Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Traumatismo arinak, intoxikazioak, erredurak eta itolarriak dira etxeko istripuen ondorio nagusiak
Ministerioko datuen arabera, entxufe, terrazako erlaitz, beirazko mahai, detergente botila, botika edo titare soil batek etxea haur istripu gehien izaten den gune bilakatzen dute. Istripuok borondatez kontrakoak eta gehienetan ustekabekoak izaten dira; eta beheranzko joera etengabea den arren -ondorio larriko istripuei dagokienez, batez ere-, zifrak ez dira batere pozgarriak. Osasun eta Kontsumoko Ministerioaren arabera, iaz tratamendu klinikoa behar izan zuten 2.016.655 istripu izan ziren guztira, eta horien ondorioz 2.000 lagun hil ziren. Etxeko istripuen protagonista nagusiak, jakina, etxean denbora gehien egiten dutenak izaten dira: haur eta emakumeak.
Istripuen kopuru osoa areagotu egingo litzateke baldin eta etxean bertan soilik lehen laguntzak behar dituztenak kontuan hartuko balira. Nolanahi ere, osasun laguntza behar izan zutenen artean, larritasuna ez da batere zokoragarria: istripuen ia %50ek arrastoak eragin zizkion ezbeharrak jotakoari, eta biktimek batez beste 8 egun egin behar izan zituzten ospitalean sendatzeko. Halabeharra (%50), deskuiduak edo distrazioa (%19), arduragabekeria edo ausarkeria (%17) eta beste pertsona baten partehartzea (%5) dira ezbeharraren arrazoi nagusiak. Istripua etxeko tresna edo produktu bat erabiltzean gertatzen denean, biktima batzuek produktuaren fabrikazio edo diseinuari botatzen diote errua (%3), oso gutxik, ordea, fabrikatzaileak emandako informazio faltari (%0,1); istripua izan dutenen %0,4k, gainera, erabilpen jarraibideei kasu egin ez izana aitortzen du. Lesio ohikoenei dagokienez, traumatismo arinak (kolpeak, erorketak, ebakiak...) lesio guztien %90 baino gehiago dira; intoxikazioak ospitaletako kontsulta urgenteen %2 eta %4 artean kokatzen dira, eta batez ere 1 eta 5 urte bitarteko haurrei eragiten die. Erredurak ez dira %2ra iristen, baina gehienak 4 urtez azpiko haurrengan izaten dira eta, ondorioz, ospitaleratze eta arrasto asko izaten dira. Itolarriak, azkenik, kontsulta gutxi eragiten badu ere (%1 baino gutxiago) heriotza-tasa handia dakar berekin.
Biak dira etxeko gunerik arriskutsuenak, intzidentzien orriei so eginez gero. Arriskuok ohitura bihurtu beharreko neurri errazak hartuz saihestu daitezke.
Sukaldean
Bainugelan
Asko dira haurrarengan ezbeharra eragin dezaketen txoko eta objektuak, beraz, arretaz jardun behar dugu. Kontua ez da haurra beldurrarazi edo gehiegi babestea eta ingurunea ezagutzeko dituen beharrak galaraztea, lasaitasuna bilatzea baizik. Funtsezkoa da:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa