartuz saihestu daitezke.

Sukaldean

  • Ez utzi haurrak inoiz bakarrik janaria prestatzen edo labea erabiltzen ari bazara.
  • Gorde itzazu garbiketa produktu guztiak kaxoi altu batean, inoiz ez harraskaren azpian.
  • Ahal bada, suarentzako blokeo sistema bat ezarri, eta ez jolastu inoiz etengailu edo gasezko giltzekin.
  • Ezkuta itzazu laban, guraize eta pospoloak.
  • Itxi ezazu terrazako atea eta ez utzi, ikusteko moduan, erakargarria izan daitekeen ezertxo ere (hondartzako ontziak, jostailuak...).
  • ar itzazu ate-blokeatzekoak (eskura dituzu merkatuan, 5 pare 10 eurotan, gutxi gorabehera).
  • Labe, garbigailu, lehorgailu eta lisaburdinek haurrengandik urrun edo segurtasun itxierarekin egon behar dute.
  • Kontuz lisaburdinarekin, itzalita egon arren.

Bainugelan

  • Lehortu ezazu beti zoru bustia eta ohitu itzazu haurrak, bainuontzitik atera bezain pronto, oinetakoak janztera.
  • Kontrola ezazu uraren tenperatura.
  • Bainugelan etxetresna elektrikorik baduzu, deskonektatu eta haurrengandik urrun eraman.
  • Erabili ondoren, gorde itzazu bizar-kentzekoak eta bizar-xaflak.
  • Botika-kutxa bertan badago -egokiena bainugelan ez edukitzea izan arren-, itxi ezazu giltzaz, eta saia zaitez txikienen jakin-mina piztuko duen toki sekretu ez bihurtzen.
  • Itxi ezazu bideteko uraren giltza; baliteke arriskutsua ez izatea baina, zalantzarik gabe, jolastoki atsegina da.

Neurri orokorrak

 Asko dira haurrarengan ezbeharra eragin dezaketen txoko eta objektuak, beraz, arretaz jardun behar dugu. Kontua ez da haurra beldurrarazi edo gehiegi babestea eta ingurunea ezagutzeko dituen beharrak galaraztea, lasaitasuna bilatzea baizik. Funtsezkoa da:

  • Etengailu diferentziala (ICP) duzula ziurtatzea. Zirkuituak babesteko mekanismoa da, tentsioaren desbideraketa antzeman eta korrontea mozten duena. Nahitaezkoa da berau eraikuntza berriko etxebizitzetan instalatzea, baina ICPrik ez edukiz gero, komenigarria da konpainia elektrikoarekin harremanetan jartzea, berau instala dezaten eskatzeko (100 euro inguru balio du, baina nahigabe asko eta dirua aurreztu ditzakezu).
  • Jar itzazu beti lurrerako hartunea duten entxufeak, eta estali etengailuak plastikozko plakekin. (10 unitateko paketea 10 euroz azpitik dago).
  • Gorde itzazu haurrengandik urrun guraize, orratz eta josteko kaxak.
  • Ezkuta ezazu erreminta kaxa, eta ez ahaztu pilak gordetzeaz.
  • Jar itzazu topeak gela nagusietan, itxi daitezen saihesteko.
  • Ez erakutsi non gordetzen dituzun botikak edo produktu toxikoak eta produktu arriskutsuak dituzten ontziak, nahiz eta hutsik egon. Haurrentzat helezinak diren lekuetan utzi behar dira.
  • Pasabide edo jolasguneren batean dagoen beirazko mahaitxoa objektu arriskutsu bilaka daiteke.
  • Armarik izanez gero, gorde ezazu giltzapean eta ez jolastu inoiz horiekin.
  • Plastikozko poltsak arriskutsuak izan daitezke (haurrak burua sartu eta ito egin daitezke).
  • Etxebizitzan eskailerarik izanez gero, jar itzazu babesteko barrak.
  • Igerilekurik baduzu, jar ezazu sarea haurrekin helduren bat ez badago.
  • Babestu itzazu eskaileretarako sarbideak segurtasun ateekin.
  • Garrantzitsua da jostailuak haurren adinerako egokiak izatea; alferrikako arriskuak saihestuko dituzu.
  • Ez jarri aulkirik leiho edo balkoien ondoan.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto