Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Energia iturri ez berriztagarriak agortzeak, dirua aurreztea edo ingurumena zaintzeak lagundu digute, besteak beste, eraginkortasun energetikoa terminoarekin ohitzen; baina zertaz dihardugu espresio hau erabiltzean? Energia behar bezala aurreztea bezain gauza errazaz, eta ondorioz, aurrezteaz hain zuzen ere.
Energia, jaikitzen garenetik oheratzen garen arte egunero eta etengabe darabilgun zerbait da, baina gutxitan pentsatzen dugu nola administratu dirua aurreztu edo ingurumenari laguntzeko. Eta argi izan behar dugu naturak berak ordainduko duela garestien gure energia xahuketa, batez ere kontuan izaten badugu Espainian erabilitako energiaren %6 bakarrik datorrela iturri berriztagarrietatik.
Beraz, lehentasunezkoa da petrolioa eta erregai fosilenganako menpetasun ekonomikoa jaistea -poliki-poliki agortzen diren iturriak dira-, eta horretarako bi irtenbide daude: iturri alternatiboak eta berriztagarriak bultzatzea, eta are garrantzitsuagoa energia eraginkortasunez erabiltzea. Gai honetan denok dugu ardura bera. Energia eguneroko jardueren bidez lortu dezakegu, eta gainera, gaur egun aurrerapen teknologiko ugari daude hau lortzeko, emaitza onak ematen dizkiguten aurrerapenak hain zuzen. 1970etik hona %20 energia gutxiago kontsumitu da energia bera lortzeko.
Lanpara fluoreszenteak (kontsumo baxukoak esaten zaienak) ezberdintasun gutxi dituzte ohiko lanparetatik, eta gainera, ohiko goritasun-lanparen ordezko lana egiteko daude diseinatuta. Abantaila ugari ditu lanpara hauek erabiltzeak: %20-25 gutxiago kontsumitzen dute, 8.000 ordura arteko iraupena dute (8 aldiz gehiago), eta erabileran 3.000 ordura arteko errentagarritasuna ematen dute; ondorioz, luze erabiltzea aholkatzen da. Hala ere, ez da gomendatzen sarritan piztu eta itzali behar diren lekuetan jartzea, kontsumoa funtzionatzen hasi eta ordu erdira hasten baita errentagarri izaten.
Isolamendu termikorako teknikak, hau da, beroaren aurrean erresistentzia handia duten materialak (hormak, zoruak, estalkiak etab.) sartzea eraikinak ixtean, neguan sortzen den beroa ez galtzen laguntzen dute, eta ondorioz, udan berorik ez sartzen. Laburbilduz, isolamendu termikoak berogailu edo aire egokitu gutxiago kontsumituz energia aurrezteko balio du; gainera, barruko erosotasuna ziurtatzen du, bai neguan zein udan ere. Merkatuan aurki dezakegun material aukera gero eta zabalagoa da, baina ohikoenak kortxoa eta taula aglomeratuak, zuntz mineralak, poliestirenoa, beira zelularra edo poliuretanoa dira. Material bat edo bestea aukeratzea kokalekuaren araberakoak izango dira.
Garraioan erregaia aurrezteari dagokionez gidatzeko ohiturak funtsezkoak dira autoa erabiltzen dugun bakoitzean behar baino gehiago ez gastatzeko. Motorretan energia aurrezteak eta energia berriztatzaileen alde apustu egiteak duen garrantzia ulertzeko jakin beharra dago Espainian kontsumitzen den petrolioaren ia erdia garraioak erabiltzen duela, eta mundu osoan autoak direla petrolio kontsumoaren kontsumitzaile nagusiak. Erabiltzaileek abiadura jaitsi edo azelerazio zakarrik ez eginaz ere lagundu dezakete aurrezten.
Gure jarrerarekin etxean ere aurreztu dezakegu energia, honela argi eta gasaren fakturak murrizteaz gain, ingurumenari lagunduko diogu. Etxeko lanak egitean edo besterik gabe etxean gaudenean ohitura batzuk hartzea da kontua.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa